Artikulu hau erromatarren garaiko eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Anfiteatro (argipena)».

Anfiteatroa zibilizazio erromatarreko leku publiko handia da, biribila, inguruan mailadi edo harmailak dituena, ikuskizun publikoetarako erabiltzen zena.

Erromako Koliseoa, Italia.
Erromako Koliseoa, Italia.

Antzokia, anfiteatroa eta zirkua desberdinak ziren bai formaz baita funtzioez ere.

Antzokia zirkuluerdiko forma zuen eta antzezlanak antzezteko erabiltzen zen. Zirkua, aldiz, eliptikoa zen eta zaldi-lasterketak egiteko erabiltzen zen.

Anfiteatroa hainbat espektakulu gauzatzeko erabiltzen zen: animalien arteko borrokak, animaliak eta pertsonen artekoak, Erromatar historiaren borroka famatuak taularatzeko... eta ikuskizun estimatuena zena, gladiatoreen borrokak egiteko.

Antzinako anfiteatro ezagunena, zalantzarik gabe, Italian dagoen Erromako Koliseoa da. Haren jatorrizko izena, latinez, Amphitheatrum Flavium zen.

Hizkera modernoan "anfiteatro" hitza erabiltzen da eserleku inklinatuak dituen aire libreko antzeztoki edo aretori esaten zaioa. Ikusleentzako eserlekuak alde bakar batean izan ohi ditu.

Etimologia aldatu

Hitza antzinako grezieratik dator, ἀμφιθέατρον ('amphitheatron'); osagaiak dira 'amphi' edo aldebikoa, ingurukoa, eta 'theatron' antzokia. Garai klasikoko antzokia, semizirkularra eta aire librekoa zen, eta bat besteari begira jarriz gero, biribila zen anfiteatroa sortzen zen, hala nola, Erromako Koliseoa, gorde den anfiteatro erromatar ezagunena.

Anfiteatroak gaur egun aldatu

Anfiteatro garaikidea deitu dezakeguna, ordea, aire libreko teatro bat izan ohi da; sarritan malda bat profitatzen duena harmailak izateko. Etimologikoki ez da zuzena izango, anfi- aurrizkiak biribila izatea eskatuko lukeelako, baina terminoa hedatua dago, erdara nagusietan zein euskaraz, eta hiperzuzenketak alferrekoa dirudi. Adibideak:

Erabilpena aldatu

Ikuskizunak zein jokoak egiteko erabiltzen ziren. Jokoak bi motatakoak ziren batez ere:

  • munera: gladiadoreen arteko borrokak
  • venationes, animalien arteko borrokak

Eraikuntza hauek erromatarrek propio sortutakoak dira K. a. II. mendean; beste zibilizazioetan ez dugu hauen aurrekaririk aurkitu. Anfiteatro zaharrenak Etrurian eta Campanian eraiki ziren.

Harea erdian zegoen eta hura inguratzen zuten harmailak lau taldetan bereizita zeuden:

  • foro berezi bat autoritateentzat
  • behekoa senatarientzat eta goi karguentzat
  • erdikoa pleberako
  • goikoa emakumeentzat eta eskubide gabeko pertsonentzat.

Enperadoreak berak, bere familiakoek, edo hirietako dirudunek ikuskizunak ordaintzen zituzten anfiteatroetan antolatzeko.

Antzinako anfiteatroak aldatu

Lehenengo anfiteatro finkoa Pompeian eraiki zen, K.a.70 urtean; Pompeian bertan aurkitutako inskripzio batek horrela adierazten du. Erroma hiriko lehendabizikoa Estatilio Tauro anfiteatroa izan zen, K.a.29an eraikia. Dena dela, ezagunena Erromako Koliseoa edo "Flavio anfiteatroa" da; izena Flavia dinastiak eraikitzeko agindua eman zuelako datorkio. Zehatz-mehatz Vespasianok eman zion hasiera eta Tito haren semea bukaera eman zion. Eraikuntza hauek tamaina oso handiak zituzten.

Erromatar anfiteatroen katalogoa aldatu

 
Tarragonako Anfiteatro erromatarra.

Ondo kontserbatuta gutxienez 75 anfiteatro inguru ezagutzen dira gaur egun, Inperio Erromatarraren eraginpean eraikiak.

Albania aldatu

Alemania aldatu

Aljeria aldatu

  • Cherchell, antzinako Caesarea Mauritaniae.
  • Lambaesisko aztarnategia, Tazoult-Lambèze inguruan.
  • Tipasa aztarnategia, kostaldean.

Austria aldatu

  • Petronell, antzinako Carnutum.
  • Zollfeld ( Maria Saal ), la antzinako Virunum. Gladiadoreen eskola zen.

Bulgaria aldatu

Kroazia aldatu

 
Pulako anfiteatroa.

Espainia aldatu

Frantzia aldatu

 
Antzinako Capuaren Anfiateatroa.

Grezia aldatu

Hungaria aldatu

  • Aquincum, egungo Budapest: bi anfiteatro, bata zibila, bestea militarra.
  • Brigetio, egungo Szőny

Italia aldatu

Katalunia aldatu

Libia aldatu

Maroko aldatu

  • Lixusko aztarnategia, Larachetik gertu.

Suitza aldatu

Tunisia aldatu

 
Aljerian, Tipasako Anfiteatroa.

Turkia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Arboretum Anfiteatroa - bizkaia-aretoa - Bizkaia Aretoa - UPV/EHU» bizkaia-aretoa (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  2. «Basoka musika jaialdia: Miramongo anfiteatroa. Irailak 5» www.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).
  3. (Ingelesez) «Fall in Love with Red Rocks Ampitheatre | Visit Denver» www.denver.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-24).

Kanpo estekak aldatu