Santi Ugalde

aktore bilbotarra

Santiago Ugalde Uriarte (Bilbo, 1959ko abuztuaren 25a) bizkaitar antzezlea da. Urteetan kale-antzerkian erreferente nagusia izan den Trapu Zaharra taldea sortu zuen Txema Ociorekin. Vaya semanita saileko Joxepo pertsonaiak ospea eman zionetik telebistan eta zineman ere parte hartze handia izan du.

Santi Ugalde

Bizitza
JaiotzaBilbo1959ko abuztuaren 25a (64 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
Lan nabarmenak
IMDB: nm1645405 Edit the value on Wikidata

Kale-antzerkia aldatu

Bakereke antzerki taldean hasi zen, EHUn magisterio ikasten zuen garaian, orduan konturatu zen antzerkirako zuen gaitasunaz. Talde horretatik atera ziren Txema Ocio, gidoilaria, eta Santi Ugalde, Trapu Zaharra kaleko antzerkia sortzeko. Txema irakaslea zen Lekeition (Bizkaia) eta han hasi ziren elkarrekin lanean. Lekeitioko hondartzan hasi ziren ensaiatzen, beste lekurik ez zuten eta. Aurrerago kasualitatez Trintxerpera (Pasaia, Gipuzkoa) joan ziren. Bertan jende berriarekin lan egiteko aukera izan zuten, horien artean Kike Santiago. Etxea eta entsegurako lokala utzi zien bera kanpoan zela, eta horrela antolatu ahal izan zuten kraka, beren lehen ikuskizuna 1983an.[1] 2017an hauek ziren aktoreak: Santi Ugalde, Maribel Salas, Gemma Martínez, Mikel Laskurain, Esti Curiel eta Mila Espiga.[2]

Hasieran obra ibiltariak sortzen zituzten. Antzezlana hiriko puntu batean hasi eta beste puntan bukatu ohi zuten. Taldeari espiritu hori, askeagoa eta libreagoa, gustatzen zitzaion, baina kaleko harrera aldatu egin zen denborarekin eta gero eta zailago bihurtu zen kaleko publikoa ustekabean harrapatzea, batez ere ezkutuko kamera erabiltzen duten programak modan jarri zirenetik.[3]

« Langabezia, etorkinak, etxebizitza, gazteak, dibortziatuak, emakumeen aurkako tratu txarrak... Ezeren parodiarik egin gabe, beldurrik gabe eta taburik gabe; baina errealitatea ahalik eta modurik erradikalenean erakutsiz egiten dute antzerkia Antiheroiak izan dira 25 urteetan zehar Trapu Zaharraren istorioen protagonistak, publikoaren kezkak modu dibertigarri eta umoretsuan irudikatzen dituztenak. »

Nerea Lizarralde[4]


2007an 25 urte bete zituenean liburu bat argitaratu zuen Artezblaik. Taldearen ibilbidea laburbiltzen zuen lan hura hainbat pertsonaren artean osatu zuten: Carlos Gil, Miguel Muñoz, Tomas Ibáñez, Jorge Sánz, Jesús Angel Aparicio... Gainera, konpainiaren antzezlan garrantzitsuenen argazkiak publikatu zituzten liburuekin batera, baita Santi Ugalde aktoreari egindako elkarrizketa ere. Liburuak prentsan agertutako artikuluen bilduma ere bazuen. Apurtzaileak, kale kalekoak.[5]

Antzezlanak aldatu

1982tik Trapu Zaharra taldean 30 lan baino gehiago kaleratu dituzte:

  • Kraka (1983)
  • La calle ó la vida (1984)
  • Eroak (1985)
  • Los hermanos telefunken (1987)
  • Tambores mundi (1987)
  • El vengador enmascarado (1988)
  • 1+1 (1988)
  • Occident paradise (1989)
  • Oido cocina (1992)
  • Visto y no visto (1993)
  • Tarde de sábado (1993)
  • Trik trak (1994)
  • Gato encerrado (1995)
  • La avería (1997)
  • Paketetxo (1999)
  • Pan con pan (2001)
  • Laugarren tenorea (2001)
  • Elvis vete ya (2003)
  • Aterpea (2004)
  • Tetra rip, el último envase (2005)
  • Visa vis (2006)
  • El concursazo (2008)
  • Vaya ganga (2009)
  • Camping renove (2010)
  • Vuelta y vuelta (2011)
  • Vive soñando (2013)
  • La vida en B (2014)
  • La conga (2015)
  • Bienvenido Findemundo (2016)
  • Sefiní (2017)
  • Turistreando (2019)

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

  • Ramón Batalla 2017 saria, Vila-realeko Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Trapu Zaharra taldeak bere lehen 35 urteetan izan zuen ibilbidea aitortu nahi izan zuten, kale-artearen modalitate hau sustatu eta zabaltzeko egindako lanagatik.[2]
  • 2001ko Max Saria. Trapu Zaharra antzerki taldeak Zanguango taldearekin batera ekoiztu zuten Pan con Pan antzezlanak erkidegoetako ikuskizun errebelazio onenaren garaikurra eskuratu zuen. V. Arte Eszenikoen Max Sarietan, 14.000 profesionalen iritzia hartu zuten kontuan eta 24 artista eta lan izan ziren sarituak.[6]

Filmografia aldatu

2003an hasi zen Vaya semanita telebistako programak jaso zuen arrakasta lagundu zion bestelako aktore lanetan ere egin ahal izateko, hainbat film eta telebistako saiotan parte hartu du harrezkero.

Filmak aldatu

Telebista aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Elkarrizketa: Santi Ugalde, Trapu Zaharra antzerki konpainiako kidea» www.etxepare.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  2. a b (Gaztelaniaz) «Trapu Zaharra, premio a 35 años de teatro de calle» El Diario Vasco 2017-03-29 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  3. «Trapu Zaharra antzerki taldeak 25 urte» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  4. Lizarralde, Nerea. (2008-10-01). Trapu Zaharrak 25 urte. Irutxuloko Hitza, 9 or..
  5. «Trapu Zaharra antzerki taldeak 25 urte» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. (Gaztelaniaz) País, El. (2002-04-21). «Goi mailako antzerkia» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Kanpo estekak aldatu