Ocho apellidos vascos

Ocho apellidos vascos (euskaraz Zortzi euskal abizen) 2014ko komedia film bat da, Emilio Martínez-Lázaro espainiar zinema zuzendariarena, Borja Kobeaga eta Diego San José gidoigileek idatzia, eta Clara Lago, Dani Rovira, Carmen Machi, Karra Elejalde eta Alfonso Sánchez aktoreek antzeztua. 2014ko martxoaren 14an estreinatu zen Hego Euskal Herrian.

Ocho apellidos vascos
Jatorria
Argitaratze-data2014
IzenburuaOcho apellidos vascos
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafilm komikoa
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Emilio Martínez-Lázaro
Gidoigilea(k)Borja Kobeaga
Diego San Jose

Antzezlea(k)
Clara Lago
Dani Rovira
Carmen Machi
Karra Elejalde
Alberto López López (en) Itzuli
Alfonso Sánchez Fernández (en) Itzuli
Aitor Mazo
Miriam Cabeza
Telmo Esnal
Itziar Atienza
Santi Ugalde
Aitziber Garmendia




[[Kategoria:Alberto López López (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Alfonso Sánchez Fernández (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





Ekoizpena
Konpainia ekoizleaTelecinco Cinema
Kowalski Films

Bestelako lanak
MusikagileaFernando Velázquez
Argazki-zuzendariaGonzalo Fernández Berridi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaSevilla eta Euskal Autonomia Erkidegoa

IMDB: tt2955316 Filmaffinity: 162717 Allocine: 221264 Allmovie: v594438 Edit the value on Wikidata
kronologia
Ocho apellidos vascos Ocho apellidos catalanes

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Rafa (Dani Rovira), Andaluziatik inoiz atera ez den sevillarra da: bere jaioterria lagatzea erabaki eta Amaia (Clara Lago) izeneko neska euskalduna ezagutu du baina hura, beste emakume batzuk ez bezala, ez da Rafaz maitemindu. Ondoren, eta andaluziar adiskideen aholkuei jaramonik egin gabe, neska haren jaioterrira joan da, "Vascongadetako" bihotzeko udalerri guztiz abertzalera. Hainbat gaizki ulertuen ondoren, Rafak Antxon izena eta zortzi euskal deitura dituen (Argiñano, Igartiburu, Erentxun, Gabilondo, Urdangarin, Otegi, Zubizarreta eta… Clemente) "benetako" euskalduna bilakatzea erabaki du. Asmatu berri duen pertsonaiaren rolean bere asmoak lortzeko ibilbidea gero eta gehiago nahastu du.

Aktoreak aldatu

Filmazio lekuak aldatu

Filma Euskal Herriko fikziozko Argoitia udalerrian girotuta dago, eta honako udalerri hauetan filmatu zen:[1]:

  • Zumaia (manifestaldiaren eszenak, Koldok Rafa ezagutzen duen jatetxea, ezkontzarako darabilten San Telmo baseliza).
  • Leitza (manifestaldia, herriko taberna eta Amaiaren etxearen eszenak, bai eta Amaia emaztegaiez jantzita egiten duen lasterketa eta zabor-ontziaren erretze eszenak).
  • Getaria (portua eta itsasoko eszenak).
  • Zarautz (Rafa protagonistaren sevillar etxearen barnealdea eta kartzelako eszenak; Meagatik Elkanora doan baserrian Mertxeren baserria).
  • Arrasate (Sevillako flamenko taberna eta dantzalekua).

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu