Pasaia

Gipuzkoako udalerria

Pasaia Gipuzkoako ipar-ekialdeko udalerri bat da. Oiartzualdeko eskualdean dago, Errenteria, Lezo eta Oiartzunekin batera. Udalerria Pasaiako badiaren inguruan kokaturiko lau barrutik osatzen dute.

Pasaia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Pasaiako badia Nazioarteko Espazio Estaziotik ikusia. Ezkerrean, Trintxerpe eta Donostiako Altza. Erdialdean, behean, Pasai Antxo. Badiaren iparraldeko aldean, irudiaren erdialdean eta eskuinean, Pasai Donibane. Aurrez aurre, badia zeharkatuta, Pasai San Pedro.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaOiartzualdea
Izen ofizialaPasaia
AlkateaTeo Alberro Bilbao (EH Bildu)
Posta kodea20110
INE kodea20064
Herritarrapasaitar
Kokapena
Koordenatuak43°19′35″N 1°55′09″W / 43.326388888889°N 1.9191666666667°W / 43.326388888889; -1.9191666666667
Map
Azalera11,34 km²
Garaiera4 m
Distantzia11 km Donostiara
Demografia
Biztanleria15.857 (2023)
146 (2022)
alt_left 8.362 (%52,7) (%49,2) 7.794 alt_right
Dentsitatea1.398,32 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
-% 1,83
Zahartze tasa[1]% 18,66
Ugalkortasun tasa[1]‰ 41,39
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,94 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,69 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 13,16 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 36,5 (2010)
Kaleko erabilera [2]% 12.9 (2016)
Etxeko erabilera[3]% 24.12 (2016)
Datu gehigarriak
Sorreraantzinakoa
1805 udalerria
Webguneahttps://www.pasaia.eus

11 km² ditu, eta 16.744 biztanle zituen 2023. urtean.

Izena aldatu

Udalerriaren izenak gaskoiezko Pasage toponimoa du iturburu, 'portua' esanahiaz; aspalditik, haren euskaraz­ko izena Pasaia da, baina.

Geografia aldatu

Itsasadar natural batek eta haren inguruko hiru herriguneek marinel‑giroko Pasaia bizia osatzen dute. Udalerria industria‑giroko barruti batek (Pasai Antxo) eta itsas tradizio handiko bi herriguneek (Pasai San Pedro eta Pasai Donibane) osatzen dute.

Barrutiak aldatu

Pasaia barruti izeneko zatiez osatuta dago. Bertako biztanle askorentzat barruti hauek berezko herri izaera sendoa daukate, eta haien barruan ere auzoak bana daitezke. Pasaiako barrutiak hauek dira:

Udalerri mugakideak aldatu

Pasaiak ondoko udalerriekin egiten du muga:

Iparraldean Bizkaiko golkoarekin egiten du muga Pasaiak.

Mugen afera aldatu

Pasaiak udalerriaren mugak ezbaian jarri ditu azkenaldian. Izan ere, 2002tik aurrera, Pasaiako udalak, talde politiko guztien babesarekin (2005ean egindako udalbatza berezi batean argi geratu bezala), Donostiarekin dituen mugak berriz definitzea eskatu zuen, euren ustez Pasaiarenak diren hainbat lur (Altza ingurukoak, batez ere) egun Donostiaren menpe daudela salatuz. Udalak, hala, Mugen Batzorde Berezia sortu zuen, Pasaiako lurrak berreskuratzeko asmoz[4].

Historia aldatu

 
Pasaiako badiaren grabatu historikoa.

Portu izan denetik, Pasaiak, hiribildu‑titulua eta udalerri propioa lortzeko, Hondarribia eta Donostiako udalerriekin borroka dialektiko eta fisiko gogorrak izan zituen, Donostiaren eremua oso zabala baitzen 1150ean sortu zenean, Hondarribiraino. Donostiak zerga larriak biltzen zituen portu-erabileraren eta salgaien gainean eta, kezka horretatik, Errenteria bereizi zen.

1588ko urriaren 24an, Itsas Armada Garaiezineko porrotaren lorratzean, Santa Ana itsasontzia Pasaiako portuan lehertu zen bere bolbora zamak su hartzean, ordu arte gogoratzen zen eztanda handiena eraginez: 200dik gora marinel eta herritar hil ziren, gehienak donostiarrak, tartean zirela pasaitarrak. Donostiako Erregimentuak (udalak), zorrari aurre egiteko, portuko zergak igotzeko erabakia hartu zuen XVI. mende amaieran eta, horrenbestez, krisi larria piztu Pasaian eta Donostia inguru osoan, mende batez luzatu zena. Ordu arte Iruñetik zetorren merkaritza-isuria iparraldera desbideratu zen, Baionara.

1728z geroztik, berriz, Caracasko Gipuzkoar Konpainia Pasaia hasi zen hautatzen bere portu nagusi izateko, krosko handiko itsasontzietarako egoki bakarra. Zazpi ontziola izatera heldu zen 1750 aldera. Aduanen inguruan Espainiako erregetzarekiko liskar giro biziaren erdian, XVIII. mende erdialdetik eta 1805 arte, Pasaia banandu egin zen: 1770ean, Pasai Donibane Hondarribitik banandu zen, eta udalerri independente bihurtu. Hogeita hamabost urte geroago, San Pedro ere Donostiatik banandu zen, kolpe gogorra Donostiarentzat. Vargas Poncek sustatu zuen zatiketa hori.[5]

Antxo geroago sortu zen, eta 1820an Pasaiako lehenengo alkate konstituzionala Bonantzako Santo Kristo basilikan izendatu zuten. 1805. urtean Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo elkartu ziren herria sortzeko. 1990eko hamarkadan, San Pedroko zati zen Trintxerpe banatu eta barruti berri gisa sortu zen.

Hiru herriguneei erreparatuta, antzinakoena eta tipikoena Donibane da, marinel‑giroaren altxorra. Edozein bidaiari buruargi jabetuko da ondare liluragarri horretaz, baina Victor Hugo frantziar idazleak eginkizun horretan adierazi zuen maisutasuna ez du gaindituko. Idaz­lea 1843ko udan egon zen Donibanen, eta haren inpresioak poesia bihurtu zituen Alpeak eta Pirinioak liburuan.

 
Pasai San Pedro ezkerrean eta Pasai Donibane eskuinean, eta Pasaiako badiaren sarbidea. 2015eko maiatzaren 4a.
 
Pasai Donibaneko ikuspegi panoramikoa. 2014ko maiatzaren 6a.

Azpiegiturak aldatu

Kultura aldatu

  •  
    Victor Hugo Etxea.
    Donibane Ubera Liburutegia[6] eta kulturunea[7]
  • Antxoko Liburutegia[6]
  • Antxoko kultur etxea[8]
  • Antxoko azoka kultur eta gizarte gunea[9] (2022. urtean eraitsia)
  • Trintxerpeko liburutegia[6]
  • San Pedroko liburutegia[6]
  • San Pedroko udal aretoa[10]
  • Hugoenea idazlearen etxea[11]
  • Victor Hugo etxea museoa[12][13]
  • `Albaola Itsas Kultur Faktoria

Kirola aldatu

  • Donibaneko kiroldegia[14]
  • Donibaneko Lizarazu frontoia[15]
  • Trintxerpeko kirolgunea[16]
  • Azkueneko pista balioantza[17]
  • Don Bosko futbol zelaia[18]
  • Antxoko Ibaiondo frontoia[19]
  • Kalparra arraun gunea[20]
  • San Pedroko frontoia[21]
  • San Pedroko udal-gimnasioa[22]
  • Ezkue-Tximistarri eskalada gunea[23]
  • Ibaiondoko skate gunea[24]

Hezkuntza aldatu

  •  
    Pasaiako Itsas Eskola, ofizialki Blas de Lezo LHII, arkitektura brutalista ikusgarriko eraikina.
    Udal haur-eskola[25]
  • Pasaia-Lezo lizeoa[26]
  • Karmengo ama ikas komunitatea[27]
  • Karmengo Ama Haur-eskola[28]
  • Pasaiako Itsas Eskola[29]
  • Udal euskaltegia[30]
  • Musika eskola[31]
  • Oinarrizko Lanbide Heziketako zentroa[32]
  • Antzerki Eskola[33]
  • Arrokaundietako aterpetxea[34]
  • Ludotekak (Antxon, Donibanen eta Trintxerpe-San Pedron)[35]
  • Gaztelekuak (Trintxerpe-San Pedron, Donibanen eta Antxon)[36]

Gizarte zerbitzua aldatu

  • Zaharren egoitza[37]
  • Jubilatuen etxeak (Donibanen, Antxon, San Pedron eta Trintxerpen)[38]
  • Eguneko zentroa[39]

Turismoa aldatu

  • Santa Ana aterpea[40]

Ekonomia aldatu

Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %4,9. Hirugarren sektorea %85,8. Eraikuntza %7,2.[41]

Portua aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Pasaiako portua»

Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren. Urtean 4 milioi tona inguru mugitzen ditu.

Pasaiako historia eta bizitza portuarekin estu‑estu lotuta ageri dira. Udalerriaren izenak ere kanalaren ertz batetik bestera pasatzeko bidaiariek ordaindu behar zuten bidesaria gogora ekartzen du.

 
Pasaiako portuaren aireko ikuspegia.

Jakin badakigu Antzinako Erromak bi mendez ustiatu zituela Oiartzungo Arditurriko meatzeak. Blenda, galena eta burdina ateratzen zuten, eta itsas bideetatik esportatzen zuten, Pasaiako portuaz eta Hondarribiko Asturiaga ainguratokiaz baliatuta. Halaber, Aro Modernoan 8 km‑ko meatze‑burdinbidea egin zuten, minerala Aiako Harriaren erraietatik Pasaian ainguratutako ontzietara eramateko.

 
Ilunabarra eta oskorria Pasaiako badia, Ulia, Pasai San Pedro eta Trintxerpe barrutien gain eta Pasai Donibaneko kirol-portutik ikusita.

Donostia, Hondarribia, Oiartzun eta Errenteriak auzi franko izan dute Espainiako koroarekin, baita haien artean ere, portuko zergen kobrantzak gorabehera. Auzi horiek zirela eta, Donostiak harriz­ko dorre handi biribil bat eraiki zuen gaur egungo San Pedroko moila dagoen lekuan, haren portua defendatzeko. 1600ean dorrean bizi ziren alkaideek batelka bakoitzeko zortzi erreal kobratzen zituzten, ez­kutu bat ehun gatz‑anegako, eta bi erreal Biz­kaiko burdina garraiatzen zuen belaontzi bakoitzaren ainguratze‑eskubideagatik.

Pasaiaren ospeak erakarri zituen masta handiko itsasontziak, ez soilik bertakoak, baita Frantziako eta Holandako ontzi‑jabeenak ere. 1617ko neguan 600 tonako hamar ontzi zeuden ainguratuta. Ipar Atlantikoko ur izoztuetan (Belle Isle itsasartean edo Kanadako San Lorenzo golkoan) baleak harrapatzen zituzten ontzien itsasoratzea eta lehorreratzea ikusgarria izaten zen. 1554ko maiatzaren 20an albo garaiko hamaika ontzi itsasoratu ziren Pasaian, Labradorreko eta Ternuako kostalde urrunetara joateko baleak harrapatzera. Pasage hartan (Donibanen, hain zuzen) ontziola ospetsuak zeuden, eta Armada Garaiezinaren zati handi bat hantxe tresnatu zen. Hala azaldu zuen Josep Maria Sert margolariak, Donostiako San Telmo Museoan dagoen mural batean.

Kristobal Kolonen karabeletako bat Pasai Donibanen uretaratu zutela pentsarazten diguten aieru funtsatuak ditugu; zantzu horien frogagiririk ez dago, ordea. Santa Maria karabelaz ari gara, eta haren lehenbiziko izena Mari Galant omen zen. Ontzi‑jabeak jarritako izena zen, antza, bere emazte ederra atsegintzeko. Etxeari, berriz, Mari Galantenea jarri zion. Donibane kaleko 30.ean zegoen etxea, eta haren aztarnak ikusten ziren orain dela urte batzuk arte. Etxearen az­ken salerosketa‑eskrituran jabearen izena ageri da, eta karabelaren jabearen izen berbera da.

 
Arrasteko ontziak, 1920an

Filipe III.a Espainiakoak ingurua bisitatu zuen. Oso itxura ona hartu zion antza, eta 1621ean kanalaren eskuinaldean Santa Isabel gaztelu gotorlekua eraikitzen hasi zen. Dena dela, gotorlekua ez zen oso eraginkorra izan: 17 urte geroago Frantziako tropak, Condeko printzearen agindupean, badiaren jabe egin ziren eta han ainguratutako ontzi guztiei su eman zieten. 1719an frantziarrek gotorlekua berriro jazarri zuten eta Errege Armadako sei ontzi erre zituzten. Aitzitik, beste frantziar batek, La Fayetteko markesak, txoko eder horren ospea hedatzen lagundu zuen. Donibaneko ontzioletan La Victoria ontzia beregain tresnatu zuen beregain, eta Frantziako Erresuma ofizialki aurka bazegoen ere, ontzi horrekin itsasora irten zen 1777ko apirilaren 26an, haren lagun George Washingtoni laguntzearren, AEBtako independentzia lortzeko.

 
Pasaiako txalupa, garraiobide publikoa, Donibaneko pantalanetik.

Batel kementsuek Pasaiako badiako ertz batetik bestera eramaten zituzten bidaiariak, arraunlari‑lanetan ahalegindurik. Irudi horiek itsasertza gizatiarragoa egiten zuten, eta erromantizismo ukitua ere ematen zioten. Filipe IV.a Espainiakoa haietaz ohartu zen, eta Madrilgo Retiro parkeko urmaelera eraman nahi izan zituen, baina erregearen eskaintza ez zuten aintzat hartu. Manuel Bretón de los Herreros idaz­leak La Batelera de Pasajes draman goraipatu zituen itsas taxien aurrekari horiek. 21. mendean Pasaiako txalupa edo motorak egiten du lan hori, San Pedro eta Donibane ur-garraiobide publikoz lotuz.[42]

Itsasadarrak aspaldian duen arazo nagusienetakoa da etengabe dragatu behar dela, nabigagarria izan dadin. Jalkin‑lurrek badia lokazten dute, eta Oiartzun ibaiak ekarritako meatze‑isuriek arazoa areagotu dute. Wilkinsonen 1837ko grabatuari begiratu bat ematea nahikoa da bilakaera ikusteko: Errenteria ageri da, eta gaur egungo Biteri kaleraino ibaia nabigagarria da. Udalerri horren izena ere adierazgarria da: portuko salgaien errege‑errentak kobratzen diren lekua.

 
Pasai Antxoko ikuspegi panoramikoa Pasai Donibaneko Santa Ana baselizatik.

Demografia aldatu

Pasaiaren biztanleriaren hazkundea oso goiz hasi zen XX. mendean; jadanik 1920tik 1940ra populazioa bikoiztu baino gehiago egin zen. Hala ere, mende horretan hazkunde handiena izan zuen hamarkada 1960ko hamarkada izan zen, sasoiko garapen ekonomikoarekin batera.

1970eko hamarkadatik aurrera gainbehera iritsi zen, hau ere beste toki batzuetan baino lehenago. 1980ko hamarkada izan zen populazio galera handienarena. XXI. mendearen lehen hamarkadan galerak jarraitu egin zuen.

2019an 16.711 biztanle zituen, horietatik %21,99k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,17 ziren.[41]

Biztanleriaren bilakaera aldatu

Pasaiako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es


Biztanleriaren bilakaera barrutika[43]

2000 2023
Trintxerpe 5.950 6.084
Antxo 4.415 5.442
San Pedro 2.730 3.001
Donibane 2.327 2.217
PASAIA 15.422 16.744

Politika aldatu

Udal hauteskundeak aldatu

2015eko udal hauteskundeen ondoren, PSE-EEko Izaskun Gomez bihurtu zen alkate.

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 2.382 boto (6 zinegotzi). PSE-EEk 1.822 boto (5 zinegotzi). EAJk 1.687 boto (4 zinegotzi). Podemos-Equok 840 boto (2 zinegotzi). Ezker Anitza-IUk 220 boto. PPk 203 boto. Ciudadanosek 170 boto.[44] Izaskun Gomez (PSE-EE) aukeratu zuten alkate.[45]

Pasaiako udalbatza

Alderdia

2015

2019

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu
4 / 17
1.834 (% 23,93)
6 / 17
2.382 (% 32,52)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
5 / 17
2.146 (% 28,00)
5 / 17
1.822 (% 24,88)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 17
2.001 (% 26,11)
4 / 17
1.687 (% 23,03)
Puede Pasaia(k) Ahal Du
3 / 17
1.113 (% 14,52)
2 / 17
840 (% 11,47)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Alkateak aldatu

Hauek izan dira Pasaiako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia
Eduardo Aseginolaza Muxika[46] 1979 1983 Herri Batasuna
Roberto Lopez de Etxezarreta Murgiondo[46] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Joseba Xabier Portugal Arteaga[47] 1987 1991 Herri Batasuna
Joseba Xabier Portugal Arteaga[46][47] 1991 1995 Herri Batasuna
Bixen Itxaso Gonzalez[48] 1995 1999 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Juan Karlos Alduntzin Juanena[49][50][51] 1999 2003 Euskal Herritarrok
Izaskun Gomez Cermeño[52][53] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Maider Ziganda Poblacion[53] 2007 2009 a Eusko Abertzale Ekintza
Maider Ziganda Poblacion[54] 2009 2011 Ez esleituak
Amaia Agirregabiria[55][56] 2011 2015 Bildu
Izaskun Gomez Cermeño[57][58] 2015 2019 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Izaskun Gomez Cermeño[58][59] 2019 2023 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Teo Alberro Bilbao 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

Ibilbideak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Talaia ibilbidea» eta «Kostaldeko Done Jakue bidea»

Jaizkibeldik barrena zeharkaldia aldatu

Oinez­ko ibilaldia Jaizkibel mendikatearen ipar‑ekialdetik ipar mendebaldera: Pasai Donibanetik Guadalupeko baseliza. Lau orduz atsegin emango digute itsasoko eta lehorreko bista bikain haiek. Eragindako suteen erasoa behin eta berriz pairatzen duen mendi horren gailurrean harrizko dorre handiak daude, karlistadetan eraikiak, zelatarien artean seinale bidez­ko komunikazio‑sistema erabiltzeko. Orientazio‑mahaiari begiratzea eta bista ederrez gozatzea ezinbestekoa da. Kotarik altuena 543 m‑koa da.

 
Pasaiako badiaren bokalea.

Uliatik barrena zeharkaldia aldatu

Platako itsasargitik (Pasai San Pedro) ibilaldi bat egitea iradokitzen dugu, Ulia menditik barrena, Donostiaraino. Ezagut dezagun Baleazaleen Harria, talaia naturala, baleak ikusteko eta haiek harrapatzera joateko erabiltzen zutena

Kultura aldatu

Euskara aldatu

Pasaiako hiztunen testigantzak, Euskal Herriko Ahotsak[60][61] proiektuan

Pasaian,Gipuzkeraren barneko dagen Bidasoako hizkera[61][62] mintzatzen da. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Pasaiaz gain, hizkera horretan Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere daude.

2016an herritarren % 43,17 euskalduna zen.[41]

 
Errukiaren umildegia eta Piedadeko santutxoa

Jaiak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

 
San Joan eliza
 
Miranda etxea

Pasai Donibanen aldatu

 
San Pedroko hilerriko ataria

Pasai San Pedron aldatu

 
Itsas eskola

Trintxerpe aldatu

Pasaitar ezagunak aldatu

 
Pasaiako portua

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Pasaiako Udala - Mugak (azken kontsulta: 2007-12-31)
  5. Euskal Herria itsastarra : San Juan baleontzitik. Elkar L.G. 2017, 58 or. ISBN 978-84-9027-383-8. PMC 1122993075. (Noiz kontsultatua: 2020-08-22).
  6. a b c d «Udal Liburutegiak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  7. «Donibane - Kulturgunea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  8. «Antxo - Kultur etxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  9. «Antxo - Azoka kultur eta gizarte gunea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  10. «San Pedro - Udal aretoa» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  11. «Hugoenea, idazlearen etxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  12. «Donibane - Victor Hugo» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  13. «Victor Hugo Etxea - Oarsoaldea Turismo» www.oarsoaldeaturismoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  14. «Donibaneko kiroldegia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  15. «Donibaneko frontoia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  16. «Trintxerpeko instalazioak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  17. «Azkueneko pista» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  18. «Don Bosko» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  19. «Antxoko frontoia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  20. «Kalparra» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  21. «San Pedroko frontoia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  22. «San Pedroko gimnasioa» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  23. «Ezkue-Tximistarri eskala gunea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  24. «Ibaiondoko Skate gunea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  25. «Hezkuntza zentroak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  26. https://web.archive.org/web/20130713084216/http://www.lizeoa.com/web/default.php
  27. «Hasiera» karmengoamaeskola.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  28. «Partzuergoaren haurreskola» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  29. «Inicio - Pasaiaeskola» pasaiaeskola.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  30. «Udal euskaltegia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  31. «Pasaia Musikal musika eskola» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  32. «Pasaiako oinarrizko lanbide heziketarako zentroa» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  33. «Antzerki Eskola» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  34. «Arrokaundietako aterpetxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  35. «Ludotekak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  36. «Gaztelekuak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  37. «Zaharren egoitza» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  38. «Jubilatuen etxeak» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  39. «Eguneko zentroa» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  40. «Aterpetxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  41. a b c «Web Eustat. Datos Estadísticos de Pasaia» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  42. (Gaztelaniaz) Artolozaga, Gontzal Rubinos. (2016-10-13). «La motora, el barco de Pasaia, horarios y precios.» Turismo País Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-03-19).
  43. lehenetsia, Gune. (2024-01-09). «Pasaiako barruti guztietan, biztanleria gora» Oarsoaldeko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
  44. «Hauteskundeak - Segurtasun Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  45. «Izaskun Gomez izango da Pasaiako alkate» Oarsoaldeko Hitza 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  46. a b c «Pasaia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  47. a b «Xabier Portugal Pasaiako alkate ohia eta kazetaria hil da» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  48. (Gaztelaniaz) «La lucha por liderar el socialismo se extiende a los tres territorios» Diario de Noticias de Álava 2017-06-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  49. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Alduntzin abandona la política activa tras 22 años» Naiz 2013-05-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  50. (Gaztelaniaz) «Juan Carlos Alduntzin abandona la política» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  51. (Gaztelaniaz) «Dos excargos de EH y HB entran en el gobierno de la Diputación guipuzcoana» Publico 2011-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  52. (Gaztelaniaz) ««La regeneracion de Pasaia es una realidad social ineludible»» El Diario Vasco 2007-05-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  53. a b (Gaztelaniaz) «ANV gana las elecciones con siete concejales, EH tuvo siete en 1999» El Diario Vasco 2007-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  54. (Gaztelaniaz) «Ziganda confía en que el nombramiento de Buen suponga el inicio de nuevas relaciones con la APP» El Diario Vasco 2009-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  55. (Gaztelaniaz) «La exalcaldesa de Pasaia, en prisión para cumplir una condena de dos años y medio» EITB (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  56. (Gaztelaniaz) «La exalcaldesa de Pasaia Amaia Agirregabiria sale de la cárcel con el tercer grado» Naiz 2018-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  57. (Gaztelaniaz) «El PSE y el PNV alcanzan un acuerdo para gobernar Pasaia» Cadena SER 2015-07-10 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  58. a b (Gaztelaniaz) «Izaskun Gómez continuará siendo alcaldesa tras pactar con el PNV» El Diario Vasco 2019-06-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  59. (Gaztelaniaz) «Nuevo mapa de poder en la CAV y retorno de la derecha en Nafarroa gracias al PSN» Naiz 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-01-11).
  60. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  61. a b «Bidasoakoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).[Betiko hautsitako esteka]
  62. «Pasaia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-06).
  63. «Arizabalo Almirantearen etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  64. «Arizabalo jauregia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  65. «Arroka Haundieta gotorlekua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  66. «Bonanzako Kristo Santuaren basilika. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  67. «Bonantzako Kristoren basilika» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  68. «Donibaneko frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  69. «Errukiaren umildegia / Piedadeko santutxoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  70. «Pietatea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  71. «Miranda etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  72. «Puzkazarreta baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  73. «San Joan Bataiatzailearen eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  74. «San Joan Bataiatzailearen parrokia-eliza» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  75. «Santa Isabel Gaztelua. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  76. «Santa Isabel gaztelua» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  77. «Udaletxe Zaharra. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  78. «Udaletxe zaharra» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  79. «Villaviciosa jauregia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  80. «Villaviciosa jauregia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  81. «de Víctor Hugo etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  82. «Victor Hugoren etxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  83. «Platain etxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  84. «Portzelanen Erret fabrika» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  85. «Santa Ana ermita» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  86. «Pasai San Pedro Hilerriaren Portadak. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  87. «Portada erromanikoa eta gotikoa» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  88. «Blas de Lezoren oinetxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  89. «Ferrer familiaren etxea» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  90. «San Pedro Eliza. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  91. «San Pedroko parrokia» Pasaia (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  92. «Senokozuluaa itsasargia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  93. «Zumardia frontoia. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  94. «Jaizkibel Draga. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).
  95. Lartzanguren, Edu. «Euskal Herri brutalista» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-05).

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa