Russula cavipes Russulaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria.

Russula cavipes
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
FamiliaRussulaceae
GeneroaRussula
Espeziea Russula cavipes
Britzelm., 1893

Deskribapena aldatu

Kapela: 4 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, gehienetan uhindua, titi antzeko batekin, azal bereizgarriarekin, leuna, distiratsua, ardo kolore moreekin eta tonalitate purpura-grisekin. Batzuetan kolore berdexkako islak izaten ditu. Hauskorra. Ertzean ildaskak ditu.

Orriak: Zabal, oso garbiak eta erregularrak, nahiko zabalak, ertz biribilduarekin, zitrino zurbil kolorekoak ondoren krema kolorekoak.

Hanka: 4 eta 6 cm bitarteko garaierakoa eta 0,8 eta 1,2 cm bitarteko lodierakoa, luzanga samarra eta kurbatua, oinarrian puztua, laster barnehutsa, zuria, horiz zikintzeko joerarekin.

Haragia: Usain melekarekin eta zapore akrearekin, zuria. Amoniakoarekin arrosa kolorea hartuz erreakzionatzen du.[2]

Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Russula sardonia delakoaren hurbil dago, baina erraz ezagutzen da amoniakoak orriak arrosaz koloreztatzen dituelako.

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean. Koniferoen (Picea excelsa edo Abies alba) azpiko goroldiotan.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia, Kaukasia, Turkia.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 72 or. ISBN 84-282-0865-4..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 355 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. Russula cavipes: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu