Usermaatra-Meriamon Ramses-Heqaiunu edo Ramses III.a, Egiptoko XX. dinastiako bigarren faraoia izan zen, eta K.a. 1184tik K.a. 1153 arte gobernatu zuen, Egiptoko Inperio Berria deritzon garaiko azken faraoi garrantzitsua izan zelarik.

Ramses III.a

Faraoi

K.a. 1186 - K.a. 1155
Sethnakht - Ramses IV.a
Bizitza
JaiotzaTebas, K.a. 1217
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotzaezezaguna, K.a. 1155 (61/62 urte)
Hobiratze lekuaKV11 (en) Itzuli
Familia
AitaSethnakht
AmaTiy-Merenese
Ezkontidea(k)Iset Ta-Hemdjert (en) Itzuli
Tiye (en) Itzuli
Tyti (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XX. dinastia
Jarduerak
Jardueraksubiranoa

Find a Grave: 7260272 Edit the value on Wikidata

Erregealdia aldatu

Barne politika aldatu

Sethnakht erregearen semea eta Isis erreginarekin ezkondua, bere erregealdiak iraun zuen hogeitamar urteetan, bere aitak, urte batzuk lehenago, Siptah faraoia hil ondoren bizi izan ziren anarkia uneei amaiera emateko hasi zuen lana jarraitu zuen. Administrazioa berrantolatzen aritu zen, bakea eta gurtzaren berrezarpena, jada bideratuak zeudela zirudielarik eta ustelkeria herrialdea desegiten ari zelarik. Erreforma hau, administrazioa klaseetan banatzetik dator: jauregiko funtzionarioak, funtzionario probintzialak, militarrak eta langileak.

Herrialdeko ekonomia, berehala errekuperatu zenm asiar eta nubiar probintzietatik iritsitako zerga masiboei esker, eta kanpo merkataritza, bizitasun handiko garai batean sartu zen, egiptoar lurretara (bereziki Punt herrialdetik), gizarteak asko eskatzen zituen produktu dotore eta garestiak iritsiz. Garapen ekonomiko honek, eraikuntza irrika oneratu zuen, tenplu berriak altxatuz, eta, jada existitzen zirenak aberastuz.

Kanpo politika aldatu

Bere garaian, Hititen Inperioa desagertu zen, baita hain garrantzitsuak ez ziren beste estatu batzuk ere. Ekialde Hurbil guztiak jasan zuen eragina, baina, Ramses III.aren partehartze erabakigarririk gabe, Egiptok bere subirautza galduko zuen, hiksoen garaian bezala. Ramses III.ak, xede bezala, Egiptok, aurretik, kanpo politikan izan zuen nagusitasuna berreskuratzea adierazi zuen. Asian bizi zen egoera zailak, egiptoarren aldetik erantzun zorrotz bat eskatzen zuen: itsasoko herriek hititar erresumarekin amaitu zuten, Zipre eta Naharina herrialdeak ere okupatuz. Kanaan egiptoar probintziak, inbaditzaile hauen etengabeko erasoak jasaten zituen, Egiptora bertara heda zitezkeenak.

Niloren deltaren guneak, inmigrazio geroz eta handiagoa jaso zuen, bizitza errazago bategatik erakarrita, eta, beraz, bere erregealdiaren lehen urteetan, Ramses III.ak, Deltara zuzentzen ari ziren bi indoeuropar herri talderi aurre egin behar izan zien. Bere erregealdiako zortzigarren urtean, Ramses Asiarantz abiatu zen, itsasoko herriei aurre egiteko. Itsas gudu bat gertatu zen Nilo ibaiaren itsasoratzean, non etsaien flota suntsitua izan zen, eta, palestinar mugaren loratzearekin batera, itsasoko herrien inbasio izugarria eragozteko nahikoa izan zena, inbasio hori gertatu izan balitz, Egiptok, beharbada, bere onera itzultzeko modurik izango ez zuelarik, Hititar inperiori gertatu zitzaiona jasanez. Itsasoko herrien erretretak, Ramses, bere aurrekoek hasitako asiar kolonizazioa berrartzera bultzatu zuen: Siria, zati batean berreskuratua da, lau hiri gotortu hartuz, Eufrates ibairaino ere iritsiz. Baina lortutako garaipenagatik sentitutako pozak, gutxi iraun zuen, urte batzuk beranduago, Kanaaneko lurraldeak behin betiko galdu baitziren.

Libiar muga ere, arriskutsua zen, toki horretan bizi ziren herri nomaden berrantolatze baten ondorioz. Ramses III.aren erregealdiaren hamaikagarren urtean, armada libiarrak, egiptoar lurralde emankorrean ezartzeko gogotsu, Menfiserantz aurrera egin zuen; hiri honetatik gertu gertatu zen bi armaden arteko gudua, faraoiak garaipena lortuz. Preso hartutakoak, ugariak izan ziren, eta esklabu bezala entregatu ziren tenpluetara. Behin arrisku hau ezabatu ondoren, Ramses Libiarantz abiatu zen, bertan matxinada bat sortu zelarik, ziuraski, egiptoar gortean hezitako printze bat ezarri izanagatik. Libiar tropak garaituak izan ziren, faraoiak, preso ugari lortuz.

Harris I Papiroa: dohaintzak eta espedizioak aldatu

 
Ramses III.aren tenplua Medinet Habun.

Harris Papiroa I, Ramses III.aren seme eta oinordekoa izan zen Ramses IV.ak argitaratu zuen, eta erregearen dohaintza handiak kontatzen ditu: urrezko estatuak eta eraikuntza monumentalak Egiptoko tenplu askotan, Avaris, Heliopolis, Menfis, Atribis, Hermopolis, Tinis, Abidos, Koptos, El Kab eta Nubia eta Siriako beste hiri batzuetan. Erregeak, Punt lurraldera merkataritza espedizio bat antolatu zuela eta Timnako meatzeetatik kobrea ateratzea agindu zuela ere erregistratzen du. Ramsesek, Karnakeko Khonsu jainkoaren tenplua ere berreraiki zuen Amenofis III.aren tenplu antzinakoago baten oinarrian, eta Medinet Habuko tenplua amaitu zuen bere erregealdiaren hamabigarren urte inguruan. Medinet Habuko tenpluaren harresiak, Itsasoko Herrien aurkako bere lurreko eta itsasoko guduen eskenekin apaindu ziren.

Ramses III.aren eraikuntzak aldatu

 
Ramses III.aren tenplua Medinet Habun. Barnealdea.

Luxor eta Karnakeko tenpluetan handitze garrantzitsuak eraikitzea agindu zuen, baita bere hil tenplua eta multzo administratiboa Medinet Habun ere, Egiptoko handien eta hobekien kontserbatuen artean daudenak. Ziurgabetasuna Ramsesen garaian, babesteko eraiki zituen gotorleku handietan dago, eta Egiptoren bihotzean kokatutako beste tenplu bakar batek ere, aurretik sekula behar izan ez zuena. Han lurperatu ziren, elezaharraren arabera, Heliopoliseko kosmogoniako kideak, erromatar enperadoreak iritsi arte gurtuak izan zirenak.

Erregeen Haraneko bere hilobia, KV11, oso dotorea da. Eskenak, arte egiptoar tradizionalari leialak dira.

Greba Deir el-Medinan aldatu

Errege hilobietako langile komunitateak (gaur egun Deir el-Medina bezala ezagutzen denan kokatua), hiru greba egin zituen Ramses III.aren erregealdian. Greba hauek, gizateriaren historian dokumentaturiko lehenak izan ziren, horietakoren batzuk, gaur egun Turingo Egiptoar Museoan kontserbatzen den papiro batean biltzen direlarik. Greba hauek, jaki arrazioak banatzerako orduan atzeratu izanagatik gertatu ziren (Egipton, ez zen txanpondutako txanponik egon Egiptoko XXX. dinastiararte, K.a. IV. mendean), langileen soldataren zati zirenak.

 
Deir el-Medina

Langileek, hogei egun baino gehiago zeramatzaten janaririk gabe, Tebas ekialdeko gobernariak eta honen jarraitzaileek, bidalketa eten baitzuten. Lau hilabete beranduago, gatazka bizitu egin zen. Jakien entregatzea, berriz ere atzeratu egin zen, oraingoan hamazortzi egun, eta langileek, eurena zena aldarrikatu behar izan zuten beste behin, baina behar adina janari ez zuten jaso. Arrazoi honegatik, Medinet Habuko Tutmosis III.aren tenplura joan ziren, non euren kexuak adierazi zituzten, erregea bera informatua izan zela eskatuz eta honako hau aldarrikatuz: "Gosea dugu, hilabete honetako hamazortzi egun igaro dira... hona, goseak eta egarriak bultzatuta etorri gara, ez dugu jantzirik, ez oliorik, ez arrainik, ezta lekalerik ere. Idatz zaiozue hau faraoiari, gure jaun ona, eta chatyari, gure buruzagia. Gure janaria eman diezagutela!". Apaizek, negoziaketa gogorrak eta agertu eta desagertu egiten ziren grebak jasan behar izan zituzten, eta, egoera nola amaitu zen ziur ezagutzen ez den arren, une horretatik aurrera, nekropolian lapurretak ugaritu egin zirela ezagutzen da.

Konspirazioak aldatu

 
Ramses III.aren tenplua Medinet Habun. Osiris jainkoaren estatuak.

Lasaitasuna, faraoiaren erregealdi eta bizitzaren amaiera aldera gertatu ziren konspirazioen ondorioz zapuztua geratu zen. Atribis izeneko bere chatyak, faraoia hiltzen saiatu zen, baina Ramsesek onik eta salbu ihes egitea lortu zuen.

Bigarren errege emazteak, Tiyik, bigarren saiakera bat egin zuen, bere semea, oinordekotza lerrotik baztertua izan zela ikusi ondoren. Errege goi funtzionarioen laguntza zuen arren, konplotak, dirudienez, huts egin zuen, azken unean deskubritu baitzen, konspiratzaileak atxilotuz eta hauek justiziarengana eramanez. Handik gutxira, Ramses III.a hil zen, Egiptoko tronua, oso egoera ahulean utziz, eta bere heriotza, konspiratzailee erail zutelako izan zela uste den arren, bere momian ez da indarkeria zantzurik agertzen.

Ramses IV.a, bere eta Isis erreginaren semea zena, izan zen bere oinordekoa, eta kontu hau behin betiko ixtea nahiago izan zuen: bere koroaketa solemnearen ondorioz, amnistia orokorra aldarrikatu zuen, baina ez zuen errege boterearen hondatzea etetea lortu.


Aurrekoa
Sethnakht
Egiptoko faraoia
Egiptoko XX. dinastia
Ondorengoa
Ramses IV.a

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramses III.a