Tutmosis III.a edo Tutmes III.a[1], Egiptoko XVIII. dinastiako seigarren faraoia izan zen. K.a. 1479tik K.a. 1425 arte gobernatu zuen, faraoien zibilizazioko hiru mila urteetako faraoirik boteretsu eta garrantzitsuenetako bat izan zelarik.

Tutmosis III.a

Faraoi

K.a. 1479 - K.a. 1425
Hatshepsut - Amenofis II.a
Bizitza
Jaiotza?
HerrialdeaAntzinako Egipto
Heriotza? (55/56 urte)
Hobiratze lekuaKV34
Familia
AitaTutmosis II.a
AmaIset
Ezkontidea(k)Nebtu (en) Itzuli
Satiah (en) Itzuli
Nebsemi (en) Itzuli
Menhet, Menwi and Merti (en) Itzuli
Merit-Ra Hatshepsut
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 31771153 Edit the value on Wikidata

Tutmosis III.a edo Tutmes III.a' bezala ere ezagutzen da, bere greziartutako izenaren aldaerak. 'Menkheperra Dyehutymose' tronu eta jaiotza izenekin gobernatu zuen.

Bizitza aldatu

Tutmosis III.a, Tutmosis II.aren eta honen ohaide baten semea zen, Iset izeneko ohaidea. Emakume honek, bigarren mailako emazte titulurik ere ez zuen, eta, beraz, printzearen, noizbait errege izateko aukera, hutsa izango zen bere aita, Hatshepsut Errege Emazte Handiarekin gizonezko oinordekorik izan gabe hil ez balitz.

Tutmosis III.a koroatua izan zen, baina estatuko gobernuaz arduratzeko gazteegia zen oraindik. Horregatik, Hatshepsut erregina alarguna, (aita zein amagandik errege eta erreginen oinordekoa zena), erregeordetzaz arduratu zen, behin betik Ineni chatya aldenduz, ziur asko, Hatshepsuten kaltetan, Tutmosis II.a eta Tutmosis III.aren tronuratzearen atzean egon zen eragin handiko gortesaua.

 
Tutmosis III.aren estatua eskaintsaria. Kairoko Egiptoar Museoa

Hatshepsut ez zen erregeorde izateaz konforme geratu, eta, Tutmosis III.aren erregealdiko bigarren urtean, bere burua faraoi izendatu zuen, 'Maatkara Hatshepsut' izenarekin.

Hatshepsut hil ondoren, Tutmosis III.a geratu zen Egiptoko faraoi bakar bezala, inongo loturarik gabe. Bere haserrea hildako erreginagan askatu zuela bera izan zela pentsa daiteke, haren oroitzapena ezeztatuz eta haren monumentu ugariak usurpatuz. Baina, egiptologoak, lehendabiziko teoria hau gezurtatzen ari dira.

Hatshepsuten oroitzapenaren suntsipenaren arduradun berri bat adierazten dute: Osiris jainkoaren kleroa, Hatshepsuten erregealdian, dirudienez, gehiegi omendua izan ez zen jainkoa. Deir el-Bahariko bere tenpluan, erreginak, bere burua, Osirisen antzera zizelkarazi zuen, bere ikonografian, eguzki ikur batzuk sartuz, hauek, Osirisen apaizak haserrarazi zituztelarik.

Tesi honen arabera, Osirisen kleroa izan zen erreginaren oroitzapena suntsitzen hasi zena, hau, Hatshepsut hil eta 20 urtera gertatu zelarik. Denbora hau itxaron behar izana, Tutmosis III.aren erregealdiak amaitu behar izanagatik eta Senenmut hil behar izateagatik izan zitekeen. Hala izan ez balitz, bi hauek ez zuten onartuko halakorik. Teoria honetan oinarritzen den beste datu bat, Tutmosis III.aren hil tenplua, Hatshepsutenaren zati baten ondoan aurkitu zela da, kokapen sinesgaitz bat bere izeba-amaordeagandik aldendu nahi zuen norbaitentzat.

Elkargobernu bitxi honi buruzko teoria berri bat, erreginak Egipto gobernatzen zuen bitartean, Tutmosis III.a faraoiak bizitza militarra nahiago zuela da, eta herrialdearen mugak, bere aitona Tutmosis I.ak egin zuena baino haratuago hedatuz.

Familia aldatu

Tutmosis III.ak, gutxienez bi Errege Emazte Handi izan zituen: Sitah[2] eta Hatshepsut Meritra (Hatshepsuten bigarren alabatzat hartzen dena, baina zalantza askorekin). Hatshepsuten alaba nagusia, eta, beharbada, bakarra, zen Neferurarekin ezkondua egon zela ere uste izan da, baina hau oraindik ez dago frogatuta. Bigarren mailako emazte ugari izan zituen, eta, horietako batzuk, printze siriar edo palestinarrekin izandako nazioarteko aliantzen bidez izan ziren. Errege honek izan zituen seme-alaba ugarietatik, Hatshepsut Meritrarekin izan zituen bi nabarmentzen dira: Meritamon eta Amenofis II.a.

Barne politika aldatu

Baina, faraoiak, kontu handiz ibili behar izan zuen eragin handiko apaizekin. Hatshepsutek, dohaintza handiekin, Amonen kleroak bere erregegaitza onartzea lortu zuen, eta orain, apaizak boteretsuegiak ziren. Tutmosis III.a arduratu zen apaizak pozik uzteaz, euren domeinuak hedatuz, baina, aldi berean, euren eragina mugatu zuen, apaiz goren bezala, bere lagun batzuk izendatuz.

Kanpo politika aldatu

 
Tutmosis III.a bere etsaiak garaitzen erakusten duen behe-erliebea. Karnakeko tenpluko pilonoa.

Tutmosis III.aren bakarkako 34 urteko erregealdian, kanpaina ugari abiarazi zituen, Ekialde Hurbilean zein Nubian, eta bere aitona Tutmosis I.a handiak bezala eginez, konkista ugari egin zituen. Gutxienez 17 kanpaina militar bidali zituen Palestina eta Siriara, eta Eufrates ibairaino iritsi zen. Bere erregealdian, Egiptok bere hedadurarik handiena lortu zuen, Siria, Palestina, Sinai eta Nubian domeinuak zituelarik, gertuko erresumekin merkataritza harreman eraginkorrak izateaz gain.

Beharbada, faraoiak parte hartu zuen gudurik handiena, Megiddon gertatu zen, non, faraoiak eta bere armadak, haizpitarte estu bat gainditu behar izan zuten, honela, Kadeshko printzea ustekabean harrapatzeko, honek, egiptoarren erasoa, toki errazago batetik espero zuelarik. Gudu hau. Gudu hau, Karnakeko Amonen tenpluko "Urtekari"etan erregistratua dago.

Azken urteak aldatu

Tutmosis III.ak, bere erregealdiko azken urteak, bere seme Amenofis II.arekin banatu zituen, hau, boterea erabiltzen trebatu zuen elkargobernu batean, baina, beharbada, Hatshepsutek Tutmosisekin izan zuena baino modu adiskidetsuagoan. Erregeen Haranean lurperatua izan zen, KV34 hilobian, non Amduateko Liburuaren bertsiorik osoena agertzen den, eta bere momia, Deir el-Bahariko ezkutalekuan aurkitutakoetako bat izan zen, oso kontserbazio egoera kaxkarrean zegoen arren.

Eraikuntzak aldatu

 
Tutmosis III.aren obeliskoa Istanbulen

Eraikuntza aktibitatea oso nabarmena izan zen garai honetan, non, aberastasuna, barra-barra sartzen zen Egipton. Egipto eta Nubian, tenplu ugari zaharberritu, hedatu eta eraikiak izan ziren.

Karnakeko Amonen tenplua hedatzea agindu zuen, aj-menu izeneko pasabide bat gehituz, hobekien kontserbatutakoen artean dauden idazkun luzeak grabatuta utziz, bere kanpaina militarren eta tenpluari egindako dohaintzen berri emanez. Karnaken zazpi obelisko handi ere eraikiarazi zituen, ondoren, Erroma, Istanbul, Londres eta New Yorkera eraman zirenak.

Aipamenak aldatu

Ahmose Paennekheben biografian aipatzen da (El Kab), baita bere omenez eraiki ziren Egipto eta Nubiako kontaezin beste tenpluetako harresi, estela eta estatuetan ere (Karnak, Abidos, Hierakonpolis, Nubt, Deir el-Bahari, Elefantina, Asuan, Sehel, Semna, Kumma, Tell Halfa, Gebel Barkal, Armant, Faras).

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Eloise Jarvis McGraw, "Mara, Daughter of the Nile"
  • Der Manuelian, Peter, Studies in the Reign of Amenophis II, Hildesheimer Ägyptologische Beiträge(HÄB) Verlag: 1987
  • Cline, Eric H. and O'Connor, David, Thutmose III : A New Biography, University of Michigan Press, 2006. ISBN 0-472-11467-0, incorporates a number of important new survey articles regarding the reign of Thutmose III, including administration, art, religion and foreign affairs
  • Reisinger, Magnus, Entwicklung der ägyptischen Königsplastik in der frühen und hohen 18. Dynastie, Agnus-Verlag, Münster 2005, ISBN 3-00-015864-2
  • Breasted, James Henry. Ancient Records of Egypt, [Volume Two, The Eighteenth Dynasty], University of Illinois Press, 2001. ISBN 0-252-06974-9
  • River God by Smith, Wilbur along with the rest of his Egyptian series of historical fiction novels are based in a large part on Thutmose III's time along with his story and that of his mother through the eyes of his mother's vizier mixing in elements of the Hyksos' domination and eventual overthrow.

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tutmosis III.a  


Aurrekoa
Hatshepsut
Egiptoko faraoia
Egiptoko XVIII. dinastia
Ondorengoa
Amenofis II.a