Postariak bi aldiz deitzen du beti

Postariak bi aldiz deitzen du beti (The Postman Always Rings Twice) 1934an James M. Cainek idatzitako eleberri beltza da.

Postariak bi aldiz deitzen du beti
Datuak
IdazleaJames Cain (1934)
Argitaratze-data1934
GeneroaEleberri beltza
Jatorrizko izenburuaThe Postman Always Rings Twice
ArgitaletxeaAlfred A. Knopf (en) Itzuli
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Orrialdeak366
ISBN978-0-679-72325-7
OCLC29489461
Euskaraz
IzenburuaPostariak bi aldiz deitzen du beti
ItzultzaileaXabier Olarra
Argitaratze-data2003
Orrialdeak195
ISBN9788487484520

Liburuak arrakasta handia lortu zuen eta XX. mendeko eleberri beltz garrantzitsuenetarikotzat hartzen da. Argudioak sexua eta bortxakeria nahasten ditu. Eleberriak hiru pertsonaia nagusi ditu: Nick Papadakis Greziarra, jatetxe bateko nagusia; Cora, bere emazte gaztea; eta Frank, hasieran jatetxeko bezero eta gero langilea. Frank eleberriaren narratzailea da. Cora eta Franken artean maitasun-harreman sutsua sortuko da.

Liburua bitan zinemaratu da. 1946an Tay Garnettek zuzendutako filmean Lana Turner eta James Garfield jokatu zituzten Cora eta Franken paperak. 1981 Bob Rafelsonek zuzendutakoan, aldiz, Jessica Lange eta Jack Nicholson.


Literatura Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.