James Mallahan Cain (Annapolis, Maryland, Ameriketako Estatu Batuak, 1892ko uztailaren 1a - 1977ko urriaren 27a) ingelesezko idazlea eta kazetaria izan zen. Eleberri beltzaren ordezkari gorenetarikoa izan zen, Raymond Chandler eta Dashiell Hammettekin batera.

James Cain

Bizitza
JaiotzaAnnapolis1892ko uztailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaUniversity Park (Maryland)1977ko urriaren 27a (85 urte)
Hezkuntza
HeziketaWashington College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, eleberrigilea, kazetaria, erreportaria, idazlea eta film screenwriter (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)The Baltimore Sun (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoadetektibe-fizkioa
Zerbitzu militarra
Adar militarra79th Infantry Division (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0128906 Allocine: 69413 Allmovie: p83829 IBDB: 6614
Discogs: 468867 Find a Grave: 10282023 Edit the value on Wikidata

Irlandar jatorrikoa, bere aita irakaslea eta bere ama opera kantaria izan ziren. Bere amarengandik jaso zuen Cainek bere musikazaletasuna.

1917an Ameriketako Estatu Batuetako Armadan sartu zen, Lehen Mundu Gerran Frantzian borrokatzeko. Han hasi zen idazten Armadaren aldizkari baterako. AEBetara itzultzean, kazetaritza lanarekin jarraitu zuen, fikziozko liburuak idazten hasi arte.

Bere idazlanen argudio nagusia zera da: gizon bat hondoratzen da emakume baten erruz eta kriminal eta emakumearen konplize bihurtzen da. Bere musikazaletasuna ere idazlan batzuetan nabarmentzen da.

Cainek bizitza osoa eman zuen idazten, baina arrakasta lehen urteetan bakarrik lortu zuen. 85 urterekin hil egin zen alkoholak jota.

Idazlanak aldatu

  • Our Government (1930)
  • The Postman Always Rings Twice (1934)
  • Serenade (1937)
  • Mildred Pierce (1941)
  • Love's Lovely Counterfeit (1942)
  • Career in C Major and Other Stories (1943)
  • Double Indemnity (1943)
  • The Embezzler (1944)
  • Past All Dishonor (1946)
  • The Butterfly (1947)
  • The Moth (1948)
  • Sinful Woman (1948)
  • Jealous Woman (1950)
  • The Root of His Evil (1951)
  • Galatea (1953)
  • Mignon (1962)
  • The Magician's Wife (1965)
  • Rainbow's End (1975)
  • The Institute (1976)
  • The Baby in the Icebox (1981)
  • Cloud Nine (1983)
  • The Enchanted Isle (1985)

Euskaraz aldatu

Ikus, gainera aldatu