Phoenix edo Phoenix Mars Lander NASAk sortutako espazio-zunda bat da. 2007ko abuztuaren 4ean Canaveral lurmuturretik bidali eta 2008ko maiatzaren 25ean, 23:54etan GMTheldu zen Martera. Misioak 2008ko azaroaren 10era arte iraun zuen.

Phoenix (zunda)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaLockheed Martin
Historia
Espazio jaurtiketa 2007ko abuztuaren 4a
Entry, descent and landing 2008ko maiatzaren 25a
Loss of signal 2008ko azaroaren 2a
Service retirement 2008ko azaroaren 10a
Honen parteMars Scout Program (en) Itzuli

Programa zientifikoa Estatu Batuak, Danimarka, Alemania, Kanada eta Suitzako unibertsitateen artean egin zen. Bere helburu nagusia Marteko Ipar Polotik urbil zegoen lurralde batera heltzea zen, eta bertan bere beso errobotikoa hedatuz sakonera ezberdinetan prospekzioak egitea.

Phoenix ez da lehenengo saioa izan. 1999ean Mars Polar Lander zundak helburu bera izan zuen, baina lurreratzea gaizki atera zen. Geroago, Mars Surveyor Lander misioa izan zen 2001an, baina bidali baino lehen bertan behera utzi zuten. Azken saio horretarako sortutako bi instrumentu berritu eta Phoenixi gehitu zaizkio. Izen hau modu metaforiko batean aukeratu zen, aurreko bi misioen berpiztea adierazteko, Fenix errautsetik berpizten den hegaztiagatik.

NASAk Marten egindako azken hiru lurreratze arrakastatsuetan ez bezala (Mars Pathfinderrek, Spiritek eta Opportunityk aire-poltsak erabili zituzten Marteren kontrako talka arintzeko), Phoenixek beste era batera lurreratu zen. Lurreratzeko momentuan kohete txikiak piztu ziren, duela hiru hamarkada Viking programako bi zundek erabili zituztenen antzekoak, jausgailu batekin jaitsiera hasi ostean lurzoruan pausatzeko.

Jaurtiketa eta lurreratzea aldatu

Jaurtiketa 2007ko abuztuaren 4an Canaveral lurmuturretik gauzatu zen Delta 7925 suziri batean. Zundak abuztuaren 10ean bakarrik egin behar izan zuen ibilbide zuzenketa bat Marteko norabidea berriro ere hartzeko. 2008ko maiatzaren 10ean 23:54etan GMT iritsi zen Martera.

Helburuak aldatu

Misio honek hainbat helburu zituen:

  • Marten bizitza egon den ala ez zehaztea.
  • Marteko klima aztertzea.
  • Marteko geologia aztertzea.
  • Uraren historiako ikerketa geologikoak egitea, ezinbesteko eragilea planetaren aldaketa klimatikoak azaltzeko.

Lehenengo misioak 90 egun martetar iraun behar zuen, hau da, 92 egun lurtar gutxi gorabehera. Ur izoztua aurkitu ostean, misioa 5 aste gehiago luzatzea erabaki zen, 2008ko azaroaren 10ean bukatzeko.

Emaitzak aldatu

2008ko ekainaren 19an NASAk baieztatu zuen Phoenix zundak izotza aurkitu zuela Marteko ipar poloaren hondeaketa batean.

Geroago, Marteko lurzorua —gutxienez zundak lurperatutako lekuan— alkalinozkoa zela zehaztu zen, baita 8-9ko pH-a duela eta Antartikako ibarren azalaren antzekoa dela ere.

Irailaren 30ean, Phoenixek Marteko atmosferan elurra detektatu zuen. Marteko azalaren eta atmosferaren arteko interakzioak aztertzeko helburua zuen laser instrumentu batek hodeietatik zetozen elurra aurkitu zuen 4000 metroko garaieran. Behaketaren arabera, elur malutak sublimatu egin ziren Marteko azalera ailegatu aurretik.

Misioaren bukaera aldatu

2008ko urriaren 29an, Phoenixekin kontaktua galdu zen, baina hurrengo egunean berreskuratzea posiblea izan zen Mars Odyssey zunda espazialari esker. Dirudienez, zunda “segurtasun moduan” edo “hibernazioan” jarri zen eguzki izpien kopurua urritu zelako, negua baitzetorren Martera. Zunda berraktibatzea lortu zen baina eguzki-energia kantitate txikiaren ondorioz aparatu asko itzali egin ziren, monitoretze klimatologikoa izan ezik. Hurrengo egunetan kontaktua mantentzea lortu zen denbora tarte txikietan, egunsentia iristen zenean. Baina azkenean misioa amaitutzat ematea erabaki zuten seinalerik heltzen ez zelako.

Instrumentuak aldatu

RA(Robotic Arm): Zundaren beso robotikoa da. Honek Marteko lurra industeko balio du. 2.5 metroko luzera du eta 0.5 metrotako sakonerara arte eskabatu dezake.

RAC(Robotic Arm Camera): Kamera hau besoan dago eta aparatu honen bidez Marteko lurraren irudiak ikus daitezke.

MARDI(Mars Descent Imager): Kamera bat da eta jaitsiera-guneko irudiak hartzen zituen, baina akats bat aurkitu zioten eta azkenean ez zen aparatu hau erabili.

MET(Meteorogical Estation): Estazio honek Marteko klima erregistratu zuen. Presioa eta tenperatura neurtzen ditu eta oso baliagarria izan zen.

MECA(Microscopy,Electrochemistry and Conductivity Analizer): Aparatu honek ikasketa sakonak egin zituen marteko lurrean. Lurreko laginak hartzen zituen eta ondoren haien analisiak egiten zituen.

TEGA (Thermal and Evolved Gas Analyzer):TEGA masa espektro bat da eta bere helburua lurreko lagin berotuak hartzea eta aztertzea da.

Phoenix DVD-a aldatu

Phonix zundak “The Phoenix DVD”izeneko DVD txiki bat darama, planetari gizarteak egindakoa. Planetari gizartea elkarte ez gubernamental bat da, eta eguzki-sistema aztertzea du helburu. Elkarte horrek 100.000 kide ditu, eta gehienak Estau Batuetakoak dira, nahiz eta beste herrialde askotako kideak ere badituen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu