Spirit (izen ofizala: MER-A) NASAren Marte aztertzeko Mars Exploration Rover misioan parte hartzen duten bi rover robotetatik lehenengoa da, eta 2004ean jaurtikitako zunda sistema bateko parte da. Ontziak Marte planetan lurra hartu zuen 2004ko urtarrilaren 4an, 4:35 UTC orduan, eta lan egiten jarraitzen du. Bere biki Opportunityk ere Marten lurra hartu zuen hiru aste geroago, 2004ko urtarrilaren 24an.

Spirit
Fabrikazioa
FabrikatzaileaJet Propulsion Laboratory
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Historia
AurrekoaSojourner Rover
HurrengoaCuriosity (en) Itzuli
Surface exploration2004ko urtarrilaren 4a -
Espazio jaurtiketa 2003ko ekainaren 10a
Loss of signal 2010eko martxoaren 22a
Service retirement 2011ko maiatzaren 25a
KudeatzaileaJet Propulsion Laboratory
Kokapena
KokapenaAeolis quadrangle (en) Itzuli
Honen parteMars Exploration Rover
Ezaugarriak
Energia-iturriaspacecraft solar array (en) Itzuli eta litio-ioizko bateria
Dimentsioak154 (altuera) cm
wheelbase: 122 (zabalera) × 141 (luzera) cm
spacecraft solar array: 225 (zabalera) × 151 (luzera) cm
Masa185 kg

Ezaugarriak aldatu

Spirit roverra lur orotako ibilgailua da, eta gurdi itxi baten tamaina du. 2004ko urtarrilaren 4an Spirita Marteko gainazalera heldu zen, zehazki Gusev kraterrera. Lurrartze puntuari Columbia Memorial Station izena jarri zioten,[1] espazioan hil ziren Columbia anezkako astronauten omenean. Ibilbide horrek 7 hilabete iraun zuen, eta milaka kilometro egin zituen. Bi aste geroago planeta gorriaren beste aldera heldu zen Spiriten biki Opportunity.

Spirit prestatuta zegoen hiru hilabetez lan egiteko, baina hainbat urtez jarraitu du Marte ikertzen eta Lurrera informazioa bidaltzen. Rover robot horrek 4 urtean 19,1 kilometro egin ditu Marteko gainazalean zehar, eta 210000 argazki hartu ditu gutxi gorabehera.

 
Marteko lurra

Spiritek eta haren bikiak hauts-ekaitz eta arazo tekniko asko jasan dituzte arazorik gabe. NASAk 20 milioi ordaindu behar ditu urtero robot horiek mantentzeko.[2] Oso garestiak direnez, Spirit itzaliko dute aldi batzuetan, eta Opportunityren funtzioak mugatuko dira, hau da, ez du informazioa egunero bidaliko aurrekontu murrizketengatik.

Columbia Memorial Station aldatu

Spirit Gusev kraterretik gertu lurreratu zen, gutxi gorabehera kraterretik 10 kilometrora, 14,5718º S-ko latitudean eta 175,4785º E-ko lonjitudean.[3] Panorama batek erakusten du arinki inklinaturik dagoen gainazal bat harri txikiz beteta, horizontean zelai batzuekin 27 metroko distantziara.[4] MER taldeak lekuari Columbia Memorial Station izena jarri zion, Columbia espazio anezkan hildako zazpi astronauten omenez.

 
ColumbiaMemorial Station

Kronologia aldatu

Misio funtsezkoena Spiritentzako 90 eguzkialdikoa zen. Misioa luzatu egin zen hainbat bider, eta 2007ko ekainaren 12rako 1223 eguzkialdi gainditu zituen. Gertaeren eta aurkikuntzen kronologia osoa, asteroko berrikuntzekin, NASAren Jet Propulsion Lab laborategiko webgunean dago jasota.[5]

Koloretako lehenengo argazkia aldatu

 
Marteko koloretako lehen argazkia

Eskuinaldean, kamara panoramikoaren bidez ateratako Marteren lehenengo koloretako irudia.[6] Beste planeta bateko gainazalean inoiz ateratako bereizmen altueneko irudia zen une horretan. 12 milioi pixel ditu irudiak, eta 4.000 bider 3.000 pixeleko hedadura dauka.[7]

Funtzioak eta aurkikuntzak aldatu

Robot honen funtzioa planeta gorriaren lurzorua aztertzea da ebidentzia geologikoak aurkitzeko,zehazten dituztenak ea existitu den edo existitzen den ura eta honekin batera ea Marten noizbait izaki bizidunak izan ote diren.

Aurkikuntza bat izan zen robotaren gurpil batzuk erabileragatik apurtuta zeuden eta hori dela eta, ibiltzerakoan lurra irabiatzen zuen. Ikerlariak konturatu zirenean irekita utzi izan zuela itxura distiratsua zuen area bat ondorioztatu zuten Marte bizitzeko leku egokia izan zela. Honetaz gain, gauza asko egin izan ditu adibidez lehenengoa izan da mendi estralurtar bat eskalatu izan duela, husband deitua. Marten egon den denboraldian Spiritek aurkitu du harri batzuetan froga batzuk non ura aldatu izan duen mineral hauen konposizioa eta baita ere eremu batuetako lurzorua aldatu egin du ura.

Marten harri bat zulatzen den lehen aldia aldatu

2004ko otsailaren 6an robotaren urradura erremintak 45,45 milimetro zabal eta 2,65 milimetro sakon zen zulo bat egin zuen Marteko harri batean. Zuloak Adirondack harriko material fresko bat kanporatu zuen. Irudi hori Spiriten kamera panoramikoarekin egina zen. Makinen kamerak Honeybee Roboticsek emanak ziren.[8]

 
Harri zulatua

Harriak urratzeko makina 5 milimetroko sakonerako zuloak zulatzera heldu daiteke. 720 gramo baina gutxiago pisatzen du, eta Spiriten beso robotikoan kotaturik dago. Gurpilak abiadura handian mugiarazten dituzten hiru motor ditu. Ordu pare bat eman ditzake zuloa egiten.

Humphreyen ur arrastoak aldatu

2004ko martxoaren 5ean ur arrastoak aurkitu ziren Humphreyn, NASAk esan zuen Spiritek Humphrey izeneko harri batean lehen ura egon zenaren arrastoak aurkitu zituela. Washingtoneko Unibertsitateko Ray Arvidson doktoreak prentsaren aurrean esan zuen:[9] "Lurrean harri hau aurkituko bagenu, esango genuke bere barneko sustantzia baten eraginez sortutako harri bolkaniko bat dela." Haatik, Opportunityk aurkitutako harriak magmak mineral kristalino batzuk sortzerakoan eratu zen. Interpretazio hau zuzena bada, litekeena da mineralak urarekin disolbatu zirela.

 
Ur arrastoak Marten

Hauts-ekaitzak aldatu

Marteko negua hastean eta eguzki-panelak hautsez estaltzean, ezinezkoa zen Spiriten bateriak berriz kargatzea. Spiritek informazioa transmititzeari utzi zion, eta NASAk galdutzat eman zuen. Geroago konturatu ziren, ordea, Spirit informazioa transmititzeko gai ez ezik aginduak hartzeko ere gai zela.[10]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu