Mars Polar Lander (MPL) AEBetako zunda espaziala izan zen. Martera bidali zen Delta II 7425 suziri baten bidez 1999ko urtarrilaren 3an eta Martera ailegatu zen 1999ko abenduaren 3an, 11 hilabeteko bidaia baten ostean. Mars Pathfinderen ostean hau izan zen lehenengo bidaia Martera.

Zundaren irudia.

Mars Polar Lander-a Mars Climate Orbiter-ekin batera Mars Surveyor ´98 misioa osatzen zuen.

Zunda hau beste bi mikrozundekin bidaiatzen zuen, zunda hauek Deep Space 2-ren esperimentuan parte hartzen zuten.

Misioaren Garapena aldatu

Mars Polar Landerren jaurtiketa:

MPL Marteko atmosferara ailegatu baino minutu batzuk lehenago, jaisteko moduluak eramaten zituen etapa jaurtiki egin zen. Ondorioz, zunda martxan jarri zen kapsula termo-babesgarri bate barnean. Modu berean, beste bi mikrozundak deskonektatu ziren bultzatzen zieten etapatik eta beste zunda alde batera utzi eta independenteki jauzi ziren.

MPL-ren zunda printzipala Martitzeko hego poloaren 1000 km baino gutxiagora lurra hartu behar zuen. Eremu honetan izotz kapa sortzen eta desagertzen da Martitzeko urtaroen arabera.

1999ko abenduaren 3an lurreratzeko 10 minutu baino lehenago kontaktua galdu zen.

Kontaktua galdu izanaren kausak aldatu

Hasieran pentsatzen zen lurreratzeko eremua gaizki aukeratu zela eta MPL-a ezin zuela lurrarekin kontaktatu horregatik. Geroago konturatu ziren hipotesi hau ez zela oso posiblea.

Inbestigazioak egin ondoren konturatu ziren lurreratzeko motorra ez zela inoiz frogatu Martitzen funtzionatu behar zituen tenperaturetan.NASAren iritziz hau ez zen zehatza motorra beste misio batzuetan frogatu zelako, hala ere ez zituen frogarik hau horrela izan zela frogatzeko.

Geroago pentsatu zuten errua zundaren azkena zela. Ankak modu oso bortitzean ateratzen ziren, eta hauek zunda lurraren kontra jotzen zuenerako sentsoreak aktibatu zituen motorra geldituz airean zegoen bitartean eta zunda Martitzeko lurraren kontra joz.

Deep Space 2 misioan parte hartzen zuten beste bi mikrozundekin kontaktua galdu zen.

Mars Climate Observer-ren galeraren ondorioak aldatu

Hasiera batean planeatuta zegoen Lurrarekin komunikatzea Mars Climate Observer Marteren orbitaren inguruan zegoela, baina azken honen galeraren erruz bere komunikatzeko metodoak erabili behar izan zituen. Mars Polar Lander planetaren azalera ailegatu baino lehen, bi zunda ailegatu behar zuten lehenengo: Deep Space 2 eta Amundsen and Scott.

Mars Polar Lander Marteren atmosferan sartzeko eta lurreratzeko, azkenengo etapan zegoen bitartean, aurretik aipatutako bi zundek planetaren lurraren kontra talka egin zuten. Bi zunda hauen funtzio nagusia Marteren lurra zulatzea eta Lurrari tenperaturari eta uraren bolumenari buruzko informazioa bidaltzea zen. Honetara Mars Polar Lander-rek ezin zen ailegatu.

Gero aurkeztuko ziren kausengatik , zundak ez zituen bere helburuak lortu eta honen ondorioz (eta bereziki espazio ontziaren galera), NASAren erreputazioa minduta izan zen 1986an Challenger espazio ontziarekin gertatutakoarekin konparatzen badugu. Horretaz gain, NASArengatik jasotako akusazioak eta presioak, Marteko estudiora eraman ahal ditu galdutako fase guztia.

Lehenengoz, bi izan ziren akatsak Mars Polar Landerren galeragatik: espazio ontzia galgatzeko diseinatutako suziria ezin zuten tenperatu hain baxutan lan egin, itzali egin behar zituen etengailu automatikoa ezta ez zuen bere lana bete, hau da, suziriak bere lana ondo egin arren, ez zitekeen ondo aterako.

Kanpo estekak aldatu