Ourenseko Katedrala, San Martini eskainia, hiriko monumentu erlijioso nagusia da. XI. eta XIII. mendeen artean eraikia, 1867tik basilika txikiko ohoreak ditu tenplu honek, Pio IX.a aita santuaren Breve Pontificioren arabera, urte horretako ekainaren 30ean sinatua.[1]

Ourenseko katedrala
Kultura ondasuna
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Galizia
ProbintziaOurenseko probintzia
Galiziako udalerrien zerrendaOurense
Koordenatuak42°20′11″N 7°51′46″W / 42.33644°N 7.86286°W / 42.33644; -7.86286
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1160
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Diocese of Ourense (en) Itzuli
IzenaMartin Tourskoa
Arkitektura
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea
BICRI-51-0000771
Webgune ofiziala

Gaur egun, katedrala interes kulturaleko ondasuntzat jotzen da (1931ko ekainaren 3ko dekretuaren bidez, Altxor Artistiko Nazionalaren monumentu historiko-artistiko izendatu zuten).[2]

XII. mendeko bigarren erdikoa eta XIII. mendekoa da. 1188an Aldare Nagusia sagaratu ondoren[1], Espainiako tenplu erromaniko handienetakotzat eta Galizian Erdi Aroko eraikin gorenetakotzat hartzen da. Ondorengo eranskinek ondoz ondoko garaietako estiloen lagin anitza osatzen dute (erromanikoa, gotikoa, errenazentista, barrokoa, neoklasikoa eta egungoa).

Bere egitura trantsizioko erromanikoa da. Oinplanoa gurutze latindarra da[3], eta 84 metro luze ditu, eta hiru nabe.

Egungo katedrala aurreko basilika baten gainean eraiki zela uste dute hainbat historialarik. Basilika hura sueboen garaikoa zen.[3]

Kanpoaldea aldatu

Fatxada nagusia aldatu

Hiru atari erromaniko ditu, puntu erdiko arkuekin. Erdiko pilarean David erregearen irudia ikus daiteke, XVI. mendean bere jatorrizko lekutik hona ekarria.

Dorreak aldatu

Amaitutako bi dorre eta amaitu gabeko beste bat ditu. Elizaren mendebaldean, fatxada nagusiaren alboan, Kanpaien Dorrea dago, 40 metro luze dituena. Jatorrizko dorre erromanikoari bi gorputz gehitu zitzaizkion XVI. mendean. Fatxadaren hegoaldean San Martin dorrea dago, amaitu gabekoa, XVI. mendean egiten hasitakoa. Hegoaldeko fatxadan Erlojuaren Dorrea dago, XVI. mendekoa.

Iparraldeko fatxada aldatu

Gotorleku itxura dauka eta erromanikoa eta gotikoa nahasten ditu. 1471an Alonso Pimentelek, Benaventeko kondeak, katedrala asaltatu zuen iparraldetik, eta fatxada oso kaltetuta geratu zen. Gero, damututa, kondeak berak ordaindu zuen fatxadaren berreraikuntza, eta horregatik dauzka estilo desberdinak nahastuta.

Hegoaldeko fatxada aldatu

Honek ere gotorleku itxura dauka. Mateo Maisuaren influentzia nabariak ditu. Eskuman Erlojuaren Dorrea dauka, XVI. mendekoa. Dorre honek fatxadaren hasierako armonia apurtu zuen.

Absidea eta zinborioa aldatu

Korrejidorearen Plazan absidea dago, eta zinborio oktogonala ere ikus daiteke.

Barrualdea aldatu

Paradisuaren Elizpea aldatu

Mendebaldeko atari handia XIII. mendekoa da. Compostelako katedraleko Portico da Gloria imitatzen du, modu sinplifikatuan, nahiz eta irudiak hieratikoagoak eta erromanikoagoak izan.[4] Compostelako ataria baino 50 urte inguru beranduago egin zen. Gaur egun ikusten den polikromia XVIII. mendekoa da, nahiz eta zati batzuetan jatorrizko pintura ikus daitekeen.

Eskulturen helburua Erdi Aroko herritarrei Bibliako pasarteak irakastea zen.[4] Ezkerretik eskuinera Itun Zaharreko profetak ikus daitezke, eta eskuinean 12 apostoluak daude. Erdiko arkuetan Apokalipsiko 24 agureak ageri dira, musika tresnekin. Eskuineko arku txikian Azken Judizioa ikus daiteke.

Aldare nagusia aldatu

Erretaula gotikoa dauka, Holandako Cornelisek egina[5], 1516 eta 1520 urteen artean. Hilobi gotiko anonimo bat ere badauka, Galizian dagoen hilobi monumentu garrantzitsuenetako bat.

Kristoren kapera aldatu

Kapera XVI. mendean eraiki zuten.[6] XIV. mendekoa izan daitekeen tailla bat dauka.

Deanbulatorioa aldatu

XVII. mende hasierakoa, aurretik zegoen elizaren abside erromanikoa mutilatu zuen.[7][8] Estilo grekoerromatarra dauka, eta abside formako bost kapera ditu.

Zinborioa aldatu

Zinborioa Badajozeko Rodrigok egin zuen, 1499 eta 1505. urteen artean. Estilo gotikoan eginda, korronte hispano-flamenkoan.[3] 28 metroko garaiera du.[9]

Museoa aldatu

1954an zabaldu zuten. Nabe nagusiak eta transeptuko hegoaldeko besoak sortzen duten angeluan kokatzen da, amaitu gabe dagoen klaustro gotikoan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu