Martin Tourskoa (latinez: Sanctus Martinus Turonensis; Savaria, Panonia, gaur egun Hungaria, 316 edo 336Candes, Galia, gaur egun Frantzia, 397ko azaroaren 8a) Toursko apezpikua izan zen. Kristaudiko santurik garrantzitsuenetako bat da. Haren jaieguna azaroaren 11n ospatzen da.

Martin Tourskoa

Bishop of Tours (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaSzombathely, 316
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaCandes-Saint-Martin397ko azaroaren 8a (80/81 urte)
Hobiratze lekuaSan Martin Tourskoaren basilika
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, soldadua eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Azaroaren 11
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

San Martin Tourskoari eskainiak daude Donejakue bideko eliza asko, besteak beste Euskal Herrian.

Bizitza aldatu

Erromako gudarostean militarra izan zen, eta ondoren kristau bihurtu eta apaiz egin zen. Mendebaldeko lehen monasterioa sortu zuen (Marmoutierkoa). Haren hilobiak Donejakue bideko erromes ugari erakartzen zituen. Elezahar asko sortu ziren Martini buruz, eta kristau santu ospetsuenetako bat bilakatu zen. Europa elkartzen duen zubi espiritualtzat hartzen da, Hungariari eta Frantziari loturik baitago[1]

Erreferentziak aldatu

  1. Lanzi, Fernando: Saints and Their Symbols: Recognizing Saints in Art and in Popular, 104. orrialdea. Liturgical Press, 2004. ISBN 0-8146-2970-9.

Kanpo estekak aldatu