Ospitalepea

Zuberoako udalerria

Ospitalepea ([os̺pitalepe.a]) (Zubereraz: Ospitaleta) Zuberoako ipar-ekialdeko udalerri bat da, Pettarra eskualdean kokatua, Bearnorekiko mugan.

Ospitalepea
 Zuberoa, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala L'Hôpital-Saint-Blaise
AuzapezaDominique Uthurralt
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64264
Herritarraospitaletar
Ezizenaizoztatü, minakaisto, gorejankin, pergüt, eskele eta güsak
Kokapena
Koordenatuak43°15′05″N 0°46′07″W / 43.2514°N 0.7686°W / 43.2514; -0.7686
Map
Azalera2,11 km2
Garaiera147 - 254 metro
Distantzia13 km (Maule-Lextarretik)
Demografia
Biztanleria65 (2018:  −2)
Dentsitatea36,49 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 27,26
Ugalkortasuna[1]‰ 95,68
Ekonomia
Jarduera[1]% 78,43 (2011)
Desberdintasuna[1]% -9,26 (2011)
Langabezia[1]% 0 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 64,47 (2010)
Erabilera% 33,06 (2011)
Datu gehigarriak
SorreraXII. mendea. urtea
Webguneahttp://mairie.pagespro-orange.fr/hopital-saint-blaise/accueilfr.htm


Ospitalepeko elizako kapitelak

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Oloroeko uhaitzera isurtzen den erreka igarotzen da udalerritik. Haranbeltzeko basoaren zati bat ere udalerriko lurretan dago.

Udalerri mugakideak aldatu

Udalerria Bearnorekin mugakide da ekialde eta iparraldean.

Etimologia aldatu

Erdi Aroan, bazen han bidaiarientzako ostatu bat, ugari baitziren Donejakue bidea egiten zuten erromesak. Garai hartan ostatuei ospitale zeritzen, eta hortik datorkio herriari izena.

Auzoak aldatu

  • Puyade
  • Arlaze
  • Bidarte
  • Ospitalepea (herri-burua)

Demografia aldatu

Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
139 159 156 116 201 200 187 182 172
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
164 157 159 156 172 153 144 138 125
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
121 130 134 130 119 96 92 78 73
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
77 82 74 64 76 74 - - -

2004ko biztanleria INSEEk emandako behin-behineko datua da

Politika aldatu

Alkateak aldatu

Alkatea Agintaldia Alderdia
Dominique Uthurralt 1983-1989
Dominique Uthurralt 1989-1995
Dominique Uthurralt 1995-2001
Dominique Uthurralt 2001-2008
Dominique Uthurralt 2008-2014

Ondasun nabarmenak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ospitalepeko eliza»

Ospitalepea ezaguna da bertan dagoen eliza erromanikoa dela-eta, XII. mendekoa, Donejakue Bidean kokatua.

Berau, Donejakue Bidean zihoazen erromesentzat eraikitako ospitale baten zatia zen, baita gaur egun zutik dirauen bakarra. Somporteko abadetxeak eraikiarazi zuen XII. mendean errukietxe hau. 1888. urtetik aurrera monumentu historiko izendaturik dago, eta gainera, UNESCOk hala erabakita, Gizateriaren ondare ere bada. Asko dira egunero bertara hurbiltzen diren bisitariak: turistak, erromesak, arte edota arkitektura zaleak...

Oso ondo kontserbaturik dagoen eliza da, arkitektura oso berezia duelarik; erromaniko nafarraren eta arkitektura bizantziarraren arteko nahasketa da. Gurutze grekoaren forma du, zeinaren erdian kanpandorre oktogonal batek kupula estaltzen duen, eragin mozarabiarra erakutsiz.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa