Mitikile-Larrori-Mendibile

Zuberoako udalerria

Mitikile-Larrori-Mendibile ([mitikile laroɾi menðiβile]) Zuberoako iparraldeko udalerri bat da, Pettarra eskualdekoa.

Mitikile-Larrori-Mendibile
 Zuberoa, Euskal Herria
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Moncayolle-Larrory-Mendibieu
AuzapezaJean-Louis Salaberri
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64391
Herritarramitikiltar-larroritar-mendibiltar
Kokapena
Koordenatuak43°15′57″N 0°50′53″W / 43.2658°N 0.8481°W / 43.2658; -0.8481
Map
Azalera16,27 km2
Garaiera171 - 363 metro
Demografia
Biztanleria309 (2018:  −5)
Dentsitatea20,77 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 26,72
Ugalkortasuna[1]‰ 52,29
Ekonomia
Jarduera[1]% 75,57 (2011)
Desberdintasuna[1]% 1,48 (2011)
Langabezia[1]% 3,17 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 65,01 (2010)
Erabilera% 33,74 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera1842. urtea

Geografia aldatu

Hidrografia aldatu

Uhaitzandira zein Oloroeko ibaira isurtzen diren zenbait erreka igarotzen dira udalerritik, tartean Laxubi.

Udalerri mugakideak aldatu

Iparralde eta ipar-ekialdean, udalerriak muga egiten du Bearnorekin: Gurs herriarekin, besteak beste.

Herriak eta auzoak aldatu

Historia aldatu

Mitikile, Larrori eta Mendibile herriak 1842ko abuztuaren 5ean batu ziren udalerri bakarra osatzeko.

Demografia aldatu

Hiru herriek 1842an bat egin zutenean, udalerri berriak ia 1.000 biztanle zituen. Hala ere, ordutik beheranzko joera nabarmena izan zuen ia bi mendez, eta XXI. mendearen hasieran 350 biztanle baino gutxiago zituen.

Mitikile-Larrori-Mendibileko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Ondasun nabariak aldatu

  • Goienetxea XV. mendeko oinetxea dago herrian; 1973tik aurrera monumentu izendaturik dago.
  • Santa Grazi eliza XVII. mendean eraiki zen eta hurrengo bi mendeetan zehar berriztatu. Estilo zuberotarreko kanpandorre hirukoiztarra du.

Mitikiltar, larroritar eta mendibiltar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa