Greziar mitologian, Oniroak (antzinako grezieraz: Ὄνειροι, Oneiroi, ametsak), ametsen mila pertsonifikazioak ziren.

Oniro
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaErebo eta Hipnos
AmaNix

Hesiodok, Nixen (Gaua) semetzat hartzen ditu, beste inor gabe, egileren batzuk, Erebo (iluntasuna), bere aita bezala hartzen duten arren. Euripidesek Gearen semetzat hartzen zituen, eta hego beltzdun deabru bezala irudikatzen zituen. Ovidiok, Hipnos (loa)ren semetzat hartzen dituenak, horietako hiru, euren izenez aipatzen ditu: Morfeo (ezagunena eta, batenbatzuk, Oniroen buruzagitzat hartzen dutena), Ikelo edo Fobetor eta Fantaso.

Homeroren arabera, Oniroak, Ozeanoaren mendebaldeko muturreko hondartza ilunetan bizi ziren, Ereboren leize batean. Jainkoek, gizakiei, ametsak bidaltzen zizkien han zeuden bi ateetakoren batetik: benetakoak, adarrez eginiko ate batetik irteten ziren, gezurrezkoak, bolizko ate batetik irteten ziren bitartean.


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.