Greziar mitologian, Ikelo, oniroetako bat zen, Hipnos eta Pasitea karitearen semeak, ametsak pertsonifikatzen zituztenak.

Ikelo
Antzinako Greziako erlijioa
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
AitaHipnos
AmaNix

Zehazki, Ikelo, jainkoen ametsetan, suge, txori edo beste edozein animalia eran agertzen zen. Honela, amets iragarleak, eta, batzuetan, amesgaiztoak irudikatzen zituen.

Gizaki hilkorrek, Fobetor izena ematen zioten, izutzen duena, jainkoak zirelarik Ikelo deitzen zutena. Oniro nagusietako bat zen, bere anaia Morfeo eta Fantasorekin batera, berezitasun bezala, erregeen ametsetan agertzen ziren bakarrak izatea zutelarik, gainontzeko hilkorren ametsak, gainontzeko mila oniroei utziz.

Gainontzeko oniroak bezala, Ikelo, hego iluneko daimon edo izpiritu bat zen, gauero Ereboko bere leize-zulotik xaguxarra bailitzan irteten zena.

Kanpo estekak aldatu