Euripides (antzinako grezieraz: Εὐριπίδης; Salamina, Antzinako Grezia, K.a. 480Pella, K.a. 406) poeta tragikoa izan zen. Bere garaikideek eszeptikoa zela aurpegiratu zioten, jainkoei jaierarik ez ziela, Greziako mitoak ez zitzaizkiola axola. Gerrak ahuldutako Atenas batean, jendeak tradizioak, legeak, erakundeak, antzinakoengandik jasotako morala gutxiesten zituen unean idatzi zuen Euripidesek. Nahiago zituen deskribatu gizakien grinak eta beren barneko izaera, antzinako heroien handitasun tragikoa goraipatzea baino, eta hartaz, Euripidesek bat egin zuen bere belaunaldikoekin. Hil ondoren lortu zuen ospea da horren lekukorik garbiena.

Euripides

Bizitza
JaiotzaSalamina, Antzinako Atenas eta SalaminaK.a. 480
HerrialdeaAntzinako Atenas
HeriotzaPella eta Mazedoniako ErresumaK.a. 406 (64/83 urte)
Familia
AitaMnesarchus
AmaCleito
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakantzinako greziera
Jarduerak
Jardueraktragedy writer (en) Itzuli, antzerkigilea, idazlea, poeta eta filosofoa
Lan nabarmenak
Genero artistikoaTragedia greziarra

IMDB: nm0262381 Allmovie: p309288 IBDB: 5477
Musicbrainz: 9fa39df2-393f-4b64-91e0-2d20524ec30f Songkick: 2222096 Discogs: 1129647 IMSLP: Category:Euripedes Find a Grave: 86247357 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Haren jatorriaz, bizitzaz, eta heriotzaz nahiko datu gutxi dago, eta sarri asmo txarrez esandakoak ezagutzen dira. Sokratesen adiskidea zen. Filosofoen eta sofisten irakatsiak entzun zituen, poesia eta antzertia idazten hasi aurretik. K.a. 455ean aurkeztu zituen, lehen aldiz, hiru obra Dionisoren omenetako lehian, Atenasen. Hirugarren geratu zen. Eskilo, Euripidesen areriorik gogorrena, urte horretan hil zen.

Bizi zela, ez zuten bere garaikideek aintzat hartu; baina Mazedoniako Arkelao erregearen gortean hil ondoren, Euripidesen ospea Grezia osora hedatu zen.

Lanak aldatu

Idatzi zituen laurogeita hamabi obretatik, hemezortzi heldu dira gaurko eguneraino. Noiz idatzi zituen, batzuetan zail da zehazten. Hiru taldetan bana daitezke obra horiek:

  1. Hasteko, formaz eta edukiz klasikoak direnak: Medea (431), Hipolito (428), Ifigenia Aulisen (405) eta Bakanteak (405).
  2. Bigarren, tragedian teknika-berrikuntzak dakartzanak: Alzeste (438), Ion (418), eta Elektra (413).
  3. Eta, azkenik, garai hartan gertatzen ari zena jasotzen duten obrak: Heraklideak (430), Andromaka (426), Troiarrak (415) eta Helena (412).

Oraindik beste zenbait tragedia gaineratu behar dira: Hekuba (424), Erregutzaileak (424), Herakles haserre (424), Ifigenia Tauriden ( 414), Feniziarrak (410) eta Orestes (408).

Data ezaguna ez bada ere, Euripidesek drama satiriko bat idatzi zuen, Ziklopea.

Erreferentziak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euripides  

Kanpo estekak aldatu