Olympe de Gouges (jaiotzez Marie Gouze; Montalban, Guiena eta Gaskoinia, Frantziako Erresuma, 1748ko maiatzaren 7a - Paris, Frantziako Lehen Errepublika, 1793ko azaroaren 3a) Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.

Olympe de Gouges

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Gouze
JaiotzaMontauban1748ko maiatzaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaokzitaniera
HeriotzaParis1793ko azaroaren 3a (45 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Louis Aubry (en) Itzuli  (1765eko urriaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, kazetaria, filosofoa, idazlea, politikaria eta autorea
Lan nabarmenak
KidetzaSociety of the Friends of Truth (en) Itzuli
Izengoitia(k)Olympe de Gouges
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa
Alderdi politikoaGirondino

Musicbrainz: 994c9128-867d-44c4-ab06-3f7eb3159189 Edit the value on Wikidata

1793an gillotinaz hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera. Emakume haiek abiarazi zuten gaur egun arte diharduen mugimendu feminista.

Biografia aldatu

Montauban aldatu

1765. urteko urriaren 24an, 16 urte eta erdi zituenean, Pariseko hornitzaile batekin ezkontzera behartu zuten. Gizonak Louis-Yves Aubry zuen izena eta Montaubaneko bozeramailea izateaz gain, Olympen familiaren harategiaren bezero garrantzitsu bat izango zen seguruen. Hilabete batzuk geroago, haurdun gelditu zen. Haurrari Pierre izena eman zioten. Senarra 1766. urtean hil zen. Garai hartan, Frantziako emakumeek ezin zituzten obrak argitaratu beraien senarren baimenik gabe, eta, horregatik, Olympek erabaki zuen ez zela berriz ezkonduko. Aubry andereak «Marie-Olympe» edo «Olympe» izenekin sinatzen zituen bere obrak, eta bere abizen ofizialari frantseseko «de» preposizioa gehitzen zion.

Paris eta antzerkia aldatu

Jacques Biétrix de Rocières ezagutu zuen, Frantziako garraio militarren enpresa bateko zuzendaria. Gizonak berarekin ezkontzeko eskatu zion, baina Olympek ezetz esan zion. Bere bikotekidearen laguntza-ekonomikoari eta txikitan jaso zuen hezkuntzari esker, Pariseko goi-mailako bizimodua eraman ahal izan zuen. Haien harremana Frantziako Iraultza hastean bukatu zen. Aipatzekoa da, Olympek bisitatzen zituen saloietan zenbait letra-gizon ezagutu zituela eta idazten saiatu zela.

Garai hartan, antzerkia ideia berriak zabaltzeko bide nagusietako bat zen, baina agintarien kontrolpean zegoen. Horregatik, Olympek bere konpainia sortu zuen. Obra ezberdinak sortu zituen, baina Olympe ospetsu bihurtu zuen antzerki lana L’esclavage des noirs, ou l’heureux naufrage [1](Beltzen esklabotza edo hondoratze zoriontsua) izan zen. 1792. urtean, Comédie-Française-ko (Frantziako Antzerkia) partaide bihurtu zen (Frantziako komedia-antzezleek sorturiko konpainia), baina 1795 arte ez zen aipaturiko obra hori argitaratu.

Obra horren helburua esklabo beltzek pairatzen zuten egoera agerian jartzea zen; Olympek jendearen arreta erakarri nahi zuen. Aipatzekoa da, Frantziako Antzerkian parte hartzen zuten aktoreek ez zutela guztiz ondo hartu obra horren sorrera. Gainera, esklaboen jabeek behin baino gehiagotan egin zioten Olymperi heriotza-mehatxua. Olympe bere obra debekatuko zuten beldur zen, baina, hala ere, aktoreen portaeraz kexatu zen. Aktoreetako bat minduta sentitu zen eta egoera aprobetxatuz, garaiko zenbait pertsona boteretsuk (ministroek…) Bastillara eraman zuten preso. Gainera, esklabotzaren aurka egiten zuen obra hori baztertu zuten. Handik gutxira, Olympe kartzelatik atera zen bere adiskideen laguntzari esker. Izan ere, lagunetako bat Luis XVI.aren begiko bat zen.

Frantziako Iraultza hasi zenean, lau urte lehenago Frantziako Antzerkian onartutako esklabotzari buruzko obra estreinatu zen. Momentu hartan, aldaketa politiko asko egon ziren, baina esklabotzaren errealitateak bere hortan jarraitzen zuen. Olympen esklabotzaren aldeko jarrera ez zen aldatu, eta 1788. urtean, Réflexions sur les hommes nègres (Gizon beltzei buruzko gogoeta) izeneko saiakera argitaratu zuen. Horri esker, Club des amis des noirs-eko (Beltzen lagunen kluba) partaide bihurtu zen. Geroago, 1790. urtearen amaieran, gai berari buruzko beste obra bat idatzi zuen: Marché des Noirs (Beltzen azoka).

Frantziako Iraultza aldatu

1788. urtean, Journal Général de France-k (Frantziako egunkari nagusia) Olympe de Gougesen bi eskuorri politiko argitaratu zituen. Lehenengoak Lettre au Peuple[2][3] (Herriari eskutitza) zuen izena. Bertan, zergen inguruko proiektu bat proposatu zuen Olympek. Bigarren eskuorriak, ordea, Les Remarques Patriotiques, par l´auteur de la Lettre au Peuple (Oharpen patriotikoak) izena zuen. Bertan, erreforma sozialen egitarau handi eta zabala garatu zuen. Idatzi horien ondoren, beste zenbait eskuorri idatzi zituen, eta horietako batzuk Frantziako Iraultzaren lehenengo hiru legegintzaldietako ordezkariei, aberriaren alde zeuden klubei eta zenbait pertsona ospetsuri (Mirabeuako konteari, La Fayetteko markesari…) bidali zizkien.

1790. urtean, Parisen dagoen Auteuil auzora joan zen bizitzera. Bi urte geroago, girondinoetara (Frantziar Iraultzako talde federalista eta moderatua) bildu zen. Urte horietan zehar, zenbait pertsona ezagutu zituen (Villeteko markesa, Louis-Sébastien Mercier…) eta beraiekin batera errepublikano bihurtu zen.

Olympe de Gougesek uste zuen emakumeak gai zirela tradizionalki gizonezkoei esleitu zaizkien zereginak egiteko. Gainera, bere idatzi gehienetan, emakumeek eztabaida politiko eta sozialetan parte hartzeko eskubidea eduki behar zutela aipatzen zuen. 1791. urtean, Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne (Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena) idatzi zuen. Izan ere, bi urte lehenago, Frantziako Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen, baina ez zituen emakumeak barne hartu.

Bestalde, Olympek dibortzioa baimentzea eta ezkontza erlijiosoak indargabetzea eskatu zuen. Azkeneko horien ordez, gaur egungo ezkontza zibilen antzekoak ospatzea proposatu zuen. Gainera, ezkondu gabeko bikoteek izandako haurren aitorpena eskatu zuen, amaetxeen sorrera bultzatu zuen eta eskaleentzako etxeen sorrera gomendatu zuen. Aipatzekoa da, Olympek egindako eskaerak oso iraultzaileak izan zirela momentu hartan.

Proposaturiko neurri horiek guztiak ezinbestekoak ziren Olymperentzat. Horregatik, hil baino lehenagoko bere azken idatzian horiei buruz hitz egin zuen. Lan horri Une patriote persécutée  (Abertzale emakumezko pertsegitu bat) izena eman zion.

Amaiera aldatu

Girondinoak panorama politikotik ezabatuak izan ziren, baina, hala ere, Olympek defendatu egin zituen. 1983. urteko ekainean, Girondinoen aldeko eskuorri bat idazteagatik salatu eta atxilotu zuten. Pariseko espetxe batean sartu zuten preso. Han zegoela, gaixo jarri zen eta espetxeko erizaintzara eraman zuten. Espetxean igaroko zuen denbora jasangarriagoa izan zedin, Olympek bere bitxiak bahituran eman zituen eta gaixo zeuden burgesentzako espetxe batera eraman zuten. Emakumeak behin eta berriz eskatzen zuen epaitua izatea. Izan ere, egozten zitzaizkion akusazioez defendatu nahi zen.

1793. urtean, Olympe Auzitegi Iraultzailera eraman zuten. Aipatzekoa da, bi egun lehenago, bere lagun Girondinoak hil zituztela. Olymperi ez zioten onartu abokatu baten laguntza edukitzeko eskubidea, baina bere burua defendatu zuen epaiketan. Hala ere, heriotza zigorra ezarri zioten estatu federala eta Girondinoak defendatzea leporaturik. Hurrengo egunean hil zuten gillotinaz. Perlet editorearen Le Journal egunkariak eta polizia-inspektore batek esan zutenez, adoretsu eta duintasunez igo zen urkamendira.

Pierre Aubry, Olympe de Gougesen seme bakarra, bere amaz gaizki esaka ibili zen atxilotua izateko beldur zelako.

Olympe de Gougesen ondorengoak aldatu

Marie-Hyacinnthe Mabillekin bizi izan zen Pierre Frantziako Iraultzaren hasieran. Ondoren, berarekin ezkondu zen eta gutxienez bi seme eta hiru alaba eduki zituzten. Kontsulatuaren hasieran, brigada-komandante izendatu zuten eta 1802. urtean, bere familiarekin batera, Cayenne-ra (Guyana Frantsesa departamentuko hiriburua) joan zen bizitzera. Momentu hartan, esklabotza berrezarri zen. Pierre hilabete batzuk beranduago hil zen malariak jota, eta bere emaztea beste gizon batekin ezkondu zen. 1809. urtean, portugaldarrek Guyana konkistatu zuten, eta emakumeak itsasontzi batean egin behar izan zuen alde, baina gaixo jarri eta hil egin zen. Beranduago, Pierren eta Marieren seme-alabak Frantziara itzuli ziren.

Aipatzekoa da, Olympen ondorengoek familiaren erretratuak gorde dituztela, baita Olympere exekuzio agiria ere.

Sarritan, emakume konprometituen kontrako jarrerak beste emakume batzuek bultzatu izan dituzte, Olympek berak salatu izan zuen moduan. Honela zioen bere antzerki-obra batean:

«Emakumeen etsairik handienak emakumeak eurak izan dira beti. Oso gutxitan ikusten ditugu emakumeak beste emakume batek egindako ekintza edo lan on bat txalotzen.»

Aitorpena aldatu

Olympek garai hartako misoginiari egin behar izan zion aurre. Jende askok bere izena belztu zuen ez zituelako Olympen ideiak ulertzen. XIX. mendean, bere obrez barre egin zuten. Izan ere, jende askok uste zuen ezinezkoa zela emakume bat ideologo iraultzaile izatea. Olympen psikologiaren inguruan zegoen ezjakintasunak, bere osasun-mentalari buruzko zalantzak sortu zituen. Jendeak esan zuen Olympek ez zekiela ez irakurtzen ezta idazten ere, eta zalantzan jarri zuten obrak Olympek idatzi izana.

Bigarren Mundu Gerraren amaieran, ordea, gauzak aldatu egin ziren eta Olympe Frantziako erreferente humanistetako bat bihurtu zen. Estatu Batuetan, Alemanian eta Japonian, batez ere, hari buruzko ikerketak egin zituzten. Aipatzekoa da, orduz geroztik, Olympek idatzitako obra batzuk antzeztu direla eta bere idatzietako batzuk berreditatu direla. Olympe Frantziako lehenengo feminista kontsideratzen da gaur egun.

1989. urtean, Catherine Marand-Fouquet historialariak Errepublikako presidentea zen Jacques Chirac-i Pariseko Panteoian Olympe de Gougesen izena jartzeko proposamena egin zion. Presidenteak, ordea, ezetz esan zuen.[4] Geroago, 1993. urtean, Catherinek manifestazio bat deitu zuen Olympen heriotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko. Orduz geroztik, pertsona askotarikoek idatzi dute Olympen de Gougesen lanari buruz, hala nola Florence Gauthier-ek eta Jean-Daniel Piquet-ek. Gainera, 2005. urteko irailaren 19an Buenos Aireseko antzerki batean Olympe de Gougesen inguruko antzezlan bat estreinatu zen: Olimpia de Gouges o la pasión de existir (Olympe de Gouges edo existitzeko grina).

Olympe de Gougesen presentzia gaur egungo jendartean aldatu

Gaur egun, Frantziako eskola, plaza, kale, eraikin publiko… askok Olympe de Gouges izena daukate. Adibidez: Pariseko Place Olympe-de-Gouges, Tours-eko Centre Olympe de Gouges (amatasun eta ginekologia zentroa), Cadaujac-eko Collège Olympe de Gouges…

Gainera, beste leku batzuetan ere Olympe de Gougesi omenaldia egin nahi izan diote: Frantziako Parlamentuan Olympen bustoa dago eta Bordeleko unibertsitate bateko (Université Bordeaux Montaigne) anfiteatro batek Olympe de Gouges izena du.

Obrak aldatu

Antzerkia aldatu

●      Le Mariage inattendu de Chérubin, Sevilla eta Paris, 1786.

●      L’Homme généreux, Paris, 1786.

●      Le Philosophe corrigé ou le cocu supposé, Paris, 1787.

●      Zamore et Mirza, ou l’heureux naufrage, 1788.

●      Molière chez Ninon, ou le siècle des grands hommes, 1788.

●      Bienfaisance, ou la bonne mère suivi de La bienfaisance récompensée, 1788.

●      Œuvres de Madame de Gouges, Orléans-eko dukeari eskainia, 2 liburuki, Paris, 1788ko otsaila.

●      Œuvres de Madame de Gouges, Kondéko printzeari eskainia, liburuki 1, Paris, 1788ko iraila.

●      Le Marché des Noirs, Comédie-Française-an aurkeztutako eta irakurritako eskuizkribua, 1790.

●      Le Nouveau Tartuffe, ou l’école des jeunes gens, 1790.

●      Les Démocrates et les aristocrates, ou les curieux du champ de Mars, 1790.

●      La Nécessité du divorce, 1790.

●      Le Couvent, ou les vœux forcés Paris, 1790ko urria.

●      Mirabeau aux Champs Élysées, Paris, 1791.

●      L’Esclavage des Noirs, ou l’heureux naufrage, Paris, 1792.

●      La France sauvée, ou le tyran détrôné, 1792.

●     L’Entrée de Dumouriez à Bruxelles, ou les vivandiers, 1793.

Idatzi politikoak (liburuxkak, kartelak, artikuluak, diskurtsoak eta eskutitzak) aldatu

●      Réflexions sur les hommes nègres, 1788.

●      Lettre au Peuple ou projet d’une caisse patriotique, par une citoyenne, 1788ko iraila.

●      Remarques patriotiques par la Citoyenne auteur de la Lettre au peuple, Paris, 1788ko abendua.

●      Le Bonheur primitif de l’homme, ou les rêveries patriotiques, Amsterdam eta Paris, 1789.

●      Dialogue allégorique entre la France et la Vérité', dédié aux États Généraux, 1789ko apirila.

●      Le Cri du sage, par une femme, Paris, 1789ko maiatza.

●      Avis pressant, ou Réponse à mes calomniateurs, Paris, 1789ko maiatza.

●      Pour sauver la patrie, il faut respecter les trois ordres, c’est le seul moyen de conciliation qui nous reste, Paris, 1789ko ekaina.

●      Mes vœux sont remplis, ou Le don patriotique, par Madame de Gouges, dédié aux États généraux, Paris, 1789ko ekaina.

●      Discours de l’aveugle aux Français, par Madame de Gouges, Paris, 1789ko ekaina.

●      Lettre à Monseigneur le duc d’Orléans, premier prince du sang, Paris, 1789ko ekaina.

●      Séance royale. Motion de Mgr le duc d’Orléans, ou Les songes patriotiques, dédié à Mgr le duc d’Orléans, par Madame de Gouges, 1789ko uztaila.

●      L’Ordre national, ou le comte d’Artois inspiré par Mentor, dédié aux États généraux, Paris, 1789ko uztaila-abuztua.

●      Lettre aux représentants de la Nation, Paris, 1789ko iraila.

●      Action héroïque d’une Française, ou la France sauvée par les femmes, par Mme de G…, Paris, 1789ko iraila.

●      Le Contre-poison, avis aux citoyens de Versailles, Paris, 1789ko urria.

●      Lettre aux rédacteurs de la Chronique de Paris, 1789ko abendua.

●      Réponse au Champion américain, ou Colon très aisé à connaître, Paris, 1790ko urtarrila.

●      Lettre aux littérateurs français, par Madame de Gouges, Paris, 1790ko otsaila.

●      Les Comédiens démasqués, ou Madame de Gouges ruinée par la Comédie française pour se faire jouer, Paris, 1790.

●      Départ de M. Necker et de Mme de Gouges, ou Les adieux de Mme de Gouges aux Français, Paris, 1790ko apirila.

●      Projet sur la formation d’un tribunal populaire et suprême en matière criminelle, présenté par Mme de Gouges le 26 mai 1790 à l’Assemblée nationale, Paris, 1790.

●      Bouquet national dédié à Henri IV, pour sa fête, Paris, 1790ko uztaila.

●      Œuvres de Madame de Gouges, Paris, 1790.

●      Le Tombeau de Mirabeau, 1791ko apirila.

●      Adresse au roi, adresse à la reine, adresse au prince de Condé, Observations à M. Duveyrier sur sa fameuse ambassade, par Mme de Gouges, Paris, 1791ko maiatza.

●      Sera-t-il roi ne le sera-t-il pas ?, par Madame de Gouges Paris, 1791ko ekaina.

●      Observations sur les étrangers, 1791ko uztaila.

●      Repentir de Madame de Gouges, Paris, 1791ko iraila.

●      Les Droits de la femme. À la reine, signé « de Gouges ». Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne, 1791ko iraila.

●      Le Prince philosophe, Paris, Briand, 1792.

●      Le Bon Sens du Français, 1792ko otsaila.

●      Lettre aux rédacteurs du Thermomètre du Jour, 1792 martxoa.

●      L’Esprit français ou problème à résoudre sur le labyrinthe de divers complots, par madame de Gouges, Paris, 1792ko martxoa.

●      Le Bon Sens français, ou L’apologie des vrais nobles, dédié aux Jacobins, Paris, 1792ko apirila.

●      Grande éclipse du soleil jacobiniste et de la lune feuillantine, pour la fin d’avril ou dans le courant du mois de mai, par la LIBERTE, l’an IVe de son nom, dédié à la Terre 1792ko apirila.

●      Lettre aux Français, 1792ko apirila.

●      Lettres à la reine, aux généraux de l’armée, aux amis de la constitution et aux Française citoyennes. Description de la fête du 3 juin, par Marie-Olympe de Gouges, Paris, société typographique aux Jacobins Saint-Honoré, 1792ko ekaina.

●      Œuvres de Madame de Gouges, 2 liburuki, Paris, 1791tik 1792ra bitarteko testu eta antzerki politikoak.

●      Pacte national par marie-Olympe de Gouges, adressé à l’Assemblée nationale, 1792ko uztaila.

●      Lettre au Moniteur sur la mort de Gouvion, 1792ko uztaila.

●      Aux Fédérés, 1792ko uztaila.

●      Le Cri de l’innocence, 1792ko iraila.

●      La Fierté de l’innocence, ou le Silence du véritable patriotisme, par Marie-Olympe de Gouges, 1792ko iraila.

●      Les Fantômes de l’opinion publique. L’esprit qu’on veut avoir gâte celui qu’on a, Paris, 1792ko urria.

●      Réponse à la justification de Maximilien Robespierre, adressé à Jérôme Pétion, par Olympe de Gouges, 1792ko azaroa.

●      Pronostic sur Maximilien Robespierre, par un animal amphibie, 1792ko azaroa.

●      Correspondance de la Cour. Compte moral rendu et dernier mot à mes chers amis, par Olympe de Gouges, à la Convention nationale et au peuple, sur une dénonciation faite contre son civisme aux Jacobins par le sieur Bourdon, Paris, 1792ko azaroa.

●      Mon dernier mot à mes chers amis, 1792ko abendua.

●      Olympe de Gouges défenseur officieux de Louis Capet, 1792ko abendua.

●      Adresse au don Quichotte du Nord, par Marie-Olympe de Gouges, Paris, 1792.

●      Arrêt de mort que présente Olympe de Gouges contre Louis Capet, Paris, 1793ko urtarrila.

●      Complots dévoilés des sociétaires du prétendu théâtre de la République, Paris, janvier 1793ko urtarrila.

●      Olympe de Gouges à Dumouriez, général des armées de la République française, Paris, 1793ko urtarrila.

●      Avis pressant à la Convention, par une vraie républicaine, Paris, 1793ko martxoa.

●      Testament politique d’Olympe de Gouges, 1793ko ekaina.

●      Œuvres de Madame de Gouges, 2 liburuki, Paris, 1792tik 1793ra bitarteko idatzi politikoak.

●      Les Trois Urnes, par un voyageur aérien, 1793ko uztaila.

●      Olympe de Gouges au Tribunal révolutionnaire, 1793ko abuztua.

●     Une patriote persécutée, à la Convention nationale, 1793ko iraila.

Gaur egungo argitaraldiak aldatu

●      Écrits politiques, présentés par Olivier Blanc, 1. liburukia (1789-1791), 2. liburukia (1792-1793), Paris, 2003.

●      Théâtre politique, Gisela Thiele-Knobloch-ren hitzaurrea dauka, Paris, 2 liburuki, 1991 eta 1993.

●      Lan guztiak, Montauban.

1. liburukia Théâtre.

2. liburukia Philosophie.

●     Déclaration des droits de la femme et de la citoyenne, Paris.

●     Femmes, réveille-toi !, Paris.

Erreferentziak aldatu

  1. (Frantsesez) Gouges, Olympe de (1748-1793) Auteur du texte. (1792). L'esclavage des noirs, ou L'heureux naufrage , drame en trois actes, en prose,... par Mme de Gouges,.... (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  2. (Frantsesez) Gouges, Olympe de Auteur du texte. (1788). Lettre au peuple, ou Projet d'une caisse patriotique ([Reprod.) / par une citoyenne [Olympe de Gouges]. ] (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  3. (Frantsesez) Gouges, Olympe de Auteur du texte. (179.). Remarques patriotiques, par la citoyenne, auteur de la Lettre au peuple ([Reprod.) / [Olympe de Gouges]. ] (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).
  4. «Discours de M. Jacques Chirac à Montauban (CAMPAGNE ELECTORALE POUR L'ELECTION PRESIDENTIELLE) - Présidence de la République» web.archive.org 2006-02-19 (Noiz kontsultatua: 2019-10-03).

Kanpo estekak aldatu