Artikulu hau irudikapen eskultorikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Busto (argipena)».

Bustoa giza gorputzaren goialdearen irudikapen bat da. Margolaritza, eskultura, marrazkia edo irarlanean izan daiteke. Burua, sorbaldak, besoen hasiera eta paparraren zati bat hartzen ditu bustoak. Lehen bustoak Antzinako Egiptotik ezagutzen dira. Eskulturan, haitzurdina, brontzea edo granitoa bezalako materialak erabiltzen dira bustoak eratzeko.

Richard Bentlyren soingaina, Louis-François Roubiliacek egina.
Keys To Community (2007), Benjamin Franklinen soingaina, James Penistonek egina.

Busto geminatua bi aurpegiko bustoa da, aurpegi ezberdineko bi pertsonaia irudikatzen duena, bizkarra bizkarraren aurka, baina, ohi, osotasun bakar bat eratuz buruaren gainaldearen eta ilearen bateratzeaz.

Kanpo estekak aldatu