Eskatu ahalako bideoa edo VoD (ingelesetik: Video On Demand), ikusleak nahi duen momentuan, nahi duen edukia eskura eduki ahal izateko telebista sistema bat da. Bi modu daude eskatua ahalako bideoa ikusteko: lehena, momentuan ikustea, eta bigarrena, bideoa digitalki grabatzen duen hardware bat erabiliz grabatzea edo ordenagailura deskargatzea beste momenturen baten ikusteko.

Historia aldatu

1990. urtean lehen VoD sistema komertziala jarri zen martxan Hong Kongen, baina ez zuen asko iraun, garai haietan CDak askoz merkeagoak zirelako eta ordaindu beharreko telebista ez zirelako ohikoak Hong Kongen.

1994. urtetik aurrera Web zerbitzu bat garatzen zuten Cambridgen. Zerbitzu honek, Cambridgen datu sareari loturik zeuden 250 etxebizitza eta irakaskuntza zentrori datu eta bideoa eskaintzen zien.

MPEG-1 bidezko streaminga Acorn Online Mediak garaturiko ATM sare bat eta STB zuen ICL komunikabideetarako ahalbideturiko zerbitzari baten bidez egin zen. Sistema honen 2Mbit/s-ko eskaintzen zituen etxe bakoitzeko eta ondoren 25Mbit/s-ra igo zen. BBC eta Anglia TVek eskaintzen zituzten edukiak, baina 1996.urtean alde batera utzi zen eduki hauek lortzea ez baitzen erraza.

1998.urtean, Kingston Comunications, Erresuma Batuko lehen VoD konpainia komertziala bihurtu zen. Telebista eta Internet deskodetzaile bakar batekin eskaintzen zuen, ADSL bidez.

2001.urtean, Kingston Interactive TV-ek 15.000 harpidetu zituen dagoeneko, eta HomeChoice zerbitzuak testatu ondoren, Londresen zabaldu zen. Honekin, 40.000 harpidetu izatera iritsi zen Kingston Interactive TV, baina 2006. urtea Tiscalik erosi zuen konpainia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu