Meet John Doe
Meet John Doe (euskaraz: "John Doerekin elkartu"), 1939ko filma da, komedia dramatiko generokoa, Frank Capra italiar-estatubatuar zinemagileak zuzendu eta ekoitzi zuena. Gary Cooper eta Barbara Stanwyck izan ziren aktore nagusiak.
Argumentu onenaren Oscar sariaren izendapena jaso zuen (Richard Connell eta Robert Presnell).
Argumentua aldatu
Aberats batek egunkari bat erosi eta lantalde ia osoa kaleratzean, Ann Mitchell (Barbara Stanwyck) kazetari kementsuak John Doe ezizenaz gutun faltsu eta aldarrikatzaile bat argitaratzea erabakiko du. Horretan, kaleratutako langile baten suizidioa iragarriko du.
Gutunak sekulako arrakasta eta irakurle ugari izan dituenez, egunkariak John Doe bat sortzea erabakiko du. Horretarako, Long John Willoughby (Gary Cooper) etxegabea eta iraganeko beisbol jokalaria kontratuko du, ospetsu bilakatuko dena John Doeren papera antzeztuz.
Aktoreak aldatu
- Gary Cooper: John Doe / Long John Willoughby
- Barbara Stanwyck: Ann Mitchell
- Edward Arnold: D.B. Norton
- Walter Brennan: Kolonela
- Spring Byington: Mitchell andrea
- James Gleason: Henry Connell
- Gene Lockhart: Lovett maiorra
- Rod La Rocque: Ted Sheldon
- Irving Bacon: "Beanie"
- Regis Toomey: Bert Hansen (kredituetan 'Bert')
- J. Farrell MacDonald: "Sourpuss"
- Harry Holman: Hawkins maiorra
- Warren Hymer: "Angelface"
- Andrew Tombes: Spencer
- Pierre Watkin: Hammett
- Stanley Andrews: Western
- Mitchell Lewis: Bennett
- Charles Wilson: Charlie Dawson
- Vaughan Glaser: Gobernadorea
- Sterling Holloway: Dan
- Harry Davenport: Txosten ohiaren jabea (krediturik gabe)
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)