Frank Capra (Bisacquino, Sizilia, 1897ko maiatzaren 18a - La Quinta, Kalifornia, 1991ko irailaren 3a) Ameriketako Estatu Batuetako zinema-zuzendaria izan zen. Sizilian jaio zen, eta 1903an Amerikara emigratu zen familiarekin. 1920an Ameriketako Estatu Batuetako hiritartasuna eskuratu zuen.

Frank Capra

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancesco Rosario Capra
JaiotzaBisacquino1897ko maiatzaren 18a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Italiako Erresuma  (1897ko maiatzaren 18a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 19a -
BizilekuaBisacquino
Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLa Quinta (Kalifornia)1991ko irailaren 3a (94 urte)
Hobiratze lekuaCoachella Valley Public Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Helen Howell (en) Itzuli  (1923 -  1928)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKaliforniako Teknologia Institutua
Manual Arts High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, banjo-jotzailea, sindikalista, producer (en) Itzuli eta errealizadorea
Jasotako sariak
Genero artistikoapropaganda film (en) Itzuli
screwball comedy film (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraAmeriketako Estatu Batuetako Armada
Graduacolonel (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Bigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

IMDB: nm0001008 Allocine: 3607 Rottentomatoes: celebrity/frank_capra Allmovie: p84082 TCM: 28439 TV.com: people/frank-capra IBDB: 427084
Musicbrainz: b74e7e24-ed9d-47fb-ac24-e22f3e2da8e9 Find a Grave: 171 Edit the value on Wikidata

Soinu gabeko filmekin hasi zen zinemagintzan, eta 1930eko hamarkadan bihotz oneko pertsonaiez beteriko filmak zuzendu zituen Columbia Pictures konpainiarentzat. Bigarren Mundu Gerran, berriz, gerra-dokumentaletan hartu zuen parte, Ameriketako Estatu Batuetako populazioa gerran sartzeko konbentzitzeko.

Biografia aldatu

Gaztaroa aldatu

Frank Capra 1897an jaio zen Sizilian, eta sei urte zituela familiarekin batera Kaliforniara joan zen bizitzera. Bertan egin zituen ikasketak, eta egun libreetan eta eskola ostean lanera joan behar izaten zuen ikasketak ordaintzeko. Capraren gurasoek Caprak ikasketak alde batera uztea nahi zuten, lanean jardun ahal izan zezan. Berak, ordea, ikasketekin jarraitzea erabaki zuen eta 1915an institutua amaitu eta ingeniaritza kimikoko gradua egiten hasi zen[1].

Lehen Mundu Gerra aldatu

1917ko apirilean Ameriketako Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari, eta Caprak oraindik hiritartasunik ez zuen arren, armadan sartzen utzi zioten. 1918an gradua amaitu eta Ameriketako Estatu Batuetako armadan sartu zen, eta handik hilabetera Lehen Mundu Gerra amaitu zen. Caprak Espainiako gripea harrapatu zuen urte hartan bertan, eta abenduan armadatik bota zuten[1].

Hasierako arrakasta aldatu

Sendatzen ari zela, dei bat jaso zuen The Outcasts of Poker Flat (1919) filmean estra gisa lan egiteko, eta hogei urte beranduago Time aldizkariak Hollywoodeko zuzendari onena izendatu zuen[1]. Hala ere, askok populista izatea leporatzen diote, eta botere gutxien duten herritarren alde jartzea[2].

Capraren momenturik onenak 1934ko It Happened One Night filmarekin hasi ziren. Horren ondoren beste hainbat film ere egin zituen, Broadway Bill (1934) eta Mr. Deeds Goes to Town (1936) besteak beste. Urte gutxian lan bikainak egin zituen Caprak, eta errekonozimendu handia lortu zuen zineman[3].

Bigarren Mundu Gerra aldatu

Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 urteen artean, komandante gisa egin zuen lan. Bestalde, Why We Fight izeneko dokumental bilduma sortu zuen, herritarrek Ameriketako Estatu Batuei babesa ematea helburu zuena[3].

Hauek dira dokumental bilduma horretako filmetako batzuk: Prelude to War (1942), The Nazis Strike (1943), Divide and Conquer (1943), The Battle of Russia (1943), The Battle of China (1944) eta War Comes to America (1945). Bildumak Oscar Saria irabazi zuen eta gerrarako propaganda ikaragarria izan zen, dokumental horien bitartez Caprak jendea gerrara joateko konbentzitu baitzuen[4]. Gerra amaitzean, Caprari domina berezi bat eman zioten bere zerbitzuengatik, eta berriz ere Hollywoodera itzuli zen zuzendari gisa lan egitera[3].

Filmografia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Frank Capra» IMDb (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  2. «Shibboleth Authentication Request» login.ehu.idm.oclc.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  3. a b c (Ingelesez) «Frank Capra | Biography, Movies, Assessment, & Facts» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-04-26).
  4. https://www.filmin.es/director/frank-capra

Kanpo estekak aldatu