Lasa

Nafarroa Behereko udalerria
Artikulu hau Nafarroa Behereko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Lasa (argipena)».


Lasa[2][a] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Beherea lurraldean kokatuta. Baigorri-Ortzaize eskualdean dago, Donibane Garazi hiriburutik 2,5 kilometrora. Altuera 176 eta 1 247 metro artekoa da, eta 14,79 km²-ko azalera hartzen du. 2018. urtean 335 biztanle zituen.

Lasa
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Herriko pilota plaza eta pilotalekua

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofiziala Lasse
Auzapeza
(2008-2026)
Michel Idiart
(independente)
Posta kodea64220
INSEE kodea64322
Herritarralasar
Kokapena
Koordenatuak43°09′26″N 1°15′36″W / 43.1572°N 1.26°W / 43.1572; -1.26
Map
Azalera14,79 km2
Garaiera176-1247 metro
Distantzia2,5 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria335 (2018:  −3)
Dentsitatea21,57 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 25,93
Ugalkortasuna[1]‰ 58,41
Ekonomia
Jarduera[1]% 81,12 (2011)
Desberdintasuna[1]% 11,14 (2011)
Langabezia[1]% 4,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 68,97 (2010)
Erabilera% 38,95 (2011)

Bertako biztanleak lasarrak dira.

Izena aldatu

Lasa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:

  • Lasa (1106)[4]
  • Satus Martinus de Lasse (1300)[4]

Etimologia aldatu

Jean-Baptiste Orpustanen hitzetan, Lasa toponimo gardena da. Bere esanahia latsa ("ur ibilgua") litzateke.[4]

Geografia aldatu

Lasa Beherobiko ibarran dago.

Mugakideak aldatu

Ingurune naturala aldatu

Arnegi erreka udalerritik igarotzen da, bere ibaiadar diren Pagolako erreka, Landarreta erreka eta Ontzoroneko errekarekin batera. Adartza (1 250 m) eta Munhoa (1 021 m) mendiak igotzeko ohiko abiapuntua da herria.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Irulegi, 1981-2010)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.8 27.0 30.0 32.6 35.0 40.0 41.0 42.0 39.2 34.0 27.0 26.0 42.0
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 11.9 12.9 15.6 17.1 20.8 23.7 25.9 26.2 24.4 20.5 15.2 12.5 18.9
Batez besteko tenperatura (ºC) 7.5 8.0 10.3 11.7 15.2 18.2 20.3 20.5 18.3 15.3 10.6 8.3 13.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 3.0 3.2 5.0 6.4 9.7 12.7 14.7 14.8 12.3 10.1 6.0 4.0 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -15.4 -10.5 -9.5 -3.2 -0.2 2.8 5.8 4.0 2.0 -2.5 -8.5 -9.8 -15.4
Batez besteko prezipitazioa (mm) 146.0 129.8 124.7 139.3 106.9 77.0 65.6 76.1 92.5 112.1 164.8 153.4 1398.2
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) 96.7 115.5 128.9 78.8 70.1 66.2 103.2 80.3 69.3 88.1 124.1 110.2 128.9
Iturria: Frantziako klimatologia zerbitzua[5]

Etxeak eta auzoak aldatu

  • Herri Barnea
  • Hiribehere
  • Ithola
  • Mezpira
  • Azkila
  • Hardoia
  • Zuharreta
  • Lepozaditz

Historia aldatu

Lasako parrokia 1266. urtean da aipatua. 1333. urtean ere Mokosail leku-izenaren (frantsesezko "bon-conseil" hitzen euskarazko adaptazioa) aipamena agertzen da Orreagako enkomienda modura, zeinetan Donejakue Bidea egiten zuten erromesei ematen zitzaien ostatua.[6]

Demografia aldatu

1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851 1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896 1901
510 574 596 635 765 767 766 757 814 678 718 690 689 672 677 623 607 600 560
1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954 1962 1968 1975 1982 1990 1999 2006 2007 2012 2018
570 559 521 480 510 455 442 398 377 361 317 296 286 261 287 291 310 335
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Ekonomia aldatu

Udalerrian Irulegiko Arnoa ekoizten da, laborantza delarik udalerriko ekonomiaren oinarria.

Politika aldatu

Auzapezak aldatu

Hasiera Amaiera Auzapeza Alderdia
1980 1995 Arnaud Etchart
1995 2007 Ferrand Etchart
2007 2008 Jean Aldacourrou
2008 karguan Michel Idiart
falta diren datuak osatu egin behar dira

Erakunde publikoak aldatu

2017ko urtarrilaren 1era arte, Lasa Garazi-Baigorri herri elkargoaren kide zen. Une horretatik aurrera, sortu berria zen Euskal Hirigune Elkargoaren parte izatera pasa zen.[7]

Euskara aldatu

Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Baigorriko ibarreko herri guztiak sailkatu zituen, mendebaldeko behe-nafarrera euskalkian, Arberoa eta Ortzaize ibarretan hitz egiten zena.[8]

Koldo Zuazok, 2010ean, Lasak nafar-lapurtera euskalkian sailkatu zituen.[9]

Lasatar ezagunak aldatu

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Etxartea baserria (XVII. mendea)
  • Harginaenea baserria (XVII. mendea)
  • Laskorria baserria (XVIII. mendea)
  • Done Martin eliza (XIX. mendea)

Oharrak aldatu

  1. /las̺a/ ahoskatua (laguntza)

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskaltzaindia. 122. araua: Nafarroa Behereko herri izendegia. .
  3. Jobbé-Duval, Brigitte. (2009). Dictionnaire des noms de lieux des Pyrénées-Atlantiques. Archives & Culture ISBN 978-2-35077-151-9. PMC 466662204. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  4. a b c Orpustan, Jean-Baptiste. (2006). Nouvelle toponymie basque : noms des pays, vallées, communes et hameaux historiques de Labourd, Basse-Navarre et Soule. (Éd. entièrement rev. et corr. argitaraldia) Presses universitaires de Bordeaux ISBN 2-86781-396-4. PMC 72757865. (Noiz kontsultatua: 2021-05-17).
  5. Irulegiko estazioko balio klimatologikoak. Frantziako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2020-08-24).
  6. «Lasa - udalerria» www2.culture.gouv.fr (Noiz kontsultatua: 2021-06-10).
  7. Instituzioaren behar gorria. 2015eko urriaren 11. Argia.com
  8. Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
  9. Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu