Koldo Zuazo

euskal idazlea
Artikulu hau hizkuntzalariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».

Koldo Karlos Zuazo Zelaieta[1] (Eibar, Gipuzkoa, 1956ko urriaren 20a) hizkuntzalaria da, EHUko irakaslea (Dialektologia eta Euskararen Soziolinguistika arloetan) eta euskaltzain urgazlea. Euskalkiak ikertzen nabarmendu[2] da; gaur egungo euskalkien sailkapena eta mapa (1998koa lehena, geroztik hainbat aldiz berritua) lan horren emaitzak dira, Louis Lucien Bonaparterenaz (1863) geroztik eginiko lehen berrikuspen handia. Euskara batuaren alde ere lan egin du eta, bereziki, euskalkien altxorra jasoko lukeen euskara batuaren ereduaren alde. Hartara, euskara batu estandarraren barruan "tokiko batuak" sortzearen aldekoa da.

Koldo Zuazo

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKoldo Karlos Zuazo Zelaieta
JaiotzaEibar1956ko urriaren 20a (67 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Doktorego ikaslea(k)Josep del Rio Rodríguez
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: koldo-zuazo-zelaieta Literaturaren Zubitegia: 866

Euskalkien sorrera aldatu

Euskalkien sorlekuak aldatu

Euskalkien (eta, oro har, euskal hizkuntzako berrikuntzen) sei sorgune aipatu ditu, ia denak hiri girokoak (eta ez artzain gizartekoak):

a) Iruñea.

b) Gasteiz.

c) Bizkaiko erdigunea (Durango-Zornotza-Gernika-Bermeo ardatza).

d) Gipuzkoako Beterri eskualdea (Donostia-Hernani-Andoain-Tolosa ardatza).

e) Lapurdiko itsasbazterra.

f) Ekialdeko sorlekua ez omen dago argi zein izan ote zen: Zuazok ez du Bearno edo Huesca izatea baztertzen.

Euskalkien kronologia aldatu

Mitxelenak bezala, euskalki guztiak erromatarren garaiaz geroztikoak direla frogatutzat du: besteak beste, latinetiko maileguek euskalki guztietan bilakaera bera izan dute.

Iruñea bide da euskarako berrikuntzen lehenengo sorgunea. Mendebaleko euskalkia (Araba, Bizkaia, Deba ibarra) eta ekialdekoa (Zuberoa, Erronkari, Zaraitzu) gainerakoetatik bereizten lehenak[3][4][5] izan ziren.

Mendebaleko euskara aldatu

Iraultzailea izan da Zuazok mendebaleko euskararen jatorriari buruz plazaratutako teoria: haren esanetan, mendebaleko euskalkiaren sorlekua segur aski Araba izan zen eta, zehazkiago, Gasteiz. Horren frogatzat, Bizkaiko, Nafarroa Garaiaren sartaldeko, Deba ibarreko eta Goierriko euskarek batera dituzten ezaugarriak aipatu ditu.[3][4]

Euskalkien mapa aldatu

 
Euskalkien mapa (Koldo Zuazo, 2019)

Euskalkiei buruzko bere ikerketak 1998an modu grafikoan mapa koloretsu batean islatu zituen, «Euskalkiak, gaur» izenburuko artikuluaren bukaeran.[6] Andoni Elordui marrazkilaria arduratu zen Zuazok buruan zeukan euskalkien mapa paperean jartzeaz eta geroztik lan hori «Koldo Zuazoren euskalkien mapa» izenaz ezaguna da. Gerora, 2014an, maparen bertsio eguneratua atera zuen Zuazok, aldaketa zenbaitekin.[7]

Argitalpenak aldatu

Webgunea aldatu

Koldo Zuazok sortutako Euskalkiak webgunean, gaur egungo euskararen gaineko argibideak ematen dira: euskara batua, tokiko estandarrak, euskalkiak, hizkerak... Argibide teorikoez gainera, ikus-entzunezkoak ere eskura daude, 2015ean abian jarria, Euskal Herriko Unibertsitatearen babesean.

Ikerlanak aldatu

Fikzioa aldatu

Neure buruaren alde (eleberria). Alberdania, 2011.

Erreferentziak aldatu

  1. «EODA - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  2. Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena : Koldo Zuazori gorazarre. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2020 ISBN 978-84-1319-266-6. PMC 1192405117. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).
  3. a b Koldo Zuazo (2010), El euskera y sus dialectos, ISBN 978-84-9868-202-1
  4. a b Koldo Zuazo (2014), Euskalkiak. ISBN 978-84-9027-238-1
  5. Eibartik Zuberoara euskalkietan barrena : Koldo Zuazori gorazarre. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial D.L. 2020 ISBN 978-84-1319-266-6. PMC 1192405117. (Noiz kontsultatua: 2020-11-29).
  6. Koldo Zuazo (1998), «Euskalkiak, gaur», Fontes linguae vasconum: Studia et documenta, ISSN 0046-435X, 78. zenbakia, 1998, 191-234 orrialdeak.
  7. Goikoetxea, Garikoitz. «BIGARREN BATASUN BIDEA: EUSKALKIAK» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-08).
  8. Zuazo, Koldo. (D.L. 2021). Baigorri eta Ortzaize ibarretako euskara. Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua = Servicio Editorial ISBN 978-84-1319-321-2. PMC 1246630346. (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).
  9. «Baigorri eta Ortzaize ibarreko euskara» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-17).

Kanpo estekak aldatu