Lankide:Markel Ortiz Cadau/Proba orria

Galeoi aldatu

Galeoia belaontzi bat da eta XVI. mendearen hasieran erabiltzen zen. Merkataritza edo gerrarako erabilitako galeoiak, boteretsu eta motelak ziren. XVI. mendearen erdialdetik, Europako merkataritzaren ontzi nagusienak bihurtu ziren.

 
Espaniako galeoia

Hastapenak aldatu

Galeoia Espainiako ontzi tipiko bat da, beharra estaltzeko sortu zena. Terminoaren lehen aipamena zalantzazkoa da. Galeoi arrantza eta gerrarako erabiltzen zen 1567an, baina "galeoi" hitza 1567 baino askoz lehenago agertzen zen dokumentu batzuetan. Badirudi Galeoia galeriaren tamaina txikiagoko aldaera dela eta oso probablea da galeoi eta galeota ontzi mota bera izatea. Espainiar asmakizuna izan arren, XVI. mendearen hasieran Frantzisko I.a Frantziakoak galions egin zituen.

Deskribapena aldatu

XIV. eta XV. mendeko ontzien proportzioak Murtziako formula zaharretik lortzen ziren (hiru, bi, batekoa); hau da, zabalera hiru aldiz luzera, eta zabalera, berriz, altuera bi aldiz. Galeoiarentzat (4:2:1) pasatzen da, galera bat baino pixka bat laburragoa eta zabalagoa, eta ontzi bat baino luzeagoa eta baxuagoa.

Altuera handia zen akastilajearen ondorioz. Desplazamendua aldatu egin zen denborarekin, eta 334 tona ingurutik 1556 tona ingurura bihurtu zen. Geroago, araketek tamaina handitzeko joera erakusten dute, gero eta ontzi handiagoak aipatzen baitira. Adibidez, Itsas Armada Handirako, 1588an, 1000 eta 800 tona inguruko 3 galeoi portugaldar handiek parte hartu zuten.

Jasogailu aldatu

Hiru makila zeuden, eta trinketea atzerantz joan zen. Beste aldetik, belak eta gabiak txiagoak ziren.

Krosko aldatu

 
Portugalgo galeoi baten kroko-modeloa

Erruna zabala zen flotazio lerroan, eta estutzeko joera zuen, amulak barrurantz inklinatutak egonkortasun ona ematen. Grabitate-zentroa jaisteko, kubiertaren atzealdea beheratu zen, arrufoa konpentsatzeko. Brankako gaztelua bularraren atzerantz mugitu zen. Beste aldetik, pinzote sartu zen, lemaren luzapen bertikal bat.

Galeoien ezaugarri bat galeria zen. Galeria popa inguratzen zuen pasabide bat eta ofizialen komunak dauden lekua zen. Galeria, geroago, ofizialen ganbaretan sartu zen.

Eraikuntza aldatu

Galeoiak eraikitzen hasi zirenean, Bizkaian, Kantabrian eta Cadizen ardaztu zen eraikuntza, eta geroago Lisboan.

Galeoiak, hasieran, Europako egurrarekin eraikitzen ziren. Orokorrean, haritza erabiltzen zen gilak, izurrak eta beste elementuak egiteko. Beste aldetik, pinua mastarako eta bergarako, eta hainbat egur forrurako.

Dekorazioa aldatu

Espainian ontziolak ontzia hutsik eta aparailu gabe ematen zen koroari. Estatuaren ardura zen ontzia tresnatzea, prozesu luze eta garestia. Txopako ispilua margotzeko ohitura zuten, haren santu irudi batekin. Zatirik apainduena txopako gaztelua zen. Hildako obra, orokorrean, pintura okre ilun batekin babesten zen.

Landutako tokiak sarritan urreztatzen ziren. Masta bakoitzean, bandera bat altxatzen zen, eta ontziaren beste alde batzuetan, beste estandarte batzuk ere zeuden.

 
Armamento

Armamentu aldatu

Artilleriako piezak kategoria eta kalibre askotan sailkatzen dira, baina hemen daude hiru mota nagusienak:

  • Tiro gogorreko arma txikiak.
  • Tentsio-tiroko arma lodiak
  • Tiro makurreko arma lodiak.

Tripulazioa aldatu

Galeoien garaian, espainiar armadak tripulatzaile bat zeukan karga tona bakoitzeko. XVII. mendeko galeoi tipiko batek, 500 tona ingurukoa, 90 itsasgizon inguru zeuzkan; 15 ofizial, 25 marinel, 20 itsasmutil,10 paje edo haur ikastun eta 20 artillari. Bestalde, gerrari ontziratuekin, 125 pertsona gehitzen dira.

Indiako Karrera egiten zuten ontziterietan, kapitain jeneral batek agintzen zuen. Kapitain jeneralak almirantea hautatzen zuen. Flota bakoitzak pilotu nagusi bat zeukan porroten kargu. Maisu bat ere bazegoen maisu, zama ikustatzen zuen pertsona. Gainera, flota bakoitzean, erregearen interesen ordelari bat zegoen, baita eskribau bat, itsasontziko karga-mugimendu guztiak erregistratzen zituena.

Galeoi batzuek aginte bikoitza zuten: itsas kapitaina, eta gerra kapitaina. Baina maila handiagokoa itsas kapitaina zen. Maisua zeuzkan ontziaren gobernaketa, hornikuntza eta mantenua. Zaindari bat eta despentsari bat ere bazeuden. Gainera, ontzi bakoitzean zirujau bat zegoen kapitainak izendatuta, eta kapilau bat kapitain nagusiak izendatuta. Arma-lantegia, marinel espezializatuek osatuta zegoen, barne, zurgina, istinkari, errementari, itsaspekari eta korneta bat zituen. Kondestable izeneko ofizial batek artilleriei agintzen zituzten.

Abiadura aldatu

Espainiako galeoia 7 korapiloetara irits zitekeen, 13 kilometro orduko baliokide.

Historia aldatu

Indiako lasterketa aldatu

Espainiar galeoiek, Indiako Flotaren bizkarrezurra izateko misio garrantzitsua izan zuten. Flota horrek Habanatik Sevillara urtero ekarritako merkantzia elikatzen zituen Espainiako koroaren diru-kutxak. Ingalaterrako, frantziako eta holandako kortsarioek irrikatutako harrapakina zen. Bere defentsarako, flota konboi batean antolatu zen, arrakasta handiarekin. Ontziteriak, Kanaria uharteetan egiten zuen eskala, Gomeran normalean, eta han egiten zuten ur-kolorea. Bidaiaren abiadura ontzi moteleen mendean zegoen. Beste aldetik, Dominika Uhartean edo Martinikan ere eskala egiten zuten. Batzuetan, Indietako misio espezifikoetarako Galiflota bat nabarmentzen zen.

Eboluzioa eta behin betiko eredua aldatu

Denboraren poderioz, galeoiaren funtzioak beste ontzi mota batzuek egiten zituzten. Ontzi mota hauek galeoiak baino espezializatuak dira. Zamaketa funtzioetan, nederlandar filibote edo flute bezalako ontziek ordeztu dute. Hauek apur bat armatutak daude baina merkeagoak eta eraginkorragoak dira. Beste itsasontzi txikiago batzuek, bergantinek, galeoi txikienak ordezkatu zituzten. Galeoia funtzio batzuetarako erabiltzen da Espainian gaur egun.

Galeoiak munduan aldatu

Munduan zehar, galeoi mota gehiago aurki ditzakegu, espainiarrak eta portugesa alde batera utzi. Mota honetako itsasontzien adibideak, veneziar galeoia, nederlandarra eta ingelesa dira.

 
Piratas del Caribe-ko "Andalucia" galeoia

Gaur egungo birsortzeak aldatu

Ez dago jatorrizko galeoirik . Hala ere, Vasaren kaskoa 1961ean berreskatatu izan zen. Ontzi hauei buruz dakigun guztia dokumentu historikoei esker izan da.

Beste aldetik, Punta Umbrían "Andalucía" galeoia eraiki zen 2010ean, 1993an San Juan Bataiatzailearen erreprodukzioa burutu zen eta 1986ko "Piratak" filmarako, irudimenezko diseinu bat eraiki zen.

Erreferentziak aldatu

https://es.wikipedia.org/wiki/Gale%C3%B3n[1]


  1. (Gaztelaniaz) Galeón. 2020-04-10 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).