La Dolce Vita
La Dolce Vita (euskaraz "Bizitza Goxoa") 1960ko Federico Fellini italiar zinema zuzendariaren filma bat da. 1960ko Canneseko Zinemaldian Urrezko Palma eta Jantzi-diseinu onenaren Oscar Saria irabazi zituen.
Argumentua aldatu
Filmak usadiozko ziorik gabea edota ezohiko atalez osatutako egitura duelarik, bertan Marcello Rubini (Marcello Mastroianni) kazetariari jazotako gertakizunak azaltzen dira, gizarte eta maitasun albisteen inguruan lan egiten duen kazetaria da, goi mailako erromatar gizarteko eta izar ospetsuen gau giroan buru belarri murgildua, haien inguruko albisteei buruz berri eman nahian, izar horien artean Sylvia (Anita Ekberg) emakumezko aktore ederra dagoelarik. Erromatar aberatsen festa eta parrandek Ama Birjinaren agerpenaren mirariarekin bat egiten dute, euren ezjakintasuna eta miraria trikimailu bat dela ohartu gabe, maila xume eta apaleko jende andana bat ustezko agerpenaren lekura Ama Birjinari mesedeak eskatzeko asmoz bertaratzen delarik.
Filma ezkorra oso, zinemaren historiako hainbat eszena ahaztezinez osatua dago, tartean Anita Ekberg suediar aktorea Fontana di Trevi iturrian bainatzen denekoa, gainera satira bat izateaz gain, garai hartako erromatar gizarteari gupidarik gabe eginiko kritika bat ere bada.
Bitxikeri gisa, gaur egun nazioartean eskrupulurik gabeko argazkilari pisuak aipatzeko aski hedatua dagoen paparazzi izendapena, filma honetan agertu eta Paparazzo abizena duen pertsonaiarengandik eratorria da, hau Marcelloren laguna eta argazkilari-kazetaria da.
Aktoreak aldatu
- Marcello Mastroianni: Marcello Rubini
- Anita Ekberg: Sylvia
- Anouk Aimée: Maddalena
- Yvonne Furneaux: Emma
- Magali Noël: Fanny
- Alain Cuny: Steiner
- Nadia Gray: Nadia
- Annibale Ninchi: Marcelloren aita
- Lex Barker: Robert¡
- Walter Santesso: Paparazzo
- Valeria Ciangottini: Paola
- Riccardo Garrone: Riccardo
- Ida Galli: hasiberria
- Audrey McDonald: Jane
- Polidor: pailazo
- Gloria Jones: Gloria
- Alain Dijon: Frankie Stout
- Enzo Cerusico: argazkilaria
- Nico: Nico
Kanpo estekak aldatu
- "Dolce Vita" filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)