Kerstin Anita Marianne Ekberg (Malmö, 1931ko irailaren 29a-Rocca di Papa, 2015eko urtarrilaren 11) suediar aktore eta modeloa izan zen. Federico Felliniren La Dolce Vita filmean Fontana di Trevin eszena bat egiteagatik ospetsu bilakatu zen.

Anita Ekberg

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnita Marianne Ekberg, Kerstin Anita Marianne Ekberg
JaiotzaMalmö1931ko irailaren 29a
Herrialdea Suedia
HeriotzaRocca di Papa2015eko urtarrilaren 11 (83 urte)
Hobiratze lekuaSkanör old cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: eritasuna
Familia
AitaGustav Fredrik Ekberg
Ezkontidea(k)Anthony Steel (en) Itzuli  (1956 -  1959)
Rik Van Nutter  (1963 -  1975)
Hezkuntza
HeziketaMalmö Borgarskola (en) Itzuli
Q89903266 Itzuli
Hizkuntzakingelesa
italiera
suediera
Jarduerak
Jarduerakaktorea, argazki-modeloa, zinema aktorea eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

IMDB: nm0001179 Allocine: 7547 Rottentomatoes: celebrity/anita_ekberg Allmovie: p21423 TCM: 56479
Find a Grave: 141175932 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Suediakoa zen baina 1960ko hamarkadatik bizi zen Italian. Suediako miss izan zen 19 urte zituenean eta tankera horretako lehiaketetara aurkeztu zen AEBetan. Arraskatarik ez zuen izan eta horregatik, zenbait filmetan parte hartzen hasi zen rol txikiak jokatuz. Bestalde, hainbat moda aldizkaritako lehen orrian ere agertu izan zen.

Baina Federico Fellinik Sylviaren rola eman zion eta 1960ko hamarkada hasierako Italian sekulako arraksta izan zuen. Horregatik, hango beste bi zinemagile ezagunekin ere lan egin zuen: Alberto Sordirekin Scusi, lei è favorevole o contrario?n (1966) eta Vittorio De Sicarekin Sette volte donnan (1967)[1].

Fellinik beste hiru lan egiteko ere deitu zion: Boccaccio '70 (1962), Clowns (1970) eta Ekbergen azken filma izan zen L'intervistarako (1987). Pertsona zakar eta zailaren ospea zuen, eta behin esan zuen berari esker egun zela famatu Fellini, «eta ez alderantziz»[1].

Filmografia hautatua aldatu

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anita Ekberg  

Erreferentziak aldatu

  1. a b Igor Susaeta, «Fontana di Trevira sartu zena», Berria, 2015-01-13