Kaukasoko bisontea (Bison bonasus caucasicus) Europako bisontearen azpiespezie bat izan zen. Kaukasoko mendietan bizi omen zen eta garai historikoetan bere banaketa eremuak 5.000 kilometro karratu hartzen zituen.

Kaukasoko bisonte
1898. urtean ehizatutako kaukasoko bisontea. E. Demidoffek egindako "Hunting Trips in The Caucasus" liburutik aterata.
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBison
EspezieaBison bonasus
Azpiespeziea Bison bonasus caucasicus
(Turkin et Satunin, 1904)

Ikusitako azken ale librea 1925. urtean izan zen, (1930. urtean ordea beste zenbait iturrien arabera), Kouban Ibaiaren haranean, Georgian; Soilik bost ale puroak geratzen ziren Askania Novan 1920. urtean; Lituaniako bisonteekin (Bison bonasus bonasus) nahastu zituzten 1946-51. urtean, eta 1966.en urterako 181 ale zeuden jada.

Habitat eta zabalpena aldatu

 
Europako bisonteen marrazkia. Kaukasoko bisontea,mendi eta basoen biztanlea zen.

Kaukasoko bisontea mendi eta basoko bisontea zen. Altuerari dagokionez, mendietan gora 2400 metroetaraino heltzen zen.

XVII. mendean Kaukasoko bisontea iparraldeko ingurune menditsuetan mantentzen zen. Pshish ibaitik mendebaldean, Terekibaira ekiladean eta Inguri ibaitik hegoaldean Kuban ibaira Iparraldean. Bisonte mota hau Georgian, Azerbaijan, eta egungo Errusiar Federazioko menpeko Adigesia, Karatxai-Txerkesia, Kabardino-Balkaria, Ipar Osetia, Ingushetia eta Txetxeniako errepubliken lurretan aurkitzen zen.

Ezaugarriak aldatu

Kaukasoko bisontea Lituaniako bisontea baino txikiagoa zen, eta gorputzera meheagoa zeukan. Buruhezur aurreko zapala, eta ilaje motz eta kiskurra zeukan. Isatsean erraskoaren antzekoa agertzen zuen. Kaukasoko bisontearen egokipen guztiak ingurune menditsuan bizitzeko omen ziren. Bisonte honen "bizarraren" ileak 25 zentimetro baino motzagoak ziren.

Espeziearen galera aldatu

Kaukasoko bisontea Errusiako Tsarrek eskaintzen zioten babesari esker iraun zuen azken mendetan, baina 1917ko urriko iraultzaren ondorioz, artzainek, seguraski tsarren zein errusiarren aurkako mendeko gosearen eraginez, bisonteak neurririk gabe ehizatu zituzten. Haren ondorioz 1921. urterako 50 ale inguru besterik ez zen geratzen. 1923.urtean 15 eta 25 bisonte artean irauten zuten, eta nahiz eta Sobietar agintariek Kaubango babesgunea sortu zuten Kausakoko bisontea babesteko. Hala ere Kaukasoko azken bisonte basatia 1925. urtean tiroz akabatu zuten.

Bisontea berriro libre Kaukasoan aldatu

1946. eta 1951. urteren artean Sobietar Gobernuak 17 Lituaniako Bisonte erosi zizkioten Poloniako gobernuari, espeziea Kaukasoan berreskuratzeko asmoz. 1950. urtean, Poloniako gobernuaren baimenarekin Białowieża basoan 11 bisonte poloniar eta Kaukasoko azken bisontearen ondorengoa zen alea askatu zituzten elkarrekin. Animali honen izena, jakina, "Kaukasus" zen. Horregatik, nahiz eta azpiespezie hau galdu, esaten omen da bere geneak egungo Europako bisontearen baitan mantentzen direla.

 
Kaukasoko azken bisonteen lerroko bisonte hibrido bat Poznań Zoologikoan

1966. en urtean 250 abere zeuden Sobietar Batasunean.


Bison bonasus montanus, azpiespezie berri bat? aldatu

Harez gain, beste 500 bisonte daude Teberdako babesgunean zein Kaukasoko Parke Nazionalean. Azken hauek Amerikako bisonteren, Kaukasoko bisontearen eta Lituaniako bisontearen arteko nahasketaren ondorengoak. 1960.en urtean askatu zituzten bisonte hauek. 2000. urtean zenbait adituek bisonte hauek bisonte hau azpiespezie berritzat jo zuten eta Bison bonasus montanus izena eman zioten. Hala ere aditu guztiak ez datoz bat bisonte azpiespezie berri honen ezaguerarekin.

Beraz, agintari errusiarrek Kaukason berriro askatutako bisonteak, Amerikako bisonte eta Europako bisonteen arteko nahasketa dira gehien bat eta Kaukasoko bisonte eta Lituaniako bisontearen arteko nahasketa kopuru txikiagoan. Populazioak, dena den, haien artean banatuta daude eta biak ondo moldatu dira garai bateko hango bisonteen bizilekuetan.

Banaketa historikoa aldatu

 
Disekatutako Kaukasoko bisontea. Errusiako Zientzien Akademiako Museoa.

XVII. mendean Kaukasoko bisontea Kaukasoko ipar aldeko mendietan bizi omen zen, Pshish ibaitik mendebaldean Terek ibaiaraino ekialdean, eta Inguri ibatik hegoaldean Kuban ibaiaraino iparrean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu