Karatxai-Txerkesia (errusieraz: Карача́ево-Черке́ссияtranslit.: Karatxaievo-Txerkessia) edo Karatxai-Txerkesiako Errepublika[1] (errusieraz: Карача́ево-Черке́сская Респу́бликаtranslit.: Karatxaievo-Txerkesskaia Respublika; karatxaiera-balkareraz: Къарачай-Черкес Республика; txerkeseraz: Къэрэшей-Шэрджэс Республикэ) Errusiako subjektu federal bat da, errepublika bat zehazki, Iparraldeko Kaukason kokaturik dagoena. 14.100 km²ko eremua du eta 2010ean 477.859 biztanle zituen[2]. Hiriburua Txerkessk da.

Karatxai-Txerkesia
 Errusia
Ereserkia
National Anthem of Karachay-Cherkessia (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
ISO 3166-2RU-KC
HiriburuaTxerkessk
Karatxai-Txerkesiako lehedakariaRashid Temrezov (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak43°55′N 41°47′E / 43.92°N 41.78°E / 43.92; 41.78
Azalera14.100 km²
MugakideakKabardino-Balkaria, Stavropol kraia, Krasnodar kraia, Abkhazia eta Samegrelo-Zemo Svaneti
Demografia
Biztanleria465.357 (2021eko urtarrilaren 1a)
−171 (2020)
Dentsitatea33 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaerrusiera, nogaiera, Karatxaiera-balkarera, Kabardera eta abazera
Ordu eremuaMoskuko Ordua, UTC+03:00 eta Europa/Mosku
Matrikula09
kchr.info

Karatxaiak eta txerkesak bi herri musulman desberdin dira. Etnia eta kulturaren aldetik, txerkesak, Adigeako adigeak eta Kabardino-Balkariako kabardak herri bera dira. Karatxaiak, berriz, Kabardino-Balkariako balkarrren etnia berekoak dira.

Geografia aldatu

 

Karatxai-Txerkesia Kaukaso mendilerroaren iparraldeko isurialdean dago, Elbrus mendiaren ipar-mendebaldean. Mendebalde eta ipar-mendebaldean Krasnodar kraiarekin du muga, iparralde eta ipar-ekialdean Stavropol kraiarekin, ekialdean Kabardino-Balkariarekin eta hegoaldean Georgia eta Abkhaziarekin.

Errepublikaren hegoaldea oso menditsua da, Kaukaso Handiko gailur, haitzarte eta ibarrek zeharkatua. Hemen dute iturburua Kuban, Zelentxuk eta Teberda ibaiek. Mendirik garaiena, Karatxai-Txerkesia eta Abkhaziaren arteko muga dagoen Dombai-Ulgen (4.046 m) da[3]. Iparraldea, berriz, zelaia da.

Hiri nagusiak Txerkessk, hiriburua, Karatxaievsk, Teberda eta Ust-Dzhegutinski dira[4].

Historia aldatu

Karatxai eta Txerkesia lurralde autonomoak 1922an sortu ziren. 1926an bi lurraldeak batu egin ziren. Bigarren Mundu Gerraren ondoan karatxai biztanleak Asiako erdialdera eraman zituzten, alemaniar naziei lagundu zietelakoan. 1957 inguruan biztanle horiek berriro itzuli ziren jatorrizko lurraldera[5].

Demografia aldatu

2010ean Karatxai-Txerkesiak 477.859 biztanle zituen[2]. Karatxaiak biztanleriaren %41 ziren, errusiarrak %31,6 eta txerkesak %11,9. Erlijio nagusia islama da.

Talde
etnikoa
1926ko errolda1 1939ko errolda 1959ko errolda 1970ko errolda 1979ko errolda 1989ko errolda 2002ko errolda 2010ko errolda
Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua % Kopurua %
Karatxaiak 53.175 %31,3 70.932 %29,2 67.830 %24,4 97.104 %28,2 109.196 %29,7 129.449 %31,2 169.198 %38,5 194.324 %41,0
Txerkesak 16.1862 %9,5 17.667 %7,3 24.145 %8,7 31.190 %9,0 34.430 %9,4 40.241 %9,7 49.591 %11,3 56.466 %11,9
Abazak 13.731 %8,1 14.138 %5,8 18.159 %6,5 22.896 %6,6 24.245 %6,6 27.475 %6,6 32.346 %7,4 36.919 %7,8
Errusiarrak 40.072 %23,6 118.785 %48,8 141.843 %51,0 162.442 %47,1 165.451 %45,1 175.931 %42,4 147.878 %33,6 150.025 %31,6
Nogaiak 6.263 %3,7 6.869 %2,8 8.903 %3,2 11.062 %3,2 11.872 %3,2 12.993 %3,1 14.873 %3,4 15.654 %3,3
Ukrainarrak 32.518 %19,1 4.104 %1,7 4.011 %1,4 4.819 %1,4 4.555 %1,2 6.308 %1,5 3.331 %0,8 1.990 %0,4
Besteak 8.082 %4,8 10.703 %4,4 13.068 %4,7 15.138 %4,4 17.362 %4,7 22.573 %5,4 22.253 %5,1 18.892 %4,0
1 1926ko erroldako datuak gaur egungo lurraldeari dagozkio, orduan Txerkesia eta Karatxai lurralde autonomoak eta inguruko gune batzuk hartzen zituena. Azken hauetan, batez ere, errusiarrak eta ukrainarrak bizi ziren.[6]

2 13.496 kabard and 2.690 txerkes.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.