Karfentanilo

konposatu kimiko

Karfentaniloa morfinaren μ hartzaileen opioide agonista hutsa da. Albaitaritzan dardo lasaigarrien bidez animalia handiak, hala nola elefanteak eta hartzak, anestesiatzeko erabiltzen dute. Gizakietan ere erabili izan da, opioide hartzaileen irudi medikoetarako, baita injekzio, intsuflazio edo inhalazio bidez kontsumituriko legez kanpoko droga gisa ere. Karfentaniloari lotutako heriotzak izan dira.[1][2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Karfentanilo
Formula kimikoaC24H30N2O3
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
KonposizioaNitrogeno, oxigeno eta karbono
Motakonposatu heterozikliko
Masa molekularra394,225643 Da
Erabilera
Rolaopioide
Identifikatzaileak
InChlKeyYDSDEBIZUNNPOB-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia59708-52-0
ChemSpider55986
PubChem62156
Reaxys456976
Gmelin61084
ChEMBLCHEMBL290429
ECHA100.352.183
MeSHC017114
UNIILA9DTA2L8F
KEGGD07620

Karfentaniloak gizakiengan dituen ondorioak eta albo-ondorioak beste opioide batzuenen antzekoak dira, eta honako hauek hartzen dituzte barnean: euforia, erlaxazioa, mina arintzea, begi-niniak hertsatzea, logura, sedazioa, bihotz-maiztasuna gutxitzea, arteria-presio baxua, gorputz-tenperatura jaistea, kontzientzia galtzea eta arnasketa kentzea. Karfentaniloaren efektuak, gaindosia barne, naloxona eta naltrexona opioideen antagonistak erabiliz itzul daitezke, nahiz eta ohi baino dosi gehiago edo altuagoak behar izan daitezkeen beste opioide batzuekin alderatuta.[1][2][3]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Zawilska, Jolanta B.; Kuczyńska, Katarzyna; Kosmal, Wiktoria; Markiewicz, Katarzyna; Adamowicz, Piotr. (2021eko martxoa). «Carfentanil - from an animal anesthetic to a deadly illicit drug» Forensic Science International 320: 110715.  doi:10.1016/j.forsciint.2021.110715. ISSN 1872-6283. PMID 33581655..
  2. a b Misailidi, Nektaria; Papoutsis, Ioannis; Nikolaou, Panagiota; Dona, Artemisia; Spiliopoulou, Chara; Athanaselis, Sotiris. (2017). «Fentanyls continue to replace heroin in the drug arena: the cases of ocfentanil and carfentanil» Forensic Toxicology 36 (1): 12–32.  doi:10.1007/s11419-017-0379-4. ISSN 1860-8965. PMID 29367860. PMC 5754389..
  3. (Ingelesez) «Report on the risk assessment of methyl1-(2-phenylethyl)-4-[phenyl(propanoyl)aminopiperidine-4-carboxylate in the framework of the Council Decision on new psychoactive substances»] European Monitoring Centre for Drugs and Drug Addiction.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.