Medikuntza gaixotasunak ezagutu, hauen prebentzioa kudeatu eta pertsonak sendatzea helburu duen praxi[1] eta zientziari[2] deritzo. Medikuntzak hainbat jardute hartzen ditu barne, osasuna mantentzeko asmoarekin eritasunak zainduz eta sendatuz.[3] Medikuntza garaikideak zientzia eta ikerkuntza biomedikoak, genetika eta teknologia medikoa erabiltzen ditu lesioak eta eritasunak diagnostikatu, tratatu eta saihesteko; sendagaiez eta kirurgiaz baliatzen da, eta baita terapiaz ere,[4] hala nola psikoterapia, oholtxoak, osasun-produktuak eta erradioterapia.

"The Doctor", Luke Fildes-en margolana (1891).

Medikuak dira jardunbide honetan dabiltzanak.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Medikuntzaren historiaren kronologia»
  • Mesopotamian jakituria farmakologiko zabala eta Egipton momifikatzeko teknika aurreratuak ezagutzen zituzten eta Tell-Amarnan aurkituriko papiroetan ikus daitekeen bezala Antzinako Egipto anatomia eta gaixotasunen prebentziori buruzko ezagupen zabalak zituzten. Egipton sortu ziren lehen mediku eskolak eta bertan hasi zen medikuntza sineskerietatik aldentzen. Greziar eta Erromatar medikuak Egiptoarren medikuntzan oinarritu ziren beren idatziak egiteko.
  • Txinako medikuntza ying eta yang printzipioetan oinarritzen zen; akupuntura, fitoterapia, eta abarren bidezko medikuntza naturala eta prebentzioa sustatu zituen.
  • Grezian Hipokrates nabarmendu zen; bere metodoak erromatarren garaia arte iraun zuen, eta Galenok jarraibidea eman zion arrazoiketa klinikoa eta diagnosiaren metodikotasuna bultzatuz.
  • Erdi Aroan Greziako doktrinak berreskuratu ziren medikuntza arabiarraren bitartez; eduki zientifikoari zegokionez, Elizak bere kontrolpean hartu zuen.
  • XX. mendearen lehen erdiaren ezaugarri nagusia fisika, kimika eta biologiaren teknika eta metodoak gero eta gehiago erabiltzea izan zen; ondorioz, batetik ikerketa-, diagnosi- eta tratamendu-bideak ugaritu ziren, eta, bestetik, espezialitate bakoitza bere esparrua mugatuz joan zen.

Biografia interesgarriak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Historiako medikuen zerrenda»

Klasikoen artean Galeno eta Hipokrates ezinbestekoak ditugu, antzinako garaietatik medikuntza landu zutenak eta gaur egun ere erreferentziazkoak direnak oinarrizko kontzeptu batzuetan.

Aro modernoan, aldiz, aipagarriak dira Alexander Fleming, Sigmund Freud, Robert Koch, Severo Ochoa, Louis Pasteur eta Ramón y Cajal.

Espezialitate mediko-kirurgikoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Espezialitate mediko»

Espezialitate medikoak hiru multzotan banatu ditzakegu: Medikoak beraiek, Kirurgikoak eta Osagarriak.

Lehenengoak, barne medikuntzak barne hartzen zituen hasiera batean, baina denborarekin banantzen joan dira, besteak beste endokrinologia, hematologia, kardiologia, nefrologia, pneumologia eta neurologia.

Kirurgikoen artean, kirurgia orokorra, obstetrizia, oftalmologia, otorrinolaringologia eta traumatologia ditugu, beste batzuen artean.

Espezialitate osagarriak diagnostikoaren bidean laguntzen dutenak daude, anatomia patologikoa, erradiologia eta mikrobiologia. Halaber, beste motatakoak ere baditugu, medikuntzaren historia, medikuntza legala eta Medikuntza prebentiboa, tartean.

Hiztegi medikoa aldatu

B

D

E

G

L

M

P

S

T

Z

Osasun Erakundeak aldatu

Euskal Herrian aldatu

Munduan aldatu

Ikasketak aldatu

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Medikuntza ikasketak egiteko aukera dago Leioa, Gasteiz eta Donostiako campusetan, bai eta Nafarroako Unibertsitatean (pribatua) ere.

XVI. mendetik 1901. urtean itxi zuten arte, Oñatiko Unibertsitatean eskaintza hauxe egon zen.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Saunders, John. (2000-06-01). «The practice of clinical medicine as an art and as a science» Medical Humanities 26 (1): 18–22.  doi:10.1136/mh.26.1.18. ISSN 1468-215X. PMID 12484313. (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  2. (Ingelesez) Firth, John. (2020). «Science in medicine: when, how, and what» Oxford Textbook of Medicine. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-874669-0..
  3. «Medikuntza» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).
  4. (Ingelesez) «Medicine Definition & Meaning» Dictionary.com 2022-06-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-11).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu