Kansai eskualdea (japonieraz: 関西地方 Kansai-chihō?) edo Kinki eskualdea (japonieraz: 近畿地方 Kinki-chihō?) Japoniako Honshu uharteko erdi-hegoaldeko eskualdea. "Kansai" eta "Kinki" izenak, historikoki esanahi desberdina izan badute ere, gaur egun sinonimotzat har daitezke. Osaka, Kobe eta Kyotok osatzen duten Keihanshingo metropoli eremua Japoniako bigarren populatuena da Tokioko inguruaren ondoren. 2010ean, Japoniako Estatistika Bulegoaren arabera, 22.757.897 pertsona bizi ziren eskualdean.

Kansai eskualdea
 Japonia
Administrazioa
Estatu burujabe Japonia
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak35°N 135°E / 35°N 135°E / 35; 135
Azalera27.335,11 km²
MugakideakChūbu, Chūgoku eskualdea, Tōkai region (en) Itzuli, Hokuriku eskualdea, Shikoku Region (en) Itzuli, San'yō region (en) Itzuli, San'in region (en) Itzuli, Setouchi region (en) Itzuli eta Chūgoku–Shikoku region (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria22.757.897 (2010eko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea832,55 bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00

Geografia aldatu

Kansai eskualdea Japoniako kulturaren eta historiaren gune nagusia da. Eskualdearen muina Osakak eta Kyotok osatzen dute, Kinki lautadan; handik, eskualdea estutu egiten da mendebalderantz Setoko Barne Itsasoaren alderantz, Himeji eta Kobe aldera. Iparraldean, Japoniako itsasoak mugatzen du eskualdea; hegoaldean, Kii penintsula eta Ozeano Barea ditu mugakide, eta ekialdean Ibuki mendiak eta Ise badia. Lau parke nazional ditu, osorik edo partez, eta Unescok Gizateriaren Ondare izendatutako bost gune.

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Banaketa administratiboa aldatu

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Prefetura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
Mie 1.855.177 5.777 Tsu 298.980
Nara 1.396.849 3.691 Nara 368.636
Wakayama 989.983 4.725 Wakayama 369.088
Kyoto 2.633.428 4.613 Kyoto 1.470.129
Osaka 8.864.228 1.899 Osaka 2.666.371
Hyōgo 5.582.978 8.396 Kobe 1.545.410
Shiga 1.402.132 4.017 Ōtsu 341.684

Batzuetan, Fukui, Tokushima eta Tottori prefeturak ere Kansai eskualdekotzat jo ohi dira.

Kansai eskualdeak 27.335,11 km²-ko azalera du, eta 830 bizt./km²-ko dentsitatea.

Hiriak aldatu

Kantō eskualdeko hiri handienak honako hauek dira

  1. Osaka (2.666.371 biztanle).
  2. Kobe (1.545.410 bizt.)
  3. Kyoto (1.473.746 bizt.)
  4. Sakai (842,760 bizt.)
  5. Himeji (535.945 bizt.)
  6. Higashiōsaka (509.230 bizt.)
  7. Nishinomiya (483.598 bizt.)

Hiri guzti hauek eta gehiago Keihanshingo metropoli eremuaren parte dira. Metropoli eremuak guztira 11,170 km²-tan 18.643.915 biztanle biltzen ditu. Honek Japoniako populazioaren %15a osatzen du.

Ondasun nabarmenak aldatu

Gizateriaren Ondarea aldatu

Gaztelu eta jauregiak aldatu

Tenplu eta santutegiak aldatu

Museoak aldatu

Dorreak aldatu

Natura aldatu

Azpiegiturak aldatu

Kanpo estekak aldatu