Chūbu eskualdea (japonieraz: 中部地方 Chūbu-chihō?) Japoniako eta Honshū uharteko erdialdean dagoen eskualdea da. Lau azpieskualdeetan (Hokuriku, Kōshin'etsu, Shin'etsu eta Tōkai) eta 9 prefekturetan (Aichi, Fukui, Gifu, Ishikawa, Nagano, Niigata, Shizuoka, Toyama eta Yamanashi) banatuta dago.

Chūbu
中部地方
Chūbu-chihō
 Japonia
Administrazioa
Estatua Japonia
HiriburuaNagoia
Geografia
Koordenatuak35°53′00″N 137°57′00″E / 35.883333°N 137.95°E / 35.883333; 137.95
Azalera72,572,34 km²
MugakideakKantō eskualdea, Kansai eskualdea eta Tōhoku eskualdea
Demografia
Biztanleria21.715.822 (2010eko urriaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²
Ordu eremuaUTC+09:00

Fuji mendia eta Shirakawa-gō eta Gokayama herri historikoak dira UNESCOk Chūbu eskualdean Gizateriaren Ondare izendatu dituen bi eremuak.

Geografia aldatu

Honshu uhartearen ekialdea hartzen du, Kansai eskualdea dauka mendebaldean, Kantō eskualdea ekialdean eta Tōhoku eskualdea iparraldean.

Lau azpieskulade aurkitzen dira Chūbun:

  • Tōkai: Ozeano Barearen ertzean dagoen eremua da. Edo Aroan oso garrantzitsua izan zen, izan ere Edo (Tokio) eta Kyotoren arteko Tōkaidō errepidea bertatik igaritzen baitzen. Mendien eta kostaldearen artean lautada alubial ugari aurkitzen dira.
  • Chūkyō: Nagoia hiriaren ingurua hartzen du Chūkyōko metropoli eremuak. Japoniako hirugarren metropoli eremua da, ekonomikoki oso indartsua.
  • Kōshin'etsu: Mendi garaien eremua da, "Japoniako teilatua" eizena eman izan zaio. Japoniako Alpeen lurraldea da. XX mendearen erdialderarte zetaren ekoizpenean oinarritu zen ekonomia.
  • Hokuriku: Japoniako itsasoaren ertzeko kostaldea da. Elurra erruz egiten du eta malda handiko ibai ugariak argi indarra lortzeko erabiltzen dira. Kokapenari esker Errusia, Korea eta Txinarekin harreman komertzialak dituzten itsas-portu garrantzitsuak ditu.

Prefekturak aldatu

Banaketa administratiboa aldatu

Prefetura hauek osatzen dute eskualdea:

Prefetura Populazioa Azalera (km²) Hiriburua Populazioa
  Aichi 7.408.640 5.164,57 Nagoia 2.272.075
  Fukui 795.437 4.188,99 Fukui 265.405
  Gifu 2.074.158 10.621,17 Gifu 412.895
  Ishikawa 1.168.929 4.185,22 Kanazawa 462.478
  Nagano 2.148.425 13.585,22 Nagano 387.146
  Niigata 2.371.574 12.582,47 Niigata 804.193
  Shizuoka 3.774.471 7.779,63 Shizuoka 723.317
  Toyama 1.104.239 4.247,22 Toyama 417.324
  Yamanashi 845.022 4.465,38 Kōfu 197.540

Ondasun nabarmenak aldatu

Gizateriaren Ondarea aldatu

Gaztelu eta jauregiak aldatu

Tenplu eta santutegiak aldatu

Museoak aldatu

Dorreak aldatu

Natura aldatu

Kanpo estekak aldatu