Mie (prefektura)

Mie (prefetura)» orritik birbideratua)

Mie prefetura (japonieraz: 三重県 Mie-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Tsu da baina hiri handiena Yokkaichi.

Mie prefetura
三重県
 Japonia
Ereserkia
Mie Kenminka (en) Itzuli
Administrazioa
Estatua Japonia
ISO 3166-2JP-24
HiriburuaTsu (Mie)
governor of Mie Prefecture (en) ItzuliEikei Suzuki (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak34°43′49″N 136°30′31″E / 34.73025°N 136.50867°E / 34.73025; 136.50867
Azalera5,777,19 km²
MugakideakAichi, Gifu, Shiga, Kyoto, Nara eta Wakayama
Punturik altuenaMount Ōdaigahara (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.768.632 (2020ko irailaren 1a)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Dentsitatea321 bizt/km²
Informazio gehigarria
EskualdeaKansai
UharteaHonshu
Ordu eremuaUTC+09:00 eta Japan Standard Time (en) Itzuli
pref.mie.lg.jp

Historia aldatu

Meiji berrezarkuntza arte, Mie prefeturako lurraldea Ise, Shima, Iga eta Kii probintziek osatzen zuten.

1959an, Ise-wan tifoiak, Japoniako historian izan den handienak, jo zuen lurraldea. Uztak suntsitu, itsasotik babesteko hesiak txikitu, eta bide eta trenbideak hondatu zituen. Jende asko hil zen, edo zauritu, eta beste askok etxea galdu zuten.

Geografia aldatu

Mie prefeturak Kii penintsularen ekialdea osatzen du, eta Aichi, Gifu, Shiga, Kyoto, Nara eta Wakayama prefeturek inguratua dago.

 
Mie prefeturako mapa

Prefetura 107 km luze da iparraldetik hegoaldera, eta 80 km luze ekialdetik mendebaldera. Bost gune geografiko ditu. Ipar-mendebaldean Suzuka mendiak daude; Ise badiaren kostan, Ise lautada dago, eta bertan bizi dira prefeturako biztanle gehienak. Ise lautadatik hegoaldera Shima penintsula dago. Mendebaldeko erdialdean Nara inguratuz, Iga arroa dago, eta Mieko erdialdetik hegoaldeko mugaraino Nunobiki mendi-eskualdea dago.

1.094,9 km-ko kostaldea du, eta lurraldearen % 64,8 basoak estalita dago. Lurraldearen % 35 natura-parke gisa babestuta dago, hala nola Ise-Shima and Yoshino-Kumano parke nazionalak.

Banaketa administratiboa aldatu

Hiriak aldatu

  • Hiri handienak:
  1. Yokkaichi (306.584 biztanle)
  2. Tsu (hiriburua, 289.215 bizt.)
  3. Suzuka (197.437 bizt.)
  4. Matsusaka (169.571 bizt.)
  5. Kuwana (140.816 bizt.)
  6. Ise (133.547 bizt.)
  • Hiri guztiak:

Herriak barrutika sailkatuta aldatu

Tōin
Kihoku
Kisosaki
Asahi
Kawagoe
Komono
Kihō
Mihama
Meiwa
Ōdai
Taki
Minamiise
Taiki
Tamaki
Watarai

Ondasun nabarmenak aldatu

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu