Giraffa tippelskirchi

Giraffa camelopardalis tippelskirchi» orritik birbideratua)

Giraffa tippelskirchi , Masai jirafa edo Kilimanjaroko jirafa espezie guztietatik handiena da. Jirafa hau erraz bereiz daiteke bere tamaina ikaragarriagatik eta baita bere orban horzdunengatik ere. Lehenago, Giraffa camelopardalis barruan sailkatzen zen, azpiespezie gisa, baina 2016an espezie mailara igo zen[1][2].

Giraffa tippelskirchi
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaGiraffidae
GeneroaGiraffa
Espeziea Giraffa tippelskirchi
Matschie, 1898
Banaketa mapa

Hedapena

aldatu

Antzinean, jirafa hau Afrika osoan zehar barreiatuta zegoen, gaur egun berriz, bere habitataren suntsipenaren ondorioz, Kenya eta Tanzanian soilik bizi da.

Erditzea

aldatu

Emeak lau urtekin erditzeko adina lortzen dute eta prozesu hori zutik egiten dute (beraz, jaio berri den kumea garaiera garrantzitsu batetik jausten da). Jira azpiespezie honetako kumeen 50-75% lehoien eta hienen ehizapean hilik suertatzen dira. Jirafa amak, kumea jada hilik egon arren, kumea babesten jarraitzen du harrapariei ostikadak emanez. Jakin beharra dago, jirafa mota honen ostidada batek lehoi arra hiltzeko indar heina duela, garezura eta bizkarrezurra puskatzeko indar heina.

Ezaugarriak

aldatu

Jirafa hau, azpiespezie guztietan handiena eta pisutsuena da.

Jirafa honen lepoa 7 ornoz osatuta dago. Animalia hauek ez daukate ilerik buruan, baina bi sexuek 2-5 adar bitartean izan ditzakete buruaren aurrealdean, adar horiek guztiak larruaz estalita daudelarik.

Ar menderatzaileen larruaren orbanak beste menpeko arrena baino ilunagoak izan ohi dira. Ar helduak 5,5 metroko garaiera hartzen dute - aztertutako alerik garaiena 5,87 m garai zen eta 2.000 kilo pisatzen zituen-, azpiespezie honetako ar arrunten pisurik ohikoena 1.300 kilo ingurukoa da, sarritan 1.600 kilotara iristen direlarik ar menderatzaileak. Hankak 2 metro luze ingurukoak dira eta bihotzak 12 kilo pisatzen ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fennessy, Julian; Bidon, Tobias; Reuss, Friederike; Kumar, Vikas; Elkan, Paul; Nilsson, Maria A.; Vamberger, Melita; Fritz, Uwe et al.. (2016-09). «Multi-locus Analyses Reveal Four Giraffe Species Instead of One» Current Biology 26 (18): 2543–2549.  doi:10.1016/j.cub.2016.07.036. ISSN 0960-9822. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).
  2. Brown, David M.; Brenneman, Rick A.; Koepfli, Klaus-Peter; Pollinger, John P.; Milá, Borja; Georgiadis, Nicholas J.; Louis, Edward E.; Grether, Gregory F. et al.. (2007-12-21). «Extensive population genetic structure in the giraffe» BMC Biology 5 (1): 57.  doi:10.1186/1741-7007-5-57. ISSN 1741-7007. PMID 18154651. PMC PMC2254591. (Noiz kontsultatua: 2020-12-27).

Kanpo estekak

aldatu