Kilimanjaro[1] mendia izen bereko parke nazionalean kokatzen da, Tanzanian 5.895 metroko altuera du eta Afrikako gailurrik altuena eta munduko sumendirik altuenetako bat da.

Kilimanjaro
Datu orokorrak
Mendirik altuenaKibo
Garaiera5.895 m
Prominentzia5.885 m
Motamendigune, turismo-atrakzioa eta dormant volcano (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak3°04′00″S 37°21′33″E / 3.0667°S 37.3592°E / -3.0667; 37.3592
Honen parte daRift Haran Handia
Zazpi Gailurrak
Volcanic Seven Summits (en) Itzuli
Highest mountain peaks of Africa (en) Itzuli
ultra-prominent peak (en) Itzuli
Seven Third Summits (en) Itzuli
MendikateaEast African mountains (en) Itzuli
Herrialdea Tanzania
Tanzaniako eskualdeKilimanjaro Region
Babestutako-eremuaKilimanjaro Parke Nazionala
Leku geografikoaRift Haran Handia
Geologia
Material nagusiaRiolita
GaraiaPliozeno

Hiru krater dituen estratu-sumendia da eta elur iraunkorrak ditu, bere gailurrean dagoen glaziarraren ondorioz. Azken urteotan kezka handia sortu du glaziarraren lodierak eta hedadurak jasan duen murrizketak, klima-aldaketa dela eta.

Geografia aldatu

Rift haranaren ekialdeko ertzean egoteagatik, Kilimanjaro mendia,Pleistozeno garaian aktibitate handia izan zuena, ez dago afrikar lautadan guztiz isolatua, ekialdetik hego-ekialdera hedatzen den ardatz batean kokatutako beste hiru kono bolkanikoz inguratua baizik. Hauetariko zaharrena mendebaldean dagoen Shira (3962 m) da, Mawenzi (5149 m) ekialdean dago eta bien tartean, Kibo, berriena, oraindik aktibitatea duena, fumarola moduan. Mawenzi eta Kibo artean 3600 ha inguruko lautada bat dago, "aulkia" izenez ezagutua (the Saddle, ingelesez). Afrikako altuerako tundra eskualderik handiena da.

Izena aldatu

 
Mendiaren satelite bidezko argazkia

Izena enigma bat da oraindik. Swahilierazko kilima (mendixka) eta njaro (hotzaren deabrua) hitzetatik etor daiteke, baita njaros (karabanak) esamoldetik ere, Zanzibarreko arabiarren esklabu konboien aipuz. Izan ere, hauek garai batean Kilimanjaro inguruan geldialdia egiteko ohitura zuten. Beste batzuen ustez njare (ur iturria) hitza dago jatorrian. Masaiek Ngage Ngai (jainkoaren egoitza) deitzen dute.

Chagga-ek ez diote inoiz izenik eman mendi honi.[2] Sumendi zuri handia bakarrik bereizten dute, Kibo (itxaropena) izenez, zorionaren eta betikotasunaren ikurra da, ekialdean dagoen Mawenzi (5149 m) gailur beltza gaitzarekin lotzen duten bitartean. Mendebaldean dagoen Shira gailurrak 3962 metro besterik ez ditu. Gailur nagusia, Kibo, 2500 metroko diametroko galdara da.

Historia aldatu

XIX. mendearen aurretik, kronika bitxi batzuek —hala nola Ptolomeo egiptoar geografoarenak— esaten digute Afrikaren hegoaldean "mendi zuri" bat dagoela. 1845ean, William Cooley britainiar geografoak esaten digu Afrika Ekialdeko mendirik ezagunena, Kilimanjara, arroka gorriz estalita dagoela.

1848ko maiatzean, misiolari batek, Joseph Rebmannek, chagga lurraldea aztertzen du, eta mendira gerturatzen da: «Goizeko 10ak aldera, mendi handi baten gailurrean zerbait zuria ikusi nuen eta lainoak zirela uste izan nuen, baina nire gidariak hotza zela esan zidan, orduan ezagutu nuen atsegin handiz europarrok elur izenez ezagutzen dugun adiskide zaharra».

Aurkikuntza hura, 1849ko apirilean Church Missionary Intelligencer-en kontatua, Londresen eztabaidatu zen.

Gaur egungo Kilimanjaro aldatu

 
Kilimanjaroko glaziarra.

Kilimanjaroa Kilimanjaro National Park deritzonak babestua dago.

Gailurreko glaziarrak urtzen ari dira eta 1900ean 12 km² bazituzten ere, gaur egun ez dituzte 2 km² besterik estaltzen. Erritmo honekin jarraituz gero 2020 ingururako desagertuko dira. Berotze globala ez da aski fenomeno hau azaltzeko, baliteke arrazoietako bat aktibitate bolkanikoaren berraktibazio motela izatea, fumarolen bidez ikus daitekeena.

Igoera teknikoki erraza da, baina luzea eta nekeza, hotzaren eta altueraren ondorioz. Biderik arruntena Marangu izenekoa da. Honez gain, Machame, Mweka eta Shira bideak ere badaude. Urtero 20.000 pertsona inguru saiatzen da gailurrera iristen. Kopuru hau Tanzaniako agintariek kontrolatzen dute. Parkean sartzeko 500$ inguru ordaindu behar da.

Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 167. araua: Saharaz hegoaldeko Afrikako toponimia. .
  2. (Ingelesez) How was Kilimanjaro Mountain Named?. Kilimanjaro (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).


Kanpo estekak aldatu