Masai herria[2][3] talde etniko nilotikoa da, Kenyan eta Tanzaniako iparraldean bizi dena. Ohitura eta jantzi bereziak dituztenez, eta ekialdeko Afrikako parke nazionaletatik gertu bizi direnez, Afrikako etnia ezagunenetako bat da.[4] Maa hizkuntzan hitz egiten dute;[4] nilo-saharar familiako mintzaira da, dinkera eta nuerera hizkuntzen ahaidea. Horrezaz gainera, masaiek Kenyako eta Tanzaniako hizkuntza ofizialak ikasi ohi dituzte: swahilia eta ingelesa. 1,5 milioi lagun inguru dira gaur egun,[1] baina zaila da haien kopurua zehazki zenbatzea, erdi nomadak baitira. Nekazaritzatik eta abeltzaintzatik bizi dira. Beren tradizio eta sinismenak dituzten arren, kristautasuna praktikatzen dute gaur egun masai askok.

Masai

Masai gazteak
Biztanleak guztira
1.512.000[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Kenya: 1.131.000
 Tanzania: 381.000
Hizkuntza
Maa
Erlijioa
Kristautasuna, Afrikako erlijio tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Beste etnia nilotikoak

Erreferentziak aldatu

  1. a b Maasai. joshuaproject.net (Noiz kontsultatua: 2019-09-1).
  2. Euskaltzaindia. 190. araua: Munduko herriak eta etniak. euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-09-1).
  3. «Estilo Liburua» Berria.
  4. a b Fincke, Jens Maasai: Introduction, bluegecko.org

Kanpo estekak aldatu