Elionor Malich Salvador

Emakume errepublikano fusilatua

Elionor Malich Salvador, La Roja goitizenez ezaguna (El Molar, Priorat, 188? - Bartzelona, 1939ko abuztuaren 8a) Bartzelonako Les Corts emakumeen kartzelako emakume errepublikanoetakoa izan zen, errepresio frankistaren biktima eta Botako zelaian fusilatua.[1][2]

Elionor Malich Salvador
Bizitza
JaiotzaEl Molar, ezezaguna
Herrialdea Katalunia
HeriotzaSant Adrià de Besòs1939ko abuztuaren 8a ( urte)
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak

Bizitza aldatu

Maria eta Vicens izan ziren Leonor-en gurasoak, Molarren jaio zen, Tarragonako Prioratoko herri txiki batean. Jaiotza-datari buruzko dokumentuak kontraesankorrak dira, baina gerra zibilean, badirudi 50 edo 60 urte zituela, alarguna zela eta Bartzelonan bizi zela amarekin. Atezaina zen Madrazo kaleko 51. zenbakiko orube batean.[3]

Tropa faxistek 1939ko urtarrilaren amaieran Bartzelonaren okupazioak Franco jeneralaren garaipena berretsi zuen eta, gerra ofizialki amaitu ez arren, "ordena berria" ezarri zen. Bigarren Errepublikan eskuratutako askatasun eta eskubideak indargabetu ziren eta garaituen errepresio ankerra hasi zen. Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE), 1939ko otsailaren 9an, Erantzukizun Politikoen Espedienteak Irekitzeari buruzko Legea argitaratu zen, eta epaitegiei zerrendak egiteko eta partikularren delazioa sustatzeko eskatu zitzaien. Alderdi ezkertiarrekin, katalanistekin, komunistekin, sindikatuekin, Fronte Popularrarekin, Sorospen Gorriarekin, Emakume Antifaxisten Elkartearekin, anarkistekin, milizianoekin edo fronteko boluntarioekin lan egin izanaren susmagarri zen pertsona oro auzitegi militarretan ikertu eta eraman behar zen.[4] Atezainen gremioa izan zen lan-talde kaltetuenetako bat, Gobernu Errepublikanoarekin boskoteak eta kolunnistak identifikatzen lagundu izana leporatzen baitzioten.

Malich salatu eta Les Cortseko espetxean preso hartu zuten 1939ko martxoaren 22an, Merced Alcover izeneko beste atezain batekin batera. Lehen Cristina Fernández Pereda atxilotu zuten, maiatzaren 13an fusilatu zuten atezaina. Maiatzaren 26an, Neus Bouza Gil milizianoa exekutatu zen egun berean, Malich Salvadorren eta beste 18 pertsonaren aurkako gerra-kontseilu oso handia egin zen, besteak beste, Virginia Amposta sindikalista eta maistra.[5] Muturreko Gorria izateaz, bizilagunak salatzeaz eta ospe moral txarra izateaz akusatu zuten, gizonekin bizi baitzen ezkonduta egon gabe.[6] Bederatzi heriotza-zigor eman zitzaizkien zazpi gizonezkori eta bi emakumezkori; horietako bat Malich Salvador izan zen. Abuztuaren 8an fusilatu zuten Botako zelaian eta Montjuiceko hilerriko Fossar de la Pedreran lurperatu zuten.

1939ko apiriletik 1940ko azarora bitartean La Bota zelaian fusilatu zituzten hamaika emakumeetako bat izan zen, ondorengo hauekin batera; Magdalena Nolla, Carme Claramunt i Barot, Eugènia González Ramos, Cristina Fernàndez, Ramona Peralba Sala, Dolors Giorla Laribal, Virginia Amposta Amposta, Assumpció Puigdelloses Vila, Inés Jiménez eta Neus Bouza Gil[7][8]

Aintzatespenak aldatu

 
La Bota zelaian exekutatutakoen panela

2015ean, plaka bat jarri zen La Bota zelaian fusilatutako hamaika emakumeen omenez, Elionor Malichen izena eta adina barne.[9]

2016an, Elionor Malich eta La Bota zelaian fusilatutako beste hamar kideak eta Maria Salvo Francoren aurkako ekintzailea omendu zituen Grup Promotor del Futur Monument a la Presó de Dones de Les Corts taldeak Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 85. urteurrenean.[10]

2017an, La Minako eta El Botako Artxibo Historikoa eta Dokumentazio Zentroa elkarteak bideo bat aurkeztu zuen, Botako zelaian fusilatutako hamaika emakumeen oroimenez, gerra zibilaren ondoren emakumeek jasandako errepresioari buruzkoa.[11]

2019ko otsailaren 24an, exekuzioetatik laurogei urte betetzean, Bartzelonako Udalak "Exekutatuen panela" inauguratu zuen San Martin barrutian.

Erreferentziak aldatu

  1. [Els Consells de guerra:Les onze afusellades del Camp de la Bota (Memòria Presó de les Corts de Barcelona, 1939-1955). ] 2006-2014.
  2. Document 38803, MALICH SALVADOR, Leonor | IHR. .
  3. Administración de Justícia, Leonor Malich Salvador. (9-2-1939). «Anuncios de incoación de Expedientes de Responsabilidades políticas; Anexo único nº 16» Boletín Oficial del Estado pàgina 329.
  4. "Perilloses i roges": la història de disset dones afusellades. 2016-11-18.
  5. Bella, Emili. Revenja d'estat contra les dones - 10 des 2016. .
  6. Bella, Emili. "«De moral muy dudosa»" - 10 des 2016. .
  7. «Las ‘11 rosas’ fusiladas en el Camp de la Bota» La Vanguardia 2016-03-25.
  8. Merino, Olga. (2016-04-14). «Las once rosas» elperiodico.
  9. Descoberta de placa en homenatge a les dones afusellades al Camp de la Bota.. .
  10. Merino, Olga. (2016-04-14). «Las once rosas» elperiodico.
  11. «Las ‘11 rosas’ fusiladas en el Camp de la Bota» La Vanguardia 2016-03-25.

Kanpo estekak aldatu