Deobriga Plinio Zaharra eta Pomponio Melak aipatutako autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesen bat izan zen. Miranda Ebrotik 3 kilometrora dagoen Arce-Mirapérez izeneko aztarnategi arkeologikoan zegoen.[1]

Deobriga
Arce-Mirapérez aztarnategia.
Datuak
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Burgosko probintzia
UdalerriaMiranda Ebro
EskualdeaHispania Tarraconensis
Historia
KulturaAutrigoiar, erromatar
Metropolia(k)Antzinako Erroma

Etimologia aldatu

Batzuek "Deobriga" izena latinezko Deo- aurrizkitik (euskaraz: jainkoa) eta -briga (euskaraz: gotorlekua) atzizkitik datorrela uste dute. Besteek izena hiria eratu zuen Idubedo erregetik, Tubalen iloba, eta Brigo bere semetik datorrela diote.

Kokapena aldatu

Urteak urte, hiriaren kokapena eztabaidatua izan da: Larrazubin, Lantarongo Cabriana auzoan, Briñasen edo Haron.

Ángel Casimiro de Govantesen ustez Ebroren alde bitan zegoen, Dondon eta Tondon desagertutako herrixkak eta Briñas artean banatuta.

2004an Ondare Babesa taldeko ikertzaileek Arce-Mirapérez izeneko aztarnategian kokatu zuten[2]. Ikerketa honen arabera, Deobriga Arce-Mirapérez aztarnategiaren hegoaldean zegoen, El Infierno izeneko muinoan, Ebrotik gertu.

Hori horrela bada, antzinako Erromako garaietan hiria Ab Asturica Burdigalam (Astorga-Bordele) galtzadan zegoen, Antoninoren Ibilbidean XXXIV. iter zena.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
  2. 2004 eta 2005 urteetan egindako ikerketaren memoria
  3. Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..


Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Gaztela eta Leongo historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.