Haro Errioxako ipar-mendebaldean dagoen udalerria da, Erkidegoko handienetakoa, 2020an 11.557 biztanle zituena. Oja-Tirón ibaiak Ebro ibaiarekin bat egiten duen tokian kokaturik dago eta Arabarekin eta Burgosekin egiten du muga. Errioxa Garaiko hiri nagusia da eta Haroko epai barrutiko hiriburua ere bada.

Haro
municipality of La Rioja (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Errioxa
AlkateaLaura Rivado Casas (en) Itzuli
Izen ofizialaHaro
Posta kodea26200
INEk ezarritako kodea26071
HerriburuaHaro (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak42°34′37″N 2°50′46″W / 42.576944444444°N 2.8461111111111°W / 42.576944444444; -2.8461111111111
Map
Azalera40.53 km²
Altuera479 m
MugakideakMiranda Ebro, Bastida, Briñas, Gimileo, Ollauri, Rodezno, Zarratón, Nafarruri, Anguciana, Zihuri eta Villalba de Rioja
Demografia
Biztanleria11.763 (2023)
129 (2022)
alt_left 5.797 (%49,3) (%47,7) 5.611 alt_right
Dentsitatea290,23 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaLO
haro.org

Ardogintzan oinarrituriko ekonomia du[1] eta erdigune arkitektoniko interesgarria ere badu, 1975ean "Multzo historiko-artistikoa izendatu zena[2]. Argindarrak argiztatu zuen Espainiako aurreneko hiria zela esaten zen eta horregatik "Haro, París y Londres" esaldiaz identifikatu izan da[3].

Toponimia eta sinboloak aldatu

Ebro eta Tirón ibaien gaineko muino batean kokaturik dago eta erromatarrek militarki estrategikotzat joko zutenez Farum izena ezarri zioten. "Talaia" esan nahi du. Ondoren /f/ fonema galdu zen eta Haro bihurtu zen.

Haroko armarrian gaztelu bat agertzen da eta alboetan bi lehoi zutitu ditu. Gainean dukearen koroa eta azpian Urrezko Ardi-larruaren Ordenaren orla. Bandera gorria da, Burdeos kolorekoa, ardoaren adierazgarri. Castrum Bilibium izeneko ereserkia du, Eliseo Pinedo Lópezek konposaturikoa[4], eta 1980an "Haroko pitxarra" (El jarro de Haro) saria instituzionalizatu zen. Badirudi antzina auzo-alkateak aukeratzeko hauteskundeetan bozka barruan zeramaten buztinezko pitxarrak egosten zirela bozka zigilatzeko.

Geografia aldatu

Haro Oja-Tirón ibaiak Ebro ibaiarekin bat egiten duen tokian kokaturik dago, Briñaseko meandroaren ondoren[5]. Oja eta Tirón ibaiek Zihuri herrian egiten dute bat, Harora sartu baino 6 kilometro lehenago[6].

Udalerriak 40 km²-ko azalera du eta Arabako Bastida herriarekin eta Burgoseko Miranda Ebrorekin egiten du muga. Iparraldean Obarenes mendiak ditu, han kokatzen da San Felices baseliza, eta Ebro ibaiak mendilerroa mozten duen arroila Conchas de Haro izenarekin ezagutzen da[7].

Historia aldatu

 
Bilibio gazteluaren aztarnak.

Antzinaroa aldatu

Errioxa aldeko Ebroren harana beroien leinuak populatu zuen. Hainbat hipotesia plazaratu dira Haroren sorreraren inguruan. Domingo Hergueta historialariak zioen Motako muinoan ezarri zela lehenengo asentamendua. Oja-Tirón eta Ebroren arteko lotunea zaintzeko toki egokia zen, eta Ebro nabigagarria izanik militarki garrantzi estrategiko handia izango zukeen Erromatarrentzako. Haiek Farum deitu zioten. Eremua gotortzeko, Tirón ibaiaren beste aldean dauden muinoetan kastro bat eraiki zuten, Castellum Bilibium izenekoa, gaur egun oraindik harresi zati bat mantentzen da eta inguru horrek oraindik "Bilibioen harkaitzak" izena du. 714. urtean eta ondoren 883 et 884an musulmanen erasoen aurrean eutsi zion Bilibio gazteluak[8].

Erdi Aroa aldatu

 
Haroko leinuaren armarria.
 
Haroko kondeen armarria.

Haro hiriaren aurreneko aipamena 1040. urtekoa da. Agiri horretan Gartzia Naiarakoa erregeak Estefania Foixkoa erreginari "Bilibium cum Faro" (Bilibio eta Haro) eman zizkion ezkon ordain gisa[9]. 1063ko agiri batek dio juduak bazirela Haron. XII. mendearen hasieran Gaztelako Erresumak eskuratu zuen eta Alfontso VI.a erregeak Bizkaiko Jauna zen Diego Lopitz I.a Harokoari eman zion hiria hark Alfontso I.a Nafarroakoaren aurkako gerran emandako laguntzaren ordainetan. Diego Lopitz I.ak jauregia eraiki zuen Haron, horrela aipatzen da 1116ko Alfontso I.a Nafarroakoaren agiri batean, "in ipso Castello novo ante Farum".

Alfontso VIII.ak 1187ko maiatzaren 15ean hiri-forua eman zion Harori eta 1254an Alfontso X.a "Jakintsuak" berretsi zuen. 1288an Antso IV.a Gaztelakoak hiria erasotu, harpilatu eta suntsitu egin zuen. Handik gutxira hiria berreraiki zuen eta Villabona izena eman zion, Bizkaiko Jaurerriko nagusi zen Haro leinuari izena gutxiarazteko helburuarekin. Harotarrek Fernando IV.a erregearekin harremanak hobetu zituztenean 1307an berriz ere Haro izena berreskuratu zuen hiriak[10].

1358an inguruko hiri nagusien arteko biltzarra egin zen Haron. Gasteiz, Logroño, Naiara, Santo Domingo de la Calzada, Miranda Ebro, Trebiñu, Briones, Davalillo, Bastida, Gatzaga Buradon, Portillo, Gesaltza Añana, Argantzon, Urizaharra, Kanpezu eta Haro bera elkartu ziren gaizkileen eta boteretsuen aurkako ordenantzak ezartzeko. Horrela sortu zen Haroko Anaiartea[11].

XIV eta XV mendeetan Trastamara etxearen menpeko hiria izan zen eta 1430an Joan II.ak Pedro Fernández de Velascori eman zion eta "Haroko konde" titulua jaso zuen[12]. Velascotarrena izan zen Haro 1811eko Cadizko Gorteek jaurerriak bertan behera utzi zituzten arte.

Aro modernoa aldatu

1520an herritarren matxinada bat izan zen Haroko kondeen aurka eta Karlos I.aren merkatari flandriarren aurka.

1672an Parte del Atlas Mayor o Geographia Blaviana Que contiene las Cartas y Descripciones de Españas argitaratu zen eta liburu hartan aipatzen da Harok 600 etxe, hiru parrokia eta fraideen komentu bat zituela.

1710an Espainiako Ondorengotza Gerra garaian borboien alde egin zuen hiriak eta Maria Luisa Savoiakoa erregina eta Luis printzea Salazartarren etxean babestu zituen[13]. Horren ordainetan Felipe V.ak "MUY NOBLE Y MUY LEAL" titulua eman zion. 1790an Real Sociedad Económica de La Rioja sortu zen Haron[14].

1808an armada frantsesak kuartela ezarri zuen bertan eta Josef Bonaparteren eredu administratiboa hartu zuen hiriak. 1834an karlistak Haro hartzen saiatu ziren baina ez zuten lortu.

Aro garaikidea aldatu

 
Jerez de la Fronterarekin anaitasuna adierazten duen plaka.

1890. urteko qirailaren 7an hiriko argiteria argindarrez hornitu zen. Urte luzetan uste izan zen Jerez de la Fronterarekin batera Espainiako aurreneko hiriak izan zirela argindarra erabiltzen. Gerora jakin izan da Bilbon eta Iruñean aurrez esperientzia batzuk izan zirela eta haiengandik ikasi zutela harotarrek. Aurrez 1877ko abuztuaren 26an Haroko "La Minerva" irin eta ongarri lantegian ezarri zen argindarra. 1891. urtean Maria Kristina Austriakoak "hiri" titulua eman zion Harori[15].

XIX. mende bukaeran berebiziko garrantzia hartu zuen ardogintzan, Bilbo aldeko kapitalari esker eta Frantziako mahastiei eraso zien filoxerari esker, batez ere. 1899an filoxera berak Haroko mahastiak suntsitu zituen eta izurriari aurre egiten zioten mahatsondoak ekarri ziren[16].

Demografia aldatu


Iturria - Espainiako Estatistika Institutu Nazionala

Azpiegiturak aldatu

 
Haroko tren geltokia.

AP-68, Eusko-Aragoiar Autobidea edo Ebroko Autobidea, Bilbo eta Zaragoza lotzen duen autobidea igarotzen da Harotik. Autobusez Miranda Ebro eta Logroñoz gain Gasteiz, Bilbo eta Sandanderrekin ere lotuta dago. 2005ean autobus urbanoa ere ezarri zuen[17].

1863an Tutera-Bilbo trenbidea eraiki zen eta Haroko geltokia 1880. urtean inauguratu zen[18]. 2004an bigarren geltoki bat eraiki zen El Pardo eremuko biztanleentzat.

Ekonomia aldatu

Haroko jarduera ekonomiko garrantzitsuena ardogintza da. XIV. mendean abiatu zen eta XIX. mendearen amaieran hiriaren motor ekonomikoa izan zen. 1892an hainbestekoa zen Haroko ardogintzaren garrantzia Espainiako Bankuak ere bulegoa ezarri zuela bertan eta Espainiako Sustapen Ministerioak Enologia zentrua ere urte berean sortu zuen[19]. Gaur egun ere Errioxako ardoaren ekoizle nagusietakoa da "Errioxa Garaia" azpieskualdean. "Ardoaren kostaldea" eta "Errioxako ardoaren hiriburua" ezizenak eman izan zaizkio.

 
Haroko upategien izenak dituzten upelak.

Honako upategi hauek aurkitzen dira Haron[20]:

  • C.V.N.E.
  • Martínez Lacuesta
  • César Óscar Muga Foncea
  • Juan José Peñagaricano Akutain
  • Roda
  • Viña Olabarri
  • Vírgen de la Vega kooperatiba
  • Berceo
  • La Rioja Alta
  • Ibaiondo
  • Muga
  • Rioja Santiago
  • Ramón Bilbao
  • López de Heredia
  • Bilbainas
  • Alberto Gutiérrez Andrés
  • Carlos Serres
  • Gómez Cruzado
  • Santalba
  • Lacort
  • Paternina[21]

Mahastietaz gain zekaleak, patata eta erremolatxa ere landatzen dira. Artalde batzuk ere gelditzen dira Haron.

San Felices auzoa izan zen tokian ofita eta kareharri harrobi bat ere badago[22].

Ondasun nabarmenak aldatu

 
Haroko alde zaharreko San Tomas kalea. Barrenean San Tomas apostoluaren eliza.

1975eko apirilaren 10ean Haroko alde zaharra Multzo historiko-artistikoa izendatua izan zen.

Elizak aldatu

Eraikin zibilak aldatu

  • Haroko udaletxea: XVIII. mendean eraiki zen estilo neoklasikoa. Aurrealdean Haroko armarria dago eta "REINANDO CARLOS III / AÑO DE MDCCLXIX" idazkia. 1857an erlojua ezarri zen.
  • Bendaña jauregia: XVI. mendekoa plateresko estiloan eraikia. Galeria mudejar bat du.
  • Salazartarren jauregia: XVIII. mendekoa.
  • Haroko kondeen jauregia: XVII. mendekoa.
  • Tejada jauregia: XVIII. mendekoa.
  • Herrirako sarrerak:
    • San Bernardo atea
    • Santa Barbara atea
    • San Tomas atea
  • Briñasko zubia
  • Haroko zezen plaza

Garraioa aldatu

Araba Bus sareko     eta   lineak zerbitzua ematen diote udalerri honi:

  Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
10 Logroño
(geltokia)
Logroño (Portales)CasablancaSernaAsaGuardia (hotel-gasolindegia)GuardiaPaganosNabaridasLezaLeza (ospitalea)SamaniegoAbaloseDonebikendi ZuntzerraBastida Haro
12 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)BerantevillaZanbranaGatzaga BuradonBriñasBastida Haro
17 Bilbo ZanbranaBriñasHaroBastidaDonebikendi ZuntzerraAbaloseSamaniegoLeza (ospitalea)GuardiaAsa Logroño
(geltokia)

Kultura aldatu

Jaiak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Ardoaren gudua»
 
Ardoaren gudua.
 
Delgadillak tomatearekin.

Urtero, ekainaren 29an, San Pedro egunez, Haroko lursailetan dagoen Bilibioko harkaitzetan Ardoaren gudua izeneko jai ospetsua ospatzen da.

Aste Santuko erlijio jarduerak Santa Vera Cruz elkarteak antolatzen ditu. 1560an sorturiko elkartea da.

Antzerkia aldatu

Bretón de los Herreros antzokia eraiki zen 1841. urtean. Antzerkiaz gain zinema, musika, dantza eta beste hainbat kultur ekintza ere burutzen dira. "Garnacha La Rioja" dantza eta antzerki jardunaldiak antolatzen dira urtero.

Gastronomia aldatu

Errioxako gastronomia tipikoa da Harokoa. Barazki menestra, patatak Errioxako erara, piper beteak, lekak, baratxuri-zopa, potxak galeperrekin... Haragien atalean arkumea, hestebeteak (Haroko tipikoak delgadillak dira), enbutxadoak, sahieskiak sarmientotan erreta...[23]

Ihauterietan torradak, Aste Santuan erroskillak eta zurrakapotea eta ekaineko jaietan barraskiloak, bakailaoa eta solomoa piperrekin jaten da.

Haroko pintxo taberna tipikoak Bakearen enparantzan (Plaza de la Paz) eta Herradura aldapan kokatzen dira[23].

Kirolak aldatu

Bi kirolgune daude Haron: El Ferial eta El Mazo. Kirol elkarte nagusia Club Haro Deportivo da[24]. 1921ean sortu zen Haro Sport Club izenarekin. El Mazo futbol zelaian jokatzen du eta 2019an bigarren B mailara igo zen. Club Voleibol Haro Espainiako Superligan ari da jokatzen 2008tik.

Hainbat kirol proba jokatzen dira Haron:

  • Haroko txirrindularitza lasterketa: 1970. hamarkadatik aurrera.
  • Haro Hiriko nazioarteko krosa: 1984tik aurrera[25]
  • Globo aerostatikoen nazioarteko kopa: 2001etik aurrera[26]
  • Mendiko duatloia: 2004tik aurrera

Harotar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Los recursos del vino» La Rioja 2007-04-06 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. «Bienes de Interés Cultural» web.archive.org 2007-11-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Haro, París y Londres en dos ruedas» La Rioja 2010-07-04 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  4. Rodríguez Arnáez, José Manuel. (1991). Castrum Bilibium o Haro la Vieja. Himno Oficial de la Ciudad. Centro de Estudios Jarreros. Asociación Cultural Manuel Bartolomé Cossío, 9 or..
  5. «Briñas: Puente de Briñas» www.brinas.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  6. (Gaztelaniaz) «Confluencia de los ríos Oja y Tirón» Minube (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  7. (Gaztelaniaz) «Conchas de Haro - Medio ambiente - Portal del Gobierno de La Rioja» www.larioja.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  8. «Castillo de Bilibio en Haro, Rioja (La) | MonumentalNet» www.monumentalnet.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  9. (Gaztelaniaz) Redacción. (2012-01-07). «Haro (LO)» ASC-Castilla (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  10. Hergueta y Martín, Domingo. (1906). Muerte del último Señor de Haro de la casa de Vizcaya y heróica defensa de la villa contra Sancho el Bravo.. En Unidad de cultura de la Excma. Diputación de Logroño, ed. Noticias históricas de la muy noble y muy leal ciudad de Haro (1979 edición). Logroño: Ochoa., 143-150 or. ISBN 84-735-9062-7..
  11. «El municipio > Historia | Ayuntamiento de Haro» www.haro.org (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  12. «Fernández de Velasco, Pedro. Conde de Haro (ca. 1430-1492). » MCNBiografias.com» www.mcnbiografias.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  13. (Gaztelaniaz) «Bendita y maldita filoxera» La Rioja 2017-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  14. (Gaztelaniaz) larioja.com. «Historias de La Rioja sin salir de casa» larioja.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  15. «SENADO» web.archive.org 2007-09-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  16. (Gaztelaniaz) «La historia de la enología de Haro» Carlos Serres 2017-11-27 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  17. (Gaztelaniaz) «Sobre ruedas» La Rioja 2007-01-16 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  18. «Haro (Apt.) :: © EuroFerroviarios ® :: El Punto de Encuentro de los Trabajadores Ferroviarios» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  19. «Las Estaciones Agronómicas y las Granjas Experimentales como factor de innovación en la agricultura española contemporánea» www.ub.edu (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  20. (Gaztelaniaz) «Haro Turismo» Haro Turismo (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  21. «Paternina» web.archive.org 2011-05-08 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  22. (Gaztelaniaz) «elcorreo.com | Araba/Álava | diario con las últimas noticias de Álava, fotos y videos» El Correo 2021-04-25 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  23. a b (Gaztelaniaz) «Haro Turismo» Haro Turismo (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  24. «Club Haro Deportivo» clubharodeportivo.frfutbol.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  25. «Cross Ciudad de Haro» www.adharo.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  26. (Gaztelaniaz) «La Regata de Globos Aerostáticos adquiere la categoría de XX Copa del Rey» La Rioja 2019-08-01 (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).

Kanpo estekak aldatu