Cleopatra (1934ko filma)
Cleopatra filma Cecil B. DeMille zinemagilearen lana da, 1934. urtekoa. Filmak 5 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen, 1 irabaziz.[1]
- Artikulu hau 1934ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Cleopatra».
1934an, Hays Kodea martxan jarri berria zen, eta, beraz, DeMillek asmamena erabili behar izan zuen aurreko ekoizpenetan baino gehiago. Hasi bezain laster, emakume biluzi bat ikus dezakegu, intsentsu-erregailu baten atzean estrategikoki ezkutatuta.
Sinopsia aldatu
Filmak Kleopatraren maitasun-bizitza du ardatz, hasiera batean Julio Zesar eta ondoren Marko Antonio maitale zituena. Bere buruaz beste egin zuen Oktaviok Egipto konkistatu ondoren.
Pertsonaiak aldatu
- Claudette Colbert: Kleopatra
- Warren William: Julio Zesar
- Henry Wilcoxon: Marko Antonio
- Joseph Schildkraut: Herodes
- Ian Keith: Oktavio
- Gertrude Michael: Kalpurnia