Cecil Blount DeMille (1881eko abuztuaren 12a1959ko urtarrilaren 21a) AEBetako zinema zuzendaria izan zen, Oscar sariaren irabazlea.

Cecil B. DeMille

Bizitza
JaiotzaAshfield (Massachusetts)1881eko abuztuaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaHollywood1959ko urtarrilaren 21a (77 urte)
Hobiratze lekuaHollywood Forever Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
AitaHenry C. De Mille
AmaBeatrice DeMille
Ezkontidea(k)Constance Adams DeMille  (1902 -  1959)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaAmerican Academy of Dramatic Arts 1900)
Widener University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema ekoizlea, film-zuzendaria, film-muntatzailea, gidoilaria, antzerkigilea, aktorea, antzerki aktorea, irrati-esataria, zinema aktorea, antzerki zuzendaria eta errealizadorea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)C.B.
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

cecilbdemille.com
IMDB: nm0001124 Allocine: 4910 Rottentomatoes: celebrity/cecil_b_demille Allmovie: p87147 TCM: 48461 TV.com: people/cecil-b-demille IBDB: 4709
Discogs: 446287 Find a Grave: 274 Edit the value on Wikidata

DeMille dozenaka film muturen zuzendaria izan zen, tartean Paramount Picturesen lehen pelikula ere, The Squaw Man (1914), 1910eko hamarkadaren amaieran eta 1920ko hamarkadan ospe eskerga lortu aurretik. Urte horietan ospearen gailurrera iritsi zen Don't Change Your Husband (1919), The Ten Commandments (1923), edo The King of Kings (1927) gisako filmei esker. Hollywooden izar bilakatu zen lehen zuzendarietakoa izan zen DeMille.

Hurrengo urteetan, 1930eko eta 1940ko hamarkadetan lan asko egiten jarraitu zuen, baina ez agian aurreko arrakastarekin. Nolanahi ere, 1952ko The Greatest Show on Earth filmak film onenaren Oscar eman zion eta 1956ko The Ten Commandments ere oso arrakastatsua izan zen. Billy Wilderren Sunset Boulevard filmean (1950) DeMille agertu zen bere burua antzezten, zinema mutuko aktore gehienekin gertatu ez zen bezala, zinemagileak oraindik ere ospea zeukala erakusteko.

Cecil B. DeMillek aktoreen trebetasuna ikusteko sena zeukan, eta antzezle ezezagun franko izar bihurtu zituen. Hainbat aktore behin eta berriro hartzen zituen film orotarako: Henry Wilcoxen, Julia Faye, Joseph Schildkraut, Ian Keith, Charles Bickford, Theodore Roberts, Akim Tamiroff, edo William Boyd. Claudette Colbert, Gloria Swanson, Gary Cooper, Jetta Goudal, Robert Preston, Paulette Goddard, eta Charlton Heston ere oso maiz agertu ziren haren filmetan.

Estudioan tirano izateko fama izan zuen, eta arrisku fisikoak hartzeko prest ez zeuden aktoreak gutxiesten zituen. Nolanahi ere, milaka extrak zuzentzeko gauza zen. Izan ere, bere film ugaritan eszena handiak eta jendetsuak txertatzen zituen, bere zinemaren ezaugarri behinenetakoa hain zuzen ere.

Filmografia (zuzendari gisa) aldatu

Kanpo estekak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cecil B. DeMille