Chalciporus amarellus

Chalciporus amarellus Boletaceae familiako onddoa da.[1] Ez du interes gastronomikorik, haragi mingotsa eta pikante samarra. Jangarritasuna ezezaguna.

Chalciporus amarellus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaBoletaceae
GeneroaChalciporus
Espeziea Chalciporus amarellus
Bataille, 1908

Sinonimoak: Boletus amarellus, Xerocomus amarellus, Boletus pseudorubinus, Chalciporus pseudorubinus, Chalciporus piperatus var. amarellus, Chalciporus pierrhuguesii.

Deskribapena aldatu

Kapela: Txikia. 3 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, hemisferikotik laura. Kapelaren azala belusatua, likatsu samarra eguraldi hezean, horixka kolorekoa ertz arrosarekin.

Poroak: Oso markatuak, irregularki koskadunak, arrosa edo andere-mahats kolore bereizgarriarekin.

Tutuak: Adnatuak eta dekurrente samarrak.

Hanka: 3 eta 5 cm bitarteko garaietakoa, oinarri fusiforme samarrarekin, kapelaren kolorekoa, gainean pikor edo puntu arrosa kolorekoak izaten ditu.

Haragia: Zuri-horixka kolorekoa, arrosa samarra poroetatik gertu. Usain gabekoa, apur bat pikantea eta zapore mingotsekoa.[2]

Etimologia: Boletus terminoaren etimologia eztabaidagarria da. Amarellus epitetoa latinetik dator, pixka bat mingotsa esan nahi duen “amarellus” hitzetik. Pixka bat mingotsa delako.

Jangarritasuna aldatu

Interes gastronomikorik gabea.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Chalciporus piperatus delakoarekin nahas daiteke, honen poroak kanela kolorekoak dira.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Uda eta udazken euritsuetan. Iberiar penintsulan oso ohikoa ez denez, ez biltzea gomendatzen da, babesteko. Bai mendiko konifero basoetan, bai Quercus edo Pinus baso mediterraneotan. Ingurune botaniko ezberdinetara ondo egokitua.

Banaketa eremua aldatu

Europa, Errusia, Guyana Frantsesa.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 377 or. ISBN 84-505-1806-7..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 487 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  5. Chalciporus amarellus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak aldatu