Bidaxune

Nafarroa Behereko udalerria

Bidaxune ([biðaʃune]) Nafarroa Behereko udalerria da eta Bidaxuneko kantonamenduko burua da. Nafarroa Behereko Agramont eskualdean dago kokaturik. Bere frantsesezko eta gaskoierazko izenak Bidache eta Bidaishe dira hurrenez hurren. 2013. urtean 1.327 biztanle zituen.

Bidaxune
 Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Herriko kale nagusia

Bandera


Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaBaiona
KantonamenduaBidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre
Izen ofizialaBidache
AuzapezaJean-François Lasserre (divers droite)Jean-François Lasserre (2020-2026)
Posta kodea64520
INSEE kodea64123
Herritarrabidaxundar
Kokapena
Koordenatuak43°29′00″N 1°08′29″W / 43.4833°N 1.1414°W / 43.4833; -1.1414
Map
Azalera30,43 km2
Garaiera(0-160) metro
Distantzia54 km (Donibane Garazitik)
Demografia
Biztanleria1.364 (2018:  −6)
Dentsitatea43,61 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 23,02
Ugalkortasuna[1]‰ 63,86
Ekonomia
Jarduera[1]% 74,41 (2011)
Desberdintasuna[1]% 9,02 (2011)
Langabezia[1]% 4,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 15,25 (2010)
Erabilera% 1,36 (2011)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bidache.net/


Bertan dago kokatuta Agramondarren gaztelua. Bidaxune kantonamendua eta beste lau herri Agramondarren dukerriko parte izan ziren, eta Bidaxune bera printzerri subiranoa 1570etik (Antonio I.a jauna zenean) XVIII. mendeko amaiera arte.

Etimologia aldatu

Bidaxune euskarazko toponimoa bide eta haitz hitzen lotunea izan daiteke. Frantsesezko Bidache[2] itxura hauek izan ditu: Vidaxen eta Vidayxon (1312 eta 1329 hurrenez hurren, Comptos Ganberaren paperak[3]), Bidaxen (1489, Paueko notarioak[4]) eta Bidasche (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins eskutitza).

Gaskoieraz Bidàishen da eta bertakoak Bidaishot. Aragoieraz, berriz, Bidaxon du izena.

Geografia aldatu

Ingurune naturala aldatu

Udalerria Aturriren ibaiadarra den Biduze eta bere ibaiadarrek zeharkatua da[5], hau da Lihurri (eta bere ibaiadarrak diren Patarena, Gelous, Oihantxuri eta Ménine) eta Lagrabe. Biduze ibaiean, historikoki oso garrantzitsua izan den ibai-portua du.

Etxeak eta auzoak aldatu

  • Barta
  • Hiri
  • Le Mèche
  • Bourdettes
  • Amikuze

Udalerri mugakideak aldatu

Azpiegiturak aldatu

Bidaxune RD-936 (antzinako RN-636) errepideak zeharkatua da.

Historia aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Bidaxuneko printzerria»
 
Bidaxuneko Agramondarren gaztelua

XVI. mendeko bukaeratik Frantziako Iraultzara arte, Bidaxune Agramondarrek zuzendutako printzerri txiki bihurtu zen. Bere burujabetza adierazteko bertako epaitegien epaiak ezin ziren Frantzia edo Nafarroako Parlamentuetara apelatu. Bestetik Bidaxune iheslarientzako badia bihurtu zen, batez ere juduentzat baina baita gaizkileentzat ere[6][7].

XVII. mendeko hasieran Agramondar jaunak aurreko mendearen bukaeran Baionan errefuxiatutako judu sefardiak hartu zituen.

1790eko martxoaren 4eko Legeak Frantziako departamenduak eta barrutiak sortu zuen. Era horretan, Ipar Euskal Herria eta Bearnok Behe Pirinioak izeneko departamendua sortu zuten. Era horretan, Donapaleuko barrutian zegoen Bidaxuneko Kantonamendua sortu zuten, hasieran Bidaxunek baino ez osatua.

Demografia aldatu

Bidaxuneko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika aldatu

Urteak Alkatea Alderdia
1995-2001 Jean-Jacques Lasserre UDF-MoDem
2001-2008 Michel Dallemane
2008-2014 Michel Dallemane

Ekonomia aldatu

Udalerriko ekonomia laborantzan dago oinarrituta[6]. Hala ere, herrian harrobi famatua dago[8], bere harriak Aturriren bitartez eramanak, Angeluko Notre-Dame du Refuge komenturako erabiliak izan zirenak.

Hirigintza aldatu

Herria, kale nagusia den Donejakue karrikaren inguruan dago antolaturik. Kale honek aldetik aldera gurutzatzen du herria, gaur egun Haramboure etxea dagoen lekuan zeuden ateetatik elizaraino. Bertan daude kokaturik herriko eraikin garrantzitsu gehienak, Tanneur eta Haramboure etxeak, sinagoga zaharra...

Kultura aldatu

Hizkuntza aldatu

Herrian, Gaskonia gertu duelako, gaskoieraz aritu ez ezik herriko eskolan ere ikasten da. Euskaraz ere aritzen da, baina euskaldunek gutxiengo bat besterik ez dute osatzen.

Gaskoierazko esaera zahar batek honela esaten du:

« Que vas entà Bidàishen ? Pòt de graish. Que vas entà Bardòs ? Shuca aqueth òs. »

Euskaraz, literalki:

« Bidaxunera zoazela? Gurin-potea. Bardozera zoazela? Xurgatu hezur hau. »

Musika aldatu

Bidache metal metal eta hard rock festibala da, 2003tik aurrera herrian antolatuta.

Hezkuntza aldatu

Udalerriak eskola publikoa eta haur-eskola ditu.

Ondasun nabarmenak aldatu

Bidaxundar ezagunak aldatu

Argazki-galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Paul Raymond, "Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque"
  3. Yanguas y Miranda, José. (1840). Diccionario de Antiguedades del reino de Navarra. Iruñea.
  4. Paueko notarioak - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  5. Sandre datu-basea[Betiko hautsitako esteka]
  6. a b Auñamendi Entziklopedia: Bidaxune
  7. Principauté de Bidache
  8. Bidaxuneko historia
  9. Hiru.com: Bidaxuneko gaztelua
  10. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  11. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  12. Mérimée datu-basea: Agramondarren gaztelua
  13. Mérimée datu-basea: judu hilerria
  14. Mérimée datu-basea: Agramondarren zubia
  15. Mérimée datu-basea: Erromatar zubia
  16. Mérimée datu-basea: XVII. mendeko gazteluaren hondarrak
  17. Mérimée datu-basea: Txanpina Etxea
  18. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  19. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  20. Mérimée datu-basea: Herriko Etxe Zaharrak
  21. Mérimée datu-basea: Tanneur jauregia
  22. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  23. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  24. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  25. Mérimée datu-basea: Maisuaren etxea
  26. Mérimée datu-basea: hôtel restaurant basque
  27. Mérimée datu-basea: Kongresu Etxea
  28. Mérimée datu-basea: Agramondarren eihera
  29. Mérimée datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  30. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  31. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  32. Palissy datu-basea: Donejakue Nagusiaren eliza
  33. Mérimée datu-basea: Capdevielle Etxea

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa