Notre-Dame du Refuge[1] Angelun (Lapurdi) dagoen komentu bat da. Louis-Édouard Cestac apaizak sortu zuen Servantes de Marie kongregazio erlijiosoaren egoitza izateko.

Notre-Dame du Refuge
Kaperaren fatxada
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaAngelu
Koordenatuak43°29′48″N 1°31′32″W / 43.496703°N 1.525619°W / 43.496703; -1.525619
Map

Eremuan gaur egun kongregazioaren egoitza, bere kapera, Saint-Bernard komentua eta hezkuntza eta sozial arloko zerbitzuak antolatzen diren eraikinak daude.

Historia aldatu

Louis-Édouard Cestacek 1838an Châteauneuf eremua erosi zuen Angelun, orduan erabat nekazal girokoa zen alde batean; egun Cinc Cantons auzotik eta BAB Bulebarretik hurbil, oraindik baso handia den lo Pinhadar delakoaren ateetan dago. Bere helburua Baiona aldean prostituitzen ziren andrazko gazteei egoera honetatik irten ahal izateko baserri giroko etxe bat eskaintzea zen.

 
Komentuaren ikuspegi orokorra.

Kapera aldatu

Jesusen Bihotz Sakratuaren Elkarteko[2] apaiza zen Bourdenne jaunak egindako planoen arabera eraikia, egun dagoen kapera Arthur-Xavier Ducellier Baionako apezpikuak kontsakratu zuen 1886an.

Fatxada aldatu

Frontoiaren gainean dagoen Maria "Sortzez Garbiaren" estatuak eremu osoan bere zaintzapean dagoela adierazi nahi digu. Fatxada bost estatuak apainduta ageri zaigu:

Ataurrearen tinpanoak Maria bere "Jasokundean" irudikatzen du. Eskultura hauek Poitierseko Ateliers Saint-Hilaire izenekoek eginak dira.

Barrualdea aldatu

1956 eta 1968ko zaharberritze lanek aldaketa handiak ekarri dituzte. Tribunak, nabearen lauzak, marmolezko korua, Portugalgo marmolezko aldarea urte horietakoak dira; Gurutzea, brontze urreztatuzko kandela-ontziak eta sagrarioa ere 1968koak dira, Ph. Kæpelin de Vanves sinadura dutenak.

Ama Birjinaren estatua aldatu

Mariari leku honetan Notre-Dame du Refuge izenaren bidez dei egiten zaio. Estatua horrek Louis-Édouard Cestacen obraren zentralitatea izan du hasiera-hasieratik.

Erdialdeko arkupea aldatu

Arkupe hori eta bere zutarriak Bidaxuneko harriz[3] egindakoak dira. Ama Birjinaren inguruko medailoian hauxe irakur daiteke: Guvernabat creditam sibi Dominum ("Bere zaintzapean utzitako etxea gobernatzen zuen"). Horrek berriro azpimarratzen du ikuspegi kristautik Mariari komentu honetan eman nahi zaion garrantzia. Medailoiaren bi aldeetan ikur biblikoak litaniazko laudorio gisa: "Maria, Daviden etxea...ur bizizko iturria, urrezko etxea...goizeko izarra...zitori horia elorrien artean...otoitz egin gure alde!"

Koruaren dekorazioa aldatu

Gangaren dekorazioa, bere 8 kapitel, bere arku, pilastra, eta arkupearen zutarriak barne Jules-Pierre Mauméjeanenak dira, 1875ekoak. Atzealdeko margolanek hauxe irudikatzen dute:

Jules-Pierre Mauméjean eta Xavier Montaut abadeak elkarlanean eginak dira. Koruko margoak 1991 eta 2002an zaharberritu zituzten.

Erdialdeko mandorlan dagoen Mariaren figurak "Hirutasun Santuan" sartzearen loria adierazi nahi du.

Via Crucis-ak aldatu

Bertako kongregazioko kide den Marie de l'Eucharistiek eginiko zeramikazko lan eder bi daude. 1968ko zaharberritze lanetakoak dira.

Beirateak aldatu

Ezkerreko nabea aldatu

« Arrosarioaren arrosa leihoa », 1886ko X. Montaut sinaduraduna. Alboko beirateak Servantes de Marie kongregazioaren 1842ko jaiotza ekartzen du gogora.

Eskuineko nabea aldatu

« Pietàren arrosa leihoa » Via Crucisaren 14 estazioekin 1932koa da. Mauméjean Frères sinadura du; Joseph eta Henri anaiak Jules-Pierre Mauméjeanen semeak dira.

Erdiko nabea aldatu

Lehen biek Bètharrameko Ama Birjinaren kondaira irudikatzen dute; baliteke Mauméjeanenak izatea. Besteek Jesusen bizitzaren eszenak erakusten dituzte.

Saint-Bernard komentua aldatu

Komentua Louis-Édouard Cestacek sortu zuen Servantes de Marie kongregazioaren adar kontenplatiboa ("Saint-Bernardeko Bakartiak" edo "Bernardinak" deituak) bertan koka zedin.

Komunitate honetako serorek bizitza monastiko nahiko isolatua eramaten dute.

Élise Cestac Saint-Bernardeko hilerriko sarreran dago hobiratua; hilerri horrek ospea du maskorrezko gurutzea gainean duten hareazko bere hilobiengatik.

Komentuak publikoari bertan saltzen zaizkion laborantza ekoizpenak lantzen ditu.

Hezkuntza eta sozial arloko ekintzak aldatu

Ekintza sozial eta osasun arlokoak aldatu

Servantes de Mariek sortutako lau erakunde sozial edota osasunaren arlokoak egun Missions Père Cestac (MPC) elkarteak kudeatzen ditu. Berak du kongregazioarekiko eta sortzailearen asmoekiko (harrera, norbanakoaren zerbitzurako errespetua, familia giroa) bat egitearen ardura. Hauexek dira:

  • foyer de vie François de Paule (FDP): heldu minusbaliatuen harrera.
  • Arazoak dituzten 4 eta 15 urte arteko umeen etxea. Ama bikotegabe gazte eta bere umeentzako familia laguntza.
  • Pomme d'Api - Multi accueil: 2 hilabete eta 3 urte arteko umeentzako harrera pertsonalizatua.
  • Jeanne Biscot pabiloian: Servantes de Marie kongregazioko serorentzako eta laiko bakan batzuentzako erretiro etxea.

Hezkuntza arloa aldatu

Barnetegia duten bi ikastetxe pribatu erlijioso daude:

  • Stella Maris eskola eta kolegioa. Adar elebiduna ere badu.
  • Sainte-Anne lizeo tekniko eta profesionala.

Biek kongregazioaren zioak hezkuntza munduan transmititzeko asmoa dute.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Frantsesezko izena erabiliko dugu, euskaraz edo okzitanieraz izendatzeko bestelako proposamen baten faltan.
  2. Kongregazio hau Bearnoko Bètharramen du egoitza eta Mixel Garikoitz ibartarrak sortua da.
  3. "Bidaxuneko harria" garai honetan oso ospe handikoa zen eta Biarritz nahiz beste herri askotako hainbat luxuzko etxe eraikitzeko erabilia.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi