A Farewell to Arms (1932ko filma)
A Farewell to Arms (euskaraz: "Agur armei") 1932ko filma da, drama erromantiko generokoa, Frank Borzage estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. Ernest Hemingway idazlearen A Farewell to Arms eleberrian oinarriturik dago. Helen Hayes, Gary Cooper eta Adolphe Menjou izan ziren aktore nagusiak.
Argazkigintza onenaren (Charles Bryant Lang. Jr) eta soinu onenaren (Franklin Hansen) Oskar sariak irabazi zituen, eta film onenaren (Paramount Pictures - Adolph Zukor) eta zuzendaritza artistiko onenaren (Hans Dreier eta Roland Anderson) izendapenak jaso zituen.
Argumentua aldatu
Lehen Mundu Gerra (1914-1918). 1917an AEBak gerran sartu aurretik, Frederick Henry estatubatuar kazetariak, frontetik ahal bezain hurbilen egoteko asmoz, Italiar Anbulantzia Taldean izen emango du. Zauritua izan ondoren, ospitalera eramango dute eta bertan Catherine Barkley (Helen Hayes) britainiar erizainaz maiteminduko da.
Aktoreak aldatu
- Helen Hayes: Catherine Barkley
- Gary Cooper: Frederic Henry tenientea
- Adolphe Menjou: Rinaldi maiorra
- Mary Philips: Helen Ferguson
- Jack La Rue: Apaiza
- Blanche Friderici: Erizain burua
- Mary Forbes: Van Campen andereinoa
- Gilbert Emery: Britainiar maiorra
- Herman Bing: Suitzar posta langilea (krediturik gabe)
- Agostino Borgato: Giulio (krediturik gabe)
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)