Helen Hayes MacArthur (Washington Hiria, 1900eko urriaren 10a - Nyack, New York, 1993ko martxoaren 17a), Helen Hayes Browne sortua, estatubatuar aktorea izan zen. Zineman eta antzerkian, maila goreneko sariak eta ikuslegoaren onarpena jaso zituen urte askotan zehar. Antzerkiko Lehen Dama ezizena ezarri zioten, alor horretan egin zuen lan oparoarengatik.[1]

Helen Hayes

Bizitza
JaiotzaWashington1900eko urriaren 10a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNyack (New York)1993ko martxoaren 17a (92 urte)
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Charles MacArthur  (1928 -  1956)
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, autobiografialaria, antzerki aktorea eta telebista-aktorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa

helenhayes.org
IMDB: nm0371040 Allocine: 11499 Rottentomatoes: celebrity/1006760-helen_hayes Allmovie: p31226 TCM: 83330 TV.com: people/helen-hayes IBDB: 22218
Musicbrainz: d94ed13d-4f6e-44a6-8f03-cf7776bd58e7 Discogs: 2616028 Find a Grave: 1798 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Helen Hayes Washington Hirian jaio zen 1900eko urriaren 10ean. Bost urte besterik ez zituela egin zuen debuta antzezle gisa, eta ospe handia lortu zuen Washingtongo errepertorio-konpainia batean. New Yorken, 1908an egin zuen estreinaldia, The Old Dutch musikalean. Zenbait obratan parte hartu zuen Broadwayn, eta bere lanik goraipatuena 1935ean egin zuen, Victoria Queen antzezlanean.[1]

1931n jokatu zuen bere lehenbiziko rol nagusia zineman, The Sin of Madelon Claudet filmean, eta Emakumezko aktore onenaren Oscar saria irabazi bertan egindako lanarengatik. 1940ko hamarkadan, ordea, zinema alde batera utzi zuen, eta bere senar Charles MacArthur produktorearekin Nyack herrian kokatu zen. 1956an senarra hil zitzaion, eta geroago alaba bakarra.[1]

1969an, George Seatonen Airport-ekin, bigarren Oscar saria eskuratu zuen, bigarren mailako aktore onenarena. Telebistan ere aritu zen, eta arrakasta lortu zuen 1980ko hamarkadan Agatha Christie idazleak sortutako Miss Marple jokatzean.[1]

Filmografia aldatu

Urtea Filma Rola
1910 Jean and the Calico Doll
1917 The Weavers of Life Peggy
1928 The Dancing Town Olive Pepperall
1931 The Sin of Madelon Claudet Madelon Claudet
Arrowsmith Leora Arrowsmith
1932 A Farewell to Arms Catherine Barkley
The Son-Daughter Lian Wha 'Star Blossom'
1933 The White Sister Angela Chiaromonte
Another Language Stella 'Stell' Hallam
Night Flight Madame Fabian
1934 Crime Without Passion Estra
This Side of Heaven Paper laburra, kredituetan agertu gabe
What Every Woman Knows Maggie Wylie
1935 Vanessa: Her Love Story Vanessa Paris
1938 Hollywood Goes to Town Bere burua, kredituetan agertu gabe
1943 Stage Door Canteen Bere burua
1952 My Son John Lucille Jefferson
1953 Main Street to Broadway Bere burua
1956 Anastasia Maria Feodorovna
1959 Third Man on the Mountain Turista, kredituetan agertu gabe
1961 The Challenge of Ideas Narratzailea
1970 Airport Ada Quonsett
1974 Herbie Rides Again Mrs. Steinmetz
1975 One of Our Dinosaurs Is Missing Hettie
1977 Candleshoe Lady Gwendolyn St. Edmund
1987 Divine Mercy: No Escape Narratzailea

Erreferentziak aldatu

  1. a b c d Helen Hayes aktore estatubatuarra hil egin da. Euskaldunon Egunkaria, 1993ko martxoak 19, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-9).

Kanpo estekak aldatu

  Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.