Zuri (albuma)

Mikel Azpirozen albuma

Zuri Mikel Azpiroz piano-jotzaileak 2016an plazaratutako estudioko bakarkako musika-albuma da. [1] Grabazioa Pau Casals Auditorioan egin zen, Kataluniako El Vendrellen (Sant Salvador). Albuma Azpirozek berak daraman Mamusik ekoitzetxeak atera zuen. Artean Julio Villarren laguntza izan zuen.

Zuri (albuma)
Mikel Azpirozen albuma
Egilea(k)Mikel Azpiroz
Argitaratze-data2016
IzenburuaZuri
Ezaugarriak
Genero artistikoajazza eta musika klasiko garaikidea
Mikel Azpirozen kronologia
Gaua (albuma) Zuri (albuma) Islak

Konposizioak aldatu

Guztiak Mikel Azpirozenak dira:

  • "Gaur Hemen"
  • "Horizontera"
  • "Zuri", albumari izena ematen dion konposizioa
  • "Aingeru Saltaria"
  • "Mari"
  • "Hegoaldetik"
  • "Badezakegu"
  • "Valse Mélancolique"
  • "Oskarbi"

Estiloa aldatu

Gaua aurreko diskoaren bidetik dator; bederatzi konposizioko sortak osatzen du, mende bat baino gehiago luzatzen den denboraz kanpoko asmoarekin. Inpresionismotik blues-era, beste lurralde batzuetako eragin exotikoetatik –Euskal Herrikoak ere izan daitezkeen lurraldeak- abangoardiako joeretara, bere musikak geltoki ugari ditu, beti ere kaxoi itxiak saihestuta. Melodia lasaiak dira, gauekoak, intimistak.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu